AZAROAren 25ean, Kantttoipe errebueltako berdegunean lapidazioa irudikatuko dute, instalazio baten bidez. Eguazten gauean ipiñi, eta eguenin ikusi ahal izango da, UXU emakume taldeak antolatuta. Horren aurretik, Ondarroako emakumeen udal berdintasun kontseiluak deituta, elkarretaratzea izango da Alamedan, arratsaldeko 6retan.
Kalez kale
EMAKUMEEN KONTRAKO ERASOEN AURREAN MOBILIZATU
Ondarroako ezker abertzaleak gogor salatzen du asteburu honetan emakume batek jasan duen indarkeria sexista. Agerian gelditu da, datu estatistikoen gainetik, emakumeon kontrako indarkeria sexista, egunekotasunean bizi dugun arazoa dela. 2010ean beraien bikote edo bikote-ohien eskuestan hil diren 6 emakumeen atzean, hainbat emakume zapaldu daude; beraien bizitza zapuztuta tratu txarrak modu sistematikoan jasotzen dituztenak.
Emakumeok indarkeri sexistarik gabe bizitzeko eskubidea dugu. Nahiz eta, emakumeon eskubideak ofizialki errekonozituak izan, errealitatean urratzen direnaren adibideak ugari dira. Berdintasun formalaren garaian gauden honetan, eskubideen jabekuntzaren auzian dauden hutsuneak agerian utzi behar ditugu.
Euskal Herrian garai berriak datozela esan arren, euskal emakumeon egoera bere horretan mantentzen da. Emakumeok sufritzen dugun indarkeria, patriarkatuaren oinarrituta dagoen botere erlazioen adierazle latzena da. Indarkeria hori, emakumeok jendartean sufritzen dugun gutxiestetik eratortzen da eta egiturazko arazoa izanik, jendartearen eraldaketa sozialean aurkitzen da bere gaindipenerako gakoa.
Ezinbestekoa da beraz, emakume eta gizonezkoen arteko parekidetasuna aldarrikapen hutsaletatik aldenduz, barneratzen eta gauzatzen den konpromisoa izatera pasatzea.
Euskal Herrian aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko prozesuaren garapenak jauzi berri eta kualitatibo bat ekarriko du gure herriaren askapen prozesuan. Emakumeok aldaketaren eragile eta aldaketan eragin beharra dugu, emakumeon kontrako indarkeriari aurre egitea ezinbestekoa baita.
Hori dela eta, Ezker Abertzaleak bihar AZAROAK 24 arratsaldeko 7:30ean Alamedan Berdintasun Kontseiluak egingo duen konzentraziora dei egiten du, herrian izan dugun azken eraso hau salatzeko.
Beraz, indarkeri sexistari aurre egiteko denon konpromisoa ezinbestekoa da. Kalera atera gaitezen!!! Emakumeon aurkako eraso gehiagorik ez!!! Emakumeon borroka aurrera!!!
ONDARROAKO UDALBILTZA SAREKOEK eguraldi kaskarrari aurre eginez
El Correo egunkaria Ondarroako herria kakaztu nahian.
Ze ikusi ete dauke, kaleko gertaera larri batek, eta Ondarroako herriak pairatzen daben egoera antidemokratikoak? Hori al da El Correo egunkariaren OBJETIBOTASUNAREN ideia? Dino, esaera erdaldun batek, “que no hay que mezclar churras con merinas”, eta guk dinotzau, “que se apliquen el cuento”.
ONDARROAKO UDALBILTZAREN ALDEKOAK “AMU EZPANIN”
UDALBILTZA AUZIA dela eta, Madrileko auzitegi nazionalak antzeztu duen ANTZERKI lotsagarria bezain krudelaren azken ekitaldia falta zaigu : EPAIA.
