Zainddu kukañi!

image
Ederra sortu de polemiki herrixan kukañi dala eta eztala.

Zer pasa da? Ba lantzin-lantzin ikusten douzela pilo bat pertsona kukañan aldabatea, balantzaraka.

Ze pasako litxake kukañi apurtu eta baten batek min handiren bat hartuko baleuke? Zeinen arduri ixango litxake?

Horren aurrin udalak erabaki zentzudun bat hartu dau: kukañan ibili bai, baine banaka edo binaka, eta balantzaraik ein baik. Holan kukañi ezta apurtuko, eta inok minik eztau hartuko.

Herriko gauzak herritxarrok zaintzen ezparouz, zeinek zainddukotxuz?

Ondarru azulez jantzitxe!

Zapato Azulak azulez pintxa dau Ondarru gaur. Eguraldi ederra, eta giru hobi.

image

image

image

image

image

image

Eta jente bat betiko latxeik biharrin hau jaxau aurrea atateko. Eskerrik asko danai! Herritxik sortu dana baino ez ei de herrixana!

image

image

Eta gaur argazkixak ata bazuez bixaldu eta Turrunin argitaratuko douz.

Zapato azulin, baso azule!

Aurten be zapato azuleko basu eskuratzeko aukeri egongo da, euro baten truke. Egun guztin baso bardine behin eta barriro erabilitxe, zamar gitxia sortuko dou eta kalik garbixaua eongo diz. Garbi jokatu eta ondo pasa!

image

Kamiñazpi, gainezka!

Amatxu diz Kamiñazpiko jaxak eta esan geinke urtero latxeik aurten be kriston giru egon dala. Adibide latxeik, hauxe argazkixe, zapato gabeku. Kamiñazpiko jaxetako argazki gexa badakazuez, bixaldu eta Turrunin argitaratuko douz.
Zoixonak eta eskerrik asko Kamiñazpikuai beste behin be jaxak antolatzearren euran auzun. Datorren urtin gexa!

1782063_376342072569264_2199069289210266083_n

Galiziko haixik, Ondarrun

Domekan Euskal Herriko gaita jole galiziarran topaketi egon zan Ondarrun. Galiziko doinuk entzun genduzen kalez kale. Holakoxe Ondarru nahi dou guk, herri euskaldune, baine beste leko batzutatik datozen pertsonak eta kulturak eskuzabalik hartzeko prest!

image

image