Ondo pasatzeaz gain, Lodosako ikastola laguntzeko aukera be egongo da.

Eta hilaren 7an, martitzena, haur txikien eskolatzeari buruzko hitzaldia, Kofradia zaharrean.
Kalez kale
Radixun urteurrena ospatzen jarraitzen dou
Iturribarriko kale batzarra, otsailak 2
Ondarrutarrok lati emon dou Saharan alde!

Pilo bat ume eta ez hain ume batu gaz Antzokixan gaur, Porrotx, Marikalanbre eta Txirrimorraskikukin batea, geure lati emoteko Saharan alde.
Bi astetan ehunke kilo jateko batutxuez Sahela elkartekuk eta udaleko aniztasun batzordekuk Saharako errefuxatun kanpamentuta bixaltzeko.
Baine ez ahaztu: Errefuxatuai jateku bixaltzi inportanti de, baine urte guztin zapaldute bixi dizen Saharran egoeri gogun eukitxi eta euran askatasunan aldeko burruki babesti be bai.
Sahara askatu!
Argazki gexa hamentxe, Ondarroako Ispiluan: https://picasaweb.google.com/100730033580431871034/EmanLataEguna20120128?authuser=0
Ez ahaztu, zapatun danok alameda, lati emotea!
Eguzkiren iritzia, Urberuaga-Ondarroa errepideari buruz
Ondarroako Eguzki talde ekologistaren iritzia:
Prentsaren bidez jakin dugu Bizkaiko Foru Aldundiak ez duela Urberuaga, Ondarroa