Lea Artibaiko EHGAMen Jardunaldiak Ondarroan

EHGAMek (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua) eskualde mailan aurkezteko balioko dute jardunaldiek. “Erakutsi nahi dugu berton gaudela eta ez hirietan bakarrik. Ghetoak apurtu nahi ditugu´´,  diño bertako partaide batek.

Festa eta ekintza bateragarriak direla ere nabarmendu dute, eta jendeari gonbitea egiten diote ekitaldietan parte har dezaten.

EHGAMen Jardunaldien egitaraua ikusi: Transformatzen2.traz

LANEAN GALDUTAKO BESTE BIZITZA BAT

BERRIRO ERE, BESTE LAN ISTRIPU LARRI BAT GERTATU DA GURE KOSTALDEAN. NAHIZ ETA BERTOKO TXALOPA EZ IZAN, GURE URETAN GIZON BAT HIL DA. SANTOÑAKO “SIEMPRE AL ALBAKO” GIZONA. TXALOPA, SARRITAN ETORTZEN ZEN BERE HARRAPAKETAK ONDARROAKO KOFRADIAN SALTZERA. GIZONA SENEGALDARRA SORTZEZ. URRUTITIK ETORRI BERE BIZITZA AURRERA ATERATZEKO, ETA GURE KANTAURI ITSASOAN GELDITU DA BETIRAKO. PASAIATIK 8 MILLETARA GERTATU DA EZBEHARRA, GOIZALDEKO 4,30 INGURUAN. URETARA JAUSI ORDUKO BI GIZONEK BERARI LAGUNTZERA URETARA  SALTO EGIN DUTE, BAINA ALPERRIK… DIÑUE BESTE ONTZIETAKO ARRANTZALEEK ITSASOAN MAREJADA ZEGOELA ETA EZ ZEGOELA ITSASO LASAIRIK. ORAINDIK EZ DUTE GORPURIK AURKITU. EZBEHAR HAUEK EKIDITEKO ETA INOR GEHIAGOK LANPOSTUAN BIZITZARIK EZ UZTEKO, HARTU DEZATELA HARTU BEHARREKO NEURRIAK. LANEAN HILDAKO GEHIAGORIK EZ!!!

Alleriko paseun urbanizazinoi, zetako eta zelan?

2010eko irailaren lehen astean, Ondarroako udal gestorak Zaldupe-Alleri pasealekuaren urbanizazioa hastea erabaki zuen. Beharginak tubo handiak sartzen hasi ziren lur azpian, Alleriko parean.

Horren aurrean, herritar talde bat eta Alleri Zainddu plataformako kide batzuk Allerira joan ziren, langileei obrak ilegalak zirela esan eta gelditzeko esijituz. Egun horretan obrak bertan behera gelditu ziren eta plataformak konzentrazioa dei tu zuen egun bi beranduagorako.

Handik bi egunera, obren kontrako konzentrazioan zeuden herritar batzuk eta plataformako kideek batzarra egin zuten obretako arduradunekin eta udaleko arkitektuarekin. Plataformako kideek argi azaldu zuten obra horiek ilegalak zirela, eta ez zutela behar besteko baimenik. Horren aurrean, udaleko ordezkariak honako proposamena egin zuen: paseoa urbanizatzea, baina lur azpiko azpiegiturak sartu gabe.

Alleri zainddu palataforma eta zenbait herritar asteburu horretan batzartu ziren, eta udalaren proposamenari honako erantzun hau ematea erabaki zuten:

“Zaldupeko Zubitik Zaldupeko eskolaren atzeko zatiraino paseoa egokitzeko arazorik ez dagoela, baldin eta tramitazio legaletan beharrezkoak diren egokitzapen, moldaketa eta zuzenketak egiten
badira. Hortik aurrera (Anesutik Allerira) obrarik egitea ez da komenigarria, ez dagoelako baldintza egokirik, etxeen proiektua auzitegietan dagoelako eta horregatik ezin delako jakin proiektua
azkenean zelan geratuko den, eta agian etorkizunean egindakoa moldatu edota desegin egin beharko delako.”

Plataformakoen eta herritarren helburuak hauek izan dira: ingurumena eta padura obretatik babestea, obra ilegalak ekiditea eta obrak baimenik gabe egitearren etorkizunean egon daitezkeen alperriko diru xahutzeak aurreikusi eta gelditzea (hau da, egindako obraren gainean beste obra bat egin beharrik ez egotea).

Proposamen honen aurrean, Udalak bereari eutsi dio, eta paseoa urbanizatzen hasi da, nahiz eta lur azpiko azpiegitura gehienak ez dituen sartuko, ur hornidura bakarrik. Ura sartzearen arrazoia,
udalaren esanetan, egungo hoditediariaren alternatiba bat eraikitzea da, matxurak daudenerako. Baina hodi alternatibo horiek
zergatik ez dituzte sartzen Kamiñazpitik Errenteriarako bidean, merkeagoa eta ekolojikoki jasangarriagoa bada, bide hori jada urbanizatua baitago? Susmagarria iruditzen zaigu.

Horretaz aparte, paseoa egiteko beharrezko baimen guztiak ez dituzte lortu. Kostasek agindutakoari ez diote kasurik egin, eta Zaldu ibaia bere lehengo egoerara bueltatzeko ez dute ezer egingo. Gainera, Zaldupetik Allerirako obra egiten badute legeak hautsiko dituzte, leku horretan ere arau subsidiarioak zaharkituta daudelako. Gogoratu behar da, arrazoi berdinagatik daudela geldituta Alleriko 500 etxeak.

Dena dela, pausoz pauso, herritarron garaipen txikiak pilatzen doaz. Alleriko 500 etxeen proiektua behin behingoz gelditzea lortu dugu eta pasealekuaren azpitik etxeentzako hornidurarik ez sartzea ere bai. Udal gestoraren gezurrak jausten ari dira eta hasierako euren arrokeria apaltzen doa. Proiektua behin eta berriro aldatuta udalak zera erakutsi du, ez daukala proiektu zehatzik, eta bere helburua obrak egin egitea dela, obra horiek zelakoak eta zertarako izan
behar diren kontuan eduki barik. Azken batean, dirua egiteko makina martxan mantentzea da euren helburua, eta diru publikotik 800.000 euro gastatuko dituzte paseo bat urbanizatzeko
bakarrik. Ondarroak ez dauka beste premia handiagorik?

Alleri Zainddu plataforma
2010eko urria

Udalbiltza auzia ONDARROAN

Gaurkoa amaituta, urriaren 25ean eta 26an izango dira Udalbiltza auziko azkan saioak. Bermudez epaimahaiburuak urriaren 25 (astelehena) eta 26rako jarri ditu hurrengo hitzorduak. Urriaren 25eko goizeko saioan froga dokumentalen zerrenda egingo da, eta arratsaldean akusazioaren kalifikazioei ekingo diete. Urriaren 26an izango da azkan auzi saioa eta defentsak bere kalifikazioak egingo ditu bertan. Azkan egun honetan izango da parteen ondorioen unea be. Epaia, azaroaren erdialderako aurreikusten da.

ETA BITARTEAN ONDARROAKO HERRIAK KALEAN JARRAITZEN DU.

GARRAXIKA taldea EUSKAL MEMORIAren 1.aldizkariaren zenbakian


Errepresioaren Ondarroako Biktimen Ahotsa da Garraxika; biktima sentitzen direnek osatzen duten elkartea
“Hainbat gara herrian noiz edo noiz errepresioa sufritu dugunak. Atxilotu, preso, iheslari zein isunen bat jaso
dutenak batzea bururatu zitzaigun, eta horretarako errepresaliatu guztien iritzia, aholkua zein babesa premiazkoa dira. Laurehun pertsonako zerrenda osatu dugu honez gero”. zioten Garraxika elkarteko bozeramaleek publikoki estreinakoz agertu ziren egunean.
Garraxika Errepresioaren Ondarroako Biktimen Ahotsa taldea sortu zuten Ondarroan. 2007. urtean izan zen taldearen aurkezpena, Alameda aurrean dagoen Gudarien Oroitarriaren inguruan.
Aurkezpenean, preso ohi, atxilotu eta errepresaliatuak batu ziren: “Azken finean, estatuaren errepresioaren biktima sentitzen garen guztiak.. Abestiak esaten duen modura, ez gara ez lapurrak, ez zakurrak… Gure helburua Euskal Herria askea lortzea izan da eta izango da”, esan zuten aurkezpenean. “Eta gure esfortzuaren ordainetan, kolpe frankista, errepresioa, kartzela…, azken finean sufrimendua jaso genuen”. Garraxika izena jartzearen arrazoiak honako hauek direla adierazi zuten: Atxilotuak izan zirenean “jasotako egurragatik egindako garraxiak” gogoratzeko; ukatu egiten delako torturatu egiten dela, eta presoen alde eta berauen eskubideen alde egiten duten garraxiaren erakusgarri. Helburua, garraxi bidez preso eta iheslarien egoeraren inguruan sentsibilizatzea da.
Elkartea bera zabala dela ere gehitzen dute. “Guztientzako dago irekia, atxilotu, erbesteratu, eta errepresioa jasan duten guztientzat. Biktima sentitzen diren guztientzako dago irekia Garraxika elkartea”.
Nortzuekin lan egiten duten azaltzerakoan errepresaliatuen senideak eta amnistiaren alde lan egiten duten talde ezberdinak aipatu zituzten. “Guztiok batera lan egin behar dugu, presoen egoera ez delako aldatu; txartu ere egin zaie: Aske egon behar zutenek preso jarraitzen dute, zigorraren bi herenak eginda dituztenek preso jarraitzen dute, gaixoak ez dituzte askatzen eta ez dira jipoiak eta zigorrak amaitu”.

Aldizkaria eta Garraxikari bruuzko artikulua osorik irakurtzeko sartu HEMEN