Azken analisien emaitzen arabera -irailaren 19an atera zioten odola- Ibonen osasun egoera zeharo okertu da Basaurin dagoenetik. Hori dela eta ostegunean -urriak 6- Jaiki Hadik urjentziazko prentsaurrekoa emango du datu zehatzak eskainiz, eta Iparra Galdu Baik Plataformak datorren larunbatean Basauriko kartzelaren aurrean kontzentrazio batera deitu du, 11:30etatik aurrera.
Ibonen bizitza kolokan dago, eta lehenbailehen atera behar dugu.
Preso Gaixo Larriak Etxera.
Kartzeletatik / Deserrittik
Ondarruk Kandido omendu dau
ONDARROAKO HERRIXE BIDI EITTEN
INDIXU matxe douela bistan dalako…
Zapatun, ein daigun bidi!
Dakizuen legez, Gernika Akordioaren ondorioz “Egin dezagun bidea” ekimena sortu da, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimena hain zuzen ere.
Ekimen horrekin jarraituz “Ein daigun bidi” sortu dugu Ondarroan, eta horren aurkezpena urriaren 1ean izango da Itsasaurre plazan.
Baina aurkezpen honek ez du “betiko” itxura izango, hau da, ez da prentsaurrekoa izango: KALEJIRA BIZI, KOLORETSU, ZARATATSU ETA ALAITSU bat egingo dugu 12:30ean aterako dena egun berean Kamiñazpi auzotik hankapaluekin, buruhandiekin… Kalejira honetan herritarrak gonbidatu nahi ditugu txistuekin, turutekin, burduntzaldiekin, lapikoekin, tapekin… Eta balkoietatik begira daudenak ere tapak jotzera animatu nahi ditugu kalejira pasatu ahala. Kalejiraren amaiera Itsasaurre plazan izango da, koadrilen arteko herri kirolekin. Itsasaurren bertan pintxoak eta sagardo kupela ere egongo dira jaigunea biribiltzeko.
Mila esker zuen arretagatik eta zuen komunikabidetik zabalduko duzuelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.
Ondarroako “Ein daigun bidi” ekimena.
gaur ASIER “INDIXU”K 31 urte betetetxu. ZOIXONAK
urriak 1in zapatun KANDIDOi ongi etorrixe
Ein daigun bidi… buruhandixakin batea!
atzo, BILBOn ere egon ginen
Eneko geuaz!
Urtebete Eneko etxetik falta dala, ta Ondarruko gaztik zoritxarreko urteurrena aprobetxa dabe Eneko geuaz batea nahi douela aldarrikatzeko. Eneko etxea!


Goxetik txapelgorrixan presente egon zin, eta Enekon kuadrilakuk be identifika zitxuezen, beran argazkixe kamisetan erutearren. Baine, halan da be, aurreikusitxako programa guzti bete ein zan, natxe omenaldixe lekuz aldatu bir ixan.





















![SAM_1027[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/09/sam_10271.jpg?w=636)
![SAM_1028[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/09/sam_10281.jpg?w=636)
![IMG_2012[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/09/img_20121.jpg?w=636)
![IMG_1977[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/09/img_19771.jpg?w=636)



![atzo900[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/09/atzo9001.jpg?w=636)
![atzo11[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/09/atzo111.jpg?w=636)







