Hurrengo egunetan erabakiko dau justizia Ingelesak gure herrikidin etorkizune, guk erabaki dou, KEMEN Euskal Herrire eta libre. Hori eskatzeko gaur arratsaldin hainbat herrittar batu ga Alamedan ta hurrengoko egunetan bardin eingou. Adi hurrengoko egunetako mobilizaziñoiai
Kartzeletatik / Deserrittik
Irailak 15 (zapatu). Danok Itsasaurrea: GAXOIK DAZEN PRESUK ETXEA!
Presun alde, ondarrutarrok boga!
Bidi eitten jarraitzen dou…
Iosu libre laga dau epailik
Itsas Aurreko konzentrazinoin geuazela jakin dou: epailik Iosu libre laga dau baldintzapin. Fiskalixik 5 egun daukez errekursu ipintxeko, eta ikusiko dou zer etxen daben.
Bestetik, zapatun gaxoik dazen presuk askatzeko eskatzen Donostin eingo dan manifestazinoire juteko zerrendak betiko lekutan daz. Apunta!
Iosun askatasune aldarrikatzen jarraitzen dou
Mari Jaiaz egon gaz
Argazkixak erakusten daben modun, ondarrutar asko Bilbon egon gaz jaixetan. Batzuk parrandan; bestik kontzertuk ikusten; eta asko txosnetan txandak etxen. Urtero ondarrutik pilo bat jente juten da Bilboko txosneta biharrera, taldik eta elkartik laguntzea, argazkixan agertzen dizen lagunak latxeik.
Bilboko jaixak amatxu diz, ta on Lekatxokuk hasten diz. Ziur hara be herritxar asko jungo dizela, esko bat botatea. Animo danoi!
(Eskerrik asko Indixuai argazkixe bixaltzearren!)
PD: gogoratu gaur konzentrazinoi dala Itsas Aurren 19:30xetan. Gaxoik dazen presuk herrire!

















