Ondarruko kalik, mahunezko jantzitxe

Ondarruko kalik mahunezko jantzitxe daz gaur, andramaxai ganorazko amatxueri emoteko.
Hasi gaz herritxarran argazkixak jasoten. Adibidez, hauxe ixan da kukañi irabazi dabena.

image
Eta hau antzarretan ostirik onena irabazi daben eibartarra.
image

Eta gure artin ez dazenakin be akorda ga.

image

Bixartik aurrea, argazki gexa.

Gora gazte egune!

Gaztik kalea urten dabe gaur, euran egune ospatzea. Aurten gainea era barri baten antolatu dabe jaxe: parte hartzaile guztik lagundu dabe jaxe aurrea ataten. Zoixonak gaztiai!

image

image

Aurten beste nobedade bat be egon da. Gazte eguneko beteranuk bazkaxe antolatu dabe lehenengoko bidar.

image

Kuadrila eguneko bazkaixan ixena emoteko epi zabaldu dabe

11694874_10204713016047614_5128434186779559458_n

Kuadrilla Egunin, kuadrillan bazkaxe antolatzi erabaki dou herriko kuadrilla batzuk, Jai Batzordin, Udalan eta herriko beste hainbat talde eta elkarten laguntziaz. Bazkaxe kafeko atzin ixangora, Kuadrilla Egunin, arratsaldeko 15:00retan. Bazkairako tikik Anaitan eta Kulixkan daz saltzen 5€-tan. Tikik erosteko azkanengoko egune uztailak 31 ixangora, baixaku, tikik ariña amaitzen ez bari bentzat.

Bazkaltzeko tikin barrun pasta-entsalada, solomu piper eta patatakin, postri, kafi eta ure sartzen diz. Bazkaltzeko derrigorra ixangora tiki eukitxi. Hasiera baten 155 tike ata diz eta hasitxe raz kuadrilla batzuk erosten.
Bazkaxan ostin, bertsolaxak eta kuadrillan jokuk eongoriz kafeko atzin bertan, eta gero erromexi Drindots taldiaz.
Giroik ezta faltako, eta espero zeure kuadrilli be ez faltati, Andra Maixak urtin behin di te!!!