Hona hemen nola aurreikusten duten udalbiltzako auzipetuek iristear dogun epaia bera: UDALBILTZAREN KONTRAKO EPAIKETA BUKATU ONDOREN ESPERO DAITEKEEN EPAI BAKARRA: ABSOLUZIOA
“Izan ere udalbiltza auzia, politikoki begiratuta, DESPROPOSITOA izan da, juridikoki begiratuta ABERRAZIOA. Epaiketa bera IRREGULARTASUN ETA AKATSEZ BETERIKOA.
Hitz hauekin azadu digute euren iritzia, udalbiltzako auzipetuek. Hala ta guztiz ere, guk “amu ezpanin”, Ondarroan esan ohi dugun bezelaxe.
ONDARRUTARROK, hain zuzen, gure ELKARTASUNA aspertu gabe adierazi izan diegu LORENi eta beste auzipetuei epaiketak iraun duen denbora osoan. ONDARROAko udalbiltza sareak, gure aldetik, zuen erantzuna eskertu nahi dizuegu, eta honetarako, JAI GIROAN ELKARTZERA gonbidatzen zaituztegu:
NOIZ: DATORREN IGANDEAN, AZAROAK 21
ORDUA: EGUERDIKO HAMABIETAN
TOKIA : ALAMEDA
Zer egiteko? Beti ez gara kalera irtengo manifestazioak egitera, ezta?
Hona hemen prestatu dogun EGITARAUA.
*Eguerdiko 12:00 etan: “TIRO AL FATXA” eta beste herritar joko batzuk. Danok parte hartu dezagun.
*12:30etan: Bertsolariak eta herri kirolak.
*13:00etan: Mendexara mendi irteera egin duten herritarrak itzuliko dira Alamedara. Hauentzat eta Alamendan batu garen guztiontzat txorixoa eta sagardoa.
*Ondoren herri kantak denok abestuta.
*13:30etan dantza herrikoaik.
* Amaiera: ” Ez, ez dut nahi …horrelako zibilizaziorik” abestia.
Egitaraua irakurriz batera ohartu zara, datorren igandean, Alamedan, JAIAN ETA ELKARTASUNEAN murgilduko garela denok. Izan ere ikusteko baino, danok bertan parte hartzeko prestatu dugu igandeko elkarretaratzea.
Hurreratu zaitez beraz Alamedara datorren igandean.
ETA PARTE HARTU!
Ondarroan, 2010eko azaroa.
ONDARRUKO EMAKUMEEN LEHEN KAFE TERTULIADA
Baixakun, hilan 19an, arratsaldeko 18etan, Kafe Antzokixan. Anima danok!
GAIAK:
– Emakumioi preokupaten gatxuen gaixak aztertuko diz
– Bestalde, emakume modun geure inddar potentzialan jabe eñ, geure ilusiñoik ametsak komenta, geure energixak zelan aprobetxa, zelan hegan eñ hamen bixitxan, zelan matxatu geure buru, bixitxa ederraua baten aldeko apostu ETXENDOU!
Eta beste mile gai…proposatu ZEINKE DANOK!
ONDARROAKO GAZTETXIN KOLOMBIA ri BURUZ
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNAREN EKITALDIA ONDARROAN
AZAROAK 5 OSTIRALA , ONDARROAN KONTZERTUA
ESPEKULAZIORIK EZ!!! AIERIKO PADURA ZAINDU!!!
Aieriko lurretan etxebizitzak eraikitzearen proiektua, biziki eztabaidatua izaten ari da Ondarroako herrian. Ondarroako udalean garai batean zinegotzi izan zirenek eta egun zinegotzi diren ezker abertzaleko kideek, beraien testigantza eman nahi dute dokumentu honen bidez. Horrela, historiari momentu batean erreparatuz, hobeto ulertuko dugu lur-eremu honen inguruan egin diren gestioak eta hauek burutzeko arrazoiak.
Dokumentu osoa ikusteko, klikatu blog-eko “Aldizkaxe” atalean edo zuzenean hemen: aieri



![udalbiltza%20aske[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2010/11/udalbiltza20aske1.jpg?w=636&h=584)




