Zapatun, martxoan 4an, herritarrak Kamiñazpin zelako parki nahi daben erabakitxeko batuko diz. Bertan, 5 urtetik aurreako herritar guztik eukiko dabe euran iritxixe emoteko aukeri. Billeri, 11:00etatik 13:00etara ixango da, eta herritarrak Kamiñazpiko parkin elkartuko dizen arren, lanketi etxeko Txomin Agirre ikastola jungo diz.
Ondarrun birziklatzen douen hondakinen kopuru altzateko beste ahalegin bat nahi de ein herrixan eta horretako aurretik herritarrak behar daben informaziño eukitxeko auzoz auzo engo diz batzarrak. Ongo baixakun Otsailak 24an batuko diz San inazio eta Alde zaharrekuk Kofrai Zaharrin arratsaldeko 19:00etan. GARBI JOKATU hondakiñakin.
Sentsaziñoi gazi-gozu dakau. Gozu, 70 familixak euran etxita sartzi lortu dabelako eta Gazixe beste askok euran etxitatik kanpo ondioik “bixitxen” jarraitzen dabelako. Horreaz batea, kotxintzako bidi zabalduko dabe eta Kamiñazpi auzunik isolamendutik urtengo dau (Herri busak ez dau einbiko buelta guzti adibidez, Bizkai busak be beran bidi eingo dau…).
Boluntaxuai esker jaxe ospatzen dou (ondioik esku bat bota zeinke) eta diru sobran ez danez zozketi antolatu de ( euro baten trukin hainbat gauza lortu zeinke). Danon beharra da jaxe aurrea eruteko, ANIMO!!!
Dakixuen modun, lur jauzi handixe egon da Kamiñaldin eta Iñaki Deunako bloke oso bateko etxik hutsitxu bihir ixan diz, 84 etxebizitza guztire. Egoeri kezkagarrixe da… Azterketak eitteko be denbora tarte bat laga bihir ei de dan arriskuatxik. Momentuz ezin leikela zehaztu zenbat denboran luzatu leiken esan dabe.
Hamen Udalak emondako prentsaurrin bideu:
Udalak Arreta zerbitzu ipiñi dau martxan, baitte telefono zenbaki bat be edoze konsulta edo kezka adierateko, detxu: 94 683 36 76
Hamedik herritxarroi dexe luzatu arazo honen aurrin alkarlaguntzako, etxitatik ata doittuezen herritxarrak danon laguntzi premiñi eukiko dabe-ta!