Kartzeletatik / Deserrittik
Azken ordukoa: Zunbeltz, Olaitz, Xeber, Igor absolbiute. Urtzai 5 urte. Iparrai eta Indixuai 10 urte.
Berrian irakurri dou azkan orduku. Familixakuk Madrideko bidin daz ya. Barri gexa euki ahala, jungo gaz idazten.
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Zunbeltz Bedialuneta eta Igor Martin, bi urtez preso eduki ostean, eta biak berehala aske uzteko agindu du. Hil honetan bertan haiekin batera epaitutako Jon Iñaki Esnaola, Xeber Uribe eta Olatz Lema ere absolbitu egin ditu auzitegi horretako aurreneko zigor salak.
Ez da gauza bera gertatu auzi berean epaitu zituzten Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Urtza Alkorta eta Javier Zubizarretarekin. Iparragirreri eta Badiolari hamarna urteko zigorra jarri die, “talde terroristako kide” izatea eta “kalte terroristadun” bina delitu egitea egotzita. Alkortari “talde terroristari laguntzea” egotzita bost urteko zigorra jarri diote, eta Zubizarretari hiru urteko zigorra, “osasun publikoaren kontrako delitua” egitea leporatuta.
Tortura salaketa gogorrak egin zituzten epaituek epaiketan. Epaiak dio atxilotuak inkomunikatuta zeudenean defentsak eskatutako neurriak aplikatu egin behar zirela, “inkomunikazioaren benetako kontrola errazteko”.
BALTZAn egune ospatu ben HENDAXAN
Kartel Ofizialak
MUTRIKUko jaxan Kartel ofiziala bixalduzku, ta gu berbakuk gazenetik, hamen argitaratzen dou
Ta batxe be, bixar HENDAXAN pila bat herrittar batuko dizen ekitaldiko kartela be bixalduzku
Ia TURRUNEko Iparraldeko jarraitzailik argazki multzo ederra bixaltzen dozkun bertan argitarateko. Zain egongo ga.
‘Gaitz isilduak’ dokumentala, tartin ondarrutarrak be bai
Baixakun estrenako dabe Donostin, eta espero dou Ondarrun be laster ikusi ahal ixangouela. Tartin ondarrutarrak be agertzen diz.
Hamen trailerra:
Zapatun HENDAXA guz eskursiñoin lagunana
Epaiaren zain, azken mobilizazinoik ONDARRUN
Gaur be, ondarrutarrak Madrilen, epaituai babesa emoten
Gaur be ondarrutar asko jun diz (lagunak, familixakuk…) epaitutako herritxarrai babesa emotea Madrilearte. Goiz guztiko epaiketi eta gero, bueltan datoz Ondarrure. Iluntzin kontako dabe ze barri egon dan.
Gogoratu, iluntzin mobilizazinoik dazela: 20:00retan manifestazinoi alamedatik, eta gabaz burrunbari.
EUSKAL PILOTA – LA PELOTA VASCA
Hamen dakazue Euskal Kirolaxak einddako spota, Euskal presuk ta iheslaixak HERRIRAtzeko eskatzen. Noski, tartin ONDARRUTARRA ezin falta!




![ZOIXONAK Baltza[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/07/zoixonak-baltza1.jpg?w=636)
![hombre+en+la+noche[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/07/hombreenlanoche1.jpg?w=636)




