HERRIRAko ordezkarixak Argia Ituarte alkatiaz batzartu diz

PA0402041-1024x768[1]

Gaixotasun larriak dauzkaten preso politikoen herrietako alkateekin bilerak egiten ari da Herrira. Gaur goizean Argia Ituarte alkateagaz batu dira herri ekimeneko Ibon Meñika eta Roberto Nobal eta Antigua Garalde, Isidro Garalde Mamarru-ren arreba.

Informazio gehiago Hitzan: http://ondarroa.hitza.info/2012/10/04/herrirako-ordezkariak-argia-ituarte-alkateagaz-batzartu-dira-gaur-goizean/

IGOR espetxeratu egin dabe

3 egun espainolen komisaldegian eduki ondoren, IGOR kartzelan sartu dabe. Esan birde, bera komisaldegixan euala, ONDARRUKO herrixe kalin egon dala. Nahiz ta ez agertu TURRUNIN, egunero manifak, enkarteladak, poto hotsak, prentsa aurrekuk.. ein diz. Dakiau, Herrittarraz gain, Txapelgorrixak be irakurten dabela hamen idazten dizenak, ta ez  da gauzi aurkarixai lana errezti. Atzo bertan Gernikako Akordixu sinatu ben herriko talde desberdinak prentsa aurreku ein ben IGORREN atxiloketi salatzen

Illuntzin manifi ein zan herriko kaletan tzir

Azkenez nahitzau esan gure irakurle berezixai, ezta multa bidez ezta inddarra erabiliz ez gatxuela kikilduko. IGOR ASKATU!!!

TURRUNE Estrasburgon, HERRIRAk antolatutako elkarretaratzin


Herrirak Europan burutu duen ekimenaren kronika:

Herrirak hainbat bilkura burutu ditu azken egunotan Europako parlamentari ezberdinekin.

Asteazkenean Martina Anderson Sinn Féineko europarlamentariarekin elkartu ginen. Anderson, Ipar Irlandako preso ohia da, Ipar Irlandako Asanbladako kidea izan da.

Ostegunean Jose Luis Linazasoro European Free Alliance-eko idazkari nagusiarekin bilera egin genuen, baita Ana Miranda BNG alderdiko parlamentaria eta EFAko kidearekin ere. Talde horretan herri ezberdinetako parlamentariak biltzen dira: Eskozia, Catalunya, Korsica, Valonia, Gales… EFAko kideek biziarteko zigorraren inguruko kezka azaldu zuten, galdera parlamentario bat egiteko aukera planteatuz.
Ondoren, Tatiana Zdanoka Letoniako europarlamentarioarekin elkartu giñen Espainiar eta Frantziar estatuetako espetxeetan ematen diren muturreko egoeren inguruan hitz egin genuelarik . Catherine Greze frantziar estatuko parlamentarioarekin izandako bilkuran Ines del Rioren kasuaz hitzegin genuen, baita sakabanaketaren inguruan frantziar estatuak mantentzen duen jarreraz ere. Azkenik, Jordi Bacardit ERCko idazkariarekin batu gara.

Oso positibotzat jotzen ditugu egindako kontaktu hauek, horietatik dinamika berriak eta lan egiteko aukera ezberdinak planteatzen ari direlako Europa mailan.

Gaur eguerdian Euskal Herritik joandako 77 lagunek elkarretaratzea egin dute Europako parlamentuaren aurrean, eta bertara hurbildu diren kazetarien aurrean deklarazioak egin dituzte Herrirako kideek. Bizi osorako espetxe zigorra kentzeko eskatzeaz gain eta espainiar nahiz frantziar gobernuek daramaten espetxe politika aldatzeko ere eskatu dute bertaratu direnek