EMAKUME PRESO ohien hitzaldixe ONDARRUn

Gaur arratsaldin bi emakume preso ohik hitzaldixe emon dabe ONDARRUko Guzur etxin. Ein daigun bidik eta Uxu emakume taldik antolatu dabe, eta URTZA ALKORTA ta AIORA EPELDE eurak bixitxakuk konta dotxue. Komisaldegixan eta espetxitan emakume presun bizi baldintzak era gordiñin konta dozku.

Jendin erantzune oso ona ixan da ta galdera pila bat eitze, intimitateari buruz, amatasunari, sexu jazarpenari buruz….

Ta bixitxakuk bixitxe esan geinke Espetxik ez dotzela irribarreik kendu

Londresen be, free Kemen!

Hamen gure lagun Iggy-k Londresetik bixaldutako kroniki:

Hamen gaurko Kemenen juzixoko kanpun ata douen argazki bat. Abendun 12xin emongo dau epilik erabakixe, baine irabazten dabenak irabazitxe be apelazinoi eongo da. Esan Kemenen abogauk kaso ona agertu dabela eta fiskalai argumentuk kendu eitzela. Pentsaten gendun baino hobeto da eta ongoxe astin mobiu bir dabela beste kartzela batea, Birmingham-en, kondizinoi onauakin, beraz dazen beste Euskal preso biaz batea.

Laster arte,
Danak etxea!

IGOR, ESTREMERAKO espetxea erun dabe

Ontxe bertan deitu dau Igorrek, Estremera erun dabela, ontxe bertan heldu dala,
“ingresos”-en euala eta sarrerako deia egiten lagatzela (2min), aste buru honetan lehen aldiz
lagunak giñuzen bixitxa baina seguruenik ezin izango dugu joan. Baina senideren bat
joango da, paketea tokatzen zaio eta hotz handia duela eta paketea sartzea lortu behar dugu.
Danadala astin tzir deituko duela uste du bisitarena argitzeko, bertan dagoen Asier Indixu ondarrutarrari

Gaur bertan abisatuko diote baina ez dakite elkarrekin egongo diren edo ez.

IGORen barrixak dakauz

 Igor ez dago inkomunikatuta, gradua aldatu diote eta aste bi barru lagunen bisitak jaso ahal izango ditu!

Aupa, lagunak!
Gaur arratsaldean jaso dugu Igorren telefono deia eta ez dagoela inkomunikatua argitu digu. Preso moduan daukan gradua aldatu egin diote eta, ondorioz, kartzelako bizimodua ere aldatu. Orain denbora gehiago eman behar du zelda barruan eta ez dauka lehengo presoekin egoteko aukerarik. Orain goizez bakarrik atera daiteke patiora, 9etatik 1etara, eta zelda barruan gosaldu eta bazkaldu behar du. Patio txiki horretan Ataungo preso batekin gertatu da, Mugika Dorronsororekin. Telefono deiak arratsaldeko 6etatik aurrera egin ditzake. Paketeak jasotzeko eta bisitak hartzeko orduak ere aldatu dizkiote.
Hemendik gutxira (berak ez daki noiz) ere Estremerako kartzelara aldatuko dutela esan diote. Kartzela hori ere Madrilen inguruan dago.
Baina bitartean familiako kideez gain, lagunen bisitak hartzen hasiko da. Aste honetan ez du bisitarik hartuko, jendeari Baionako manifara joateko aukera eman nahi diotelako. Hurrengo asteburuan, berriz, lagunen lehenengo bisitak jasoko ditu. 10 lagunek osatutako zerrenda onartu diote eta asteburuetan (ostiral, larunbat eta igandeetan), arratsaldeko 2:30etan jaso ditzake bisitak. Hasi gara bisiten zerrendak antolatzen.
Bestetik, neguaren atarian gaudenez gero, eta zelda barruan denbora gehiago eman behar duenez, arropa lodiagoa eskatu du hurrengo paketerako. Eta gu gure Igor euskalduna zelakoan!!!
Gainontzekoan, ondo dagoela dio, eta musu eta besarkadak bidali ditu denontzat!
Beno, lagunak, momentuz horixe da dena

«Blokeoa ez egonkortzeko», urratsak egiteko prest da iheslaxan kolektibu

«Blokeoa ez egonkortzeko», prozesu demokratikoaren barruan, «urrats are ausartagoak» egiteko prest agertu da Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa. «Gatazkaren ondorioak gainditze aldera», Aieteko Adierazpenean agertzen den gisara, estatuekin adostuta edo aldebakartasunetik, pauso berriak eman nahi ditu kolektiboak. Konponbidean eragile izateko beharra eta gogoa plazaratu zuen atzo, Azkainen egin prentsaurrekoan. Emakume eta gizon, gazte eta zaharrago, hirurogei bat iheslari agertu ziren kazetarien aurrera, mezu hori adierazteko.

«Iheslari politikoen kolektiboak konpromiso irmoa erakutsi nahi du Euskal Herrian hasitako aro berriarekin eta horretan bideratu beharreko gatazkaren konponbidearekin», nabarmendu zuten. Bide horretan, bi erronka daudela adierazi zuten: nazio onarpena eta erabakitzeko eskubidea ekarriko dituen prozesu politikoan barrena egitea, eta gatazkaren ondorio gordinenak behin betiko gainditzea. Bi erronka horien gainditzeko giltza «herri protagonismoa» dela nabarmendu zuten, gehituz iheslariek ere haien ekarpena egin nahi dutela. Eztabaida politikoa «zabal-zabalik» dagoela eta, «itxaropenarekin» agertu ziren: «Etxeko bidea hartua dugu». Helburua lortzeko beharrezko den indar metaketa «gauzatzen» ari dela dio kolektiboak.

Ipar Euskal Herriaren erakundetzearen aldarria «inoiz baino indartsuagoa eta partekatuagoa» izana paratu zuten adibidetzat. Horrez gain, anitzek —ezker abertzalea baino harago— Gernikako Estatutuaren eta Nafarroako Foru Hobekuntzaren bitartez eraikitako egitura juridiko-politikoak «agorturik» daudela ondorioztatzen dutela ere esan zuten. «Inposizioa eta asimilazioa oinarri duen Espainiako Estatuko proiektu politikoak porrot egin du gurean». Euskal askapen prozesua egoera horretaraino ekarri izana «garaipen politiko oso garrantzitsutzat» jo zuten. Nahiz oraindik «mehatxupean» egon, ezker abertzalearen legez kanporatzearen bukaera lortu izana ere azpimarratu zuten. Halere, hauteskunde horiek normalizazio osoko egoera batean ez zirela egin nabarmendu zuten: «Hala balitz, gu ez ginateke gaur hemen».