Ibon etxean behar dugu, oraintxe!

Ibon abuztuaren 25ean ailegatu zen Basaurira, zortzi eguneko kundaren ostean. Basaurin “errespetuzko” moduluan sartu zuten, eta 10.artikulua aplikatu. Artikulu horrek, isolamendu egoera esan nahi du eta beraz, patio ordu murriztua. Irailaren 6an, artikulu hori kendu zioten eta ondorioz, patio ordutegi zabala du orain.

Ibonek hamar egun baino gehiago daramatza Basaurin eta bere konfidantzazko medikuaren bisita jasotzeko eskaria lehen astean egin zuen arren, oraindik, Basauriko kartzelak ez du erantzunik eman. Sevilla II kartzelan baimendua zegoen eta bisita ere egin zion Iboni. Honez gain, bi aldiz bertan behera utzi dioten txekeo orokorraren (ekainaren 23an eta uztailaren 20an) data oraindik ez diote zehaztu.

Trasladoak okertu egin du bere osasun egoera, eta beste behin trasladatzen badute bere gorputzak ez duela eutsiko uste du. Goiko literan lo egiten du, eta hain dago makal, goiko litera -ohea- egiteko indarrik ere ez daukala ia ia. Egunero egoten da kartzelako medikuarekin eta nola dagoen galdetzen dio. Ibonek txarto dagoela erantzuten dio, baina osagileak momentuz ez du ezer egin. Gauero, Valium 5 pilula hartzen du, lo egin ahal izateko. Gogoratu defentsak minimoan dituela, eta guretzat arina den edozein zauri, estul edota infekzio, berarentzat heriotza suposatu dezakeela.

Egoera honetan jarraitzen badu, Ibonen osasun egoerak maldan behera jarraituko du, eta gutxien uste dugunean, atzera ezinezko abiadura hartuko du. Hori dela eta, Ibon Basaurin ez, Ibon etxean behar dugu, soilik etxean bermatu daitekeelako bere osasun egoerak eskatzen duen tratamendua. Gogora dezagun, Sevillako kartzelako medikuak berak eskatu zuela Ibonen baldintzapeko askatasuna. Une honetan, Sevillako espetxeko medikuaren diagnostikoarekin kontrastatzeko, txekeoa lehenbailehen egitea ezinbestekoa da. Geroko malkoak alperrikakoak izango dira.
Astelehenean -irailaren 12an- “Iparra galdu baik” plataformaren batzarra
18:00etan, Guzur Etxean.

KARTZELA + HIESA = HERIOTZA ZIGORRA
OSASUNA ETA ASKATASUNA
IBON ETXERA, ORAINTXE BERTAN

KANDIDO ZUBIKARAI itxialdian VILLENAko espetxean

Villenako presoak itxialdian dira, Pol Asensioren aurkako eraso saiakera salatzeko.

Villenako espetxeko zaindariak Pol Asensio euskal preso politikoa jipoitzen saiatu ziren pasa den abuztuaren 27an. Salaketa bihar arte luzatuko dute gainontzeko presoek. Etxeratek jakinarazi duenez, Villenako (Alacant) kartzelako bizi baldintzen okertzea dela-eta, bertan dauden euskal preso politikoak espetxe zaindariekin gaiaren inguruan hitz egitera joan ziren.

Eztabaidaren tonuak nabarmen egin zuen gora eta, Etxeratek argitu duenez, funtzionario bat Pol Asensio jipoitzen saiatu zen, nahiz eta ondoren erasoa ez burutu. Horrekin batera, algortarra isolamendura eramaten saiatu ziren.

Erasoa salatzeko, Villenan dauden euskal preso politikoek bihar arte luzatuko duten itxialdia hasi zuten atzo.

 

Ibonen trasladoaren kronika

Hamen dakazue Ibonen familixakuk bixaldutako kroniki. Bertan kontaten da zelaku ixan dan Ibonen trasladu Basaurire, eta zertzuk pasa bir ixan dotxuzen.

Abuztuaren 18 (osteguna) goizean atera zuten Ibon Sevilla II espetxetik. Gaua Badajozen egin eta ostiralean iritsi zen Valdemoroko espetxera. Han egon da abuztuaren 25 (osteguna) arte. 25ean, Duesoko espetxera eraman zuten, han gaua pasa eta Basaurira iritsi zen ostiral goizean. Duesora orduko Langraizen parada egin zuten eta ertzaintzak hartu zuen trasladoaren azken zatia beregain. Langraizerarte, eskuburdinik gabe eta “ondo” egin du kunda. Langraiztik espetxera aldiz, eskuburdinak aurrean jarrita. Horrez gain, eraztuna, erlojua eta abar kendu zizkioten.

Valdemoron igaro dituen egunak oso gogorrak egin zaizkio. Transitoko moduloan izan dute, eta han patioan jende pila zegoela esan du, esertzeko tokirik ere ez zuela izaten. Janaria oso txarra, askotan probatu ere ez zuela egiten. Orokorrean pasiloak, patioa eta abar oso zikinak zeudela nabarmendu du eta ziega baita. Ziegan kukaratxak zeudela esan du, egun batean pila bat agertu zitzaizkiola, eta atea jo zuela, funtzionarioak etorri arte, eta kukaratxak zeudela esan ostean, ziegaz aldatu zutela, baina ia alferrik izan zela. Ez du apenas lorik egin, arduratuta eta urduri egon baita.

Basaurira iristean, ingresoko deia egin zuen. Dei hortan, oso nekatuta baina bidaia bukatu zela eta lasai zegoela adierazi zuen. Ez zuen askotarako denborarik eman. Arratsalderako, deiak aktibatu zizkioten eta etxera deitzeko aukera izan zuen, ama, semea eta emaztearekin hitz egin zuen.

Bisitarako txanda hartzea ez zen erreza izan. Goizean, ingresoko deia jaso bezain laster kartzelara deitu zuen emazteak, bisiten telefonora, eta komunikatzen ematen zuen uneoro. Beraz, informazio orokorreko telefonora deitu zuen. Han, bisitak hartzeko arratsaldez 16h-tik aurrera deitu behar zela esan ziguten. Arratsaldean, 17h-arte deika egon ginen, eta komunikatzen ematen zuen beraz, Basauriko kartzelara bertara joan ginen eta han hartu genuen txanda.

Bisita nahiko gogorra izan da, Ibon oso nekatuta zegoen, bai fisikoki, bizkar eta buruko minarekin eta bai psikologikoki. Kunda gogorra egin zaio. Basaurin, antza, 10.artikulua aplikatu diote, eta “modulo de respeto” deritzon tokian jarri dute. Ez da zehazki isolamendua, baina antzekoa. Toki lasaia omen da, 15 preso daude, eta printzipioz harrera ona egin diote. Goizetan ziegan gosaltzen du, eta bi ordu ditu patioan, uste dut 12:00tik 14:00tara. Bazkaldu, jantokian egiten du. Arrtsaldez, beste bi ordu ditu patioan, 18:00tik 20:00tara. Afaldu ere jantokian egiten du. Dutxa, arratsaldeko 18:20an du. Soilik ordu hortan dutxatu daiteke. Baita ere komentatu du, arratsaldean, rekuentoa egiteko berriz ziegan sartu behar dela, eta beraz, patio orduak ez direla bi baizik bat eta erdi. Janaria, momenturarte behintzat, Valdemoron baino ederragoa dela esan du.

Kexarik handiena ziegarekin du. Oso oso txikia omen da, ia bera ere ez omen da sartzen, ohea, komunzuloa eta lababoa ditu. Oheak buru eta oin aldean barroteak omen ditu, eta oso deserosoa omen da. Ez du apalik, eta arropa lurrean du. Komentatu du, segurtasun buruarekin hitz egingo duela, ea artikulo horigatik sartu duten ziega hortan, edo ea aldatzeko aukerarik ote dagoen…. Psikologarekin hitz egin dut eta abokatua joango zaio datorren astean.

Kartzelako medikuak egin omen dio bisita, eta printzipioz nahiko zabal agertu omen da.

Ibon Iparragirre Basauriko espetxera iritsi da

Preso ondarrutarra Euskal Herriratzeko Sevillako espetxetik atera zutenetik 8 egun igaro dira. Bitartean, bere senideek ez dute Iparragirreren berri zuzenik izan.

 Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Ondarroako Ibon Iparragirre Burgoa preso politikoa Basauriko espetxera heldu da, Sevillako espetxetik atera zutenetik zortzi egun igaro ostean.

Gaixotasun larri eta sendaezina pairatzen du Iparragirrek eta gorputzeko defentsak 70etik behera dauzka horregatik, trasladoak iraun dituen zortzi egunek bere egoera larritu baino ez dutela egin salatu du Etxeratek. Gainera, edozein gaixotasun gehituak ondorio atzeraezinak ekar ditzake euskal presoarentzat.

Senideek jakinarazi dutenez, Iparragirre “oso nekatuta” iritsi da Basauriko espetxera. Halaber, egunotan ez dutela bere senidearen berri zuzenik izan salatu dute, presoak bere gertukoei bere egoeraren berri jakinarazteko duen eskubidea urratuz.

Etxeratek azkenik, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoen berehalako askatasuna exijitu du.

Ibon Burgosen ei dago

Hemen daukazue Ibonen familiakoek bidali diguten azken mezua:

Atzo (abuztuak 24) arratsaldean jakin genuenez, Ibonek asteburua Valdemoron igaro du eta bertan Aitzol (Gogorza?) Oreretako preso politikoarekin topo egin du. Aitzol Sevilla II rantz zeramaten, eta atzo (abuztuak 24) ailegatu bezain pronto senideei egindako telefono deiaren bidez, Ibon osasun egoera onean ikusi duela jakinarazi du. Ibonek esan zionez, abuztuaren 24an edo 25ean trasladatuko zuten Burgoseko kartzelara, eta gero -zehaztu gabe- Euskal Herrira ekarriko zuten. Beraz, une honetan Ibon Burgoserako bidean, Burgosen bertan edo Burgosetik Basaurirako bidean aurkitzen da. Zerbait gehiago dakigunean jakinaraziko dizuegu.

DATORREN ASTEAN -USTEZ- INFORMAZIO GEHIAGO EDUKIKO DUGU,  ETA ASTEARTEAN EDO ASTEAZKENEAN BUZONEOA EGINGO DUGU ONDARROAN. ZEHAZTUKO DIZUEGU NOIZ, BAINA ZENBAT ETA JENDE GEHIAGO BATU ERRAZAGO EGINGO DUGU. LASTER ARTE.

domekan ZUNBELTZ BEDIALAUNETAN urtebetetzea. ZOIXONAK LAGUN

ZUNBELTZEK urteak betetzen ditu domekan, abuztuak 28xan eta berai ilusiñoirik haundixena herriko barrixak jasotzi dela badakiau. Jaixak zelan jun dizen, oporretan nuntzir ibili gazen,……IDATZI, gogoratu remiti ipintxiaz, nahiz ta inbentataku ixan, bestelan ez dotze emoten eskutitzik.

Bere helbidi hau re:

ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA: Centro Penitenciario Madrid IV. Carretera Nacional 5. Mod 8  km 28. 28600 Navalcarnero Madrid

Non dago Ibon?

Hemen daukazue Ibonen senideek bidali diguten oharra:

Abuztuaren 18an Ibon Sevilla IIko espetxetik atera zuten, eta sei egun igaro direnean oraindik ez dakigu ez non dagoen, ezta nola dagoen. Ibonen osasun egoera larria kontuan izanik, eta trasladoa anbulantzian eta osasun profesionalen eskuetan barik, furgoian, eskuburdinak jantzita eta pikoletoen zaintzapean egingo duela jakinda, kezkatuta gaude. Basaurira ailegatu bezain pronto jakinaraziko dizuegu. Aurrera, lortuko dugu eta!

El 18 de agosto, sacaron a Ibon de la prisión Sevilla II para trasladarle a Basauri. Han pasado seis días y seguimos sin saber donde está, ni en qué estado se encuentra. Teniendo en cuenta el delicado estado de salud de Ibon, y que el traslado no se realiza en ambulancia y bajo control médico, sino en furgón, esposado y bajo la custodia de la guardia civil, estamos muy preocupad@s. En cuanto llegue a Basauri os avisaremos. Animo, que lo vamos a conseguir!

Ibonen aldeko aldarrikapena prentsa “constitucionalean” ere agertu da, eurek nahi barik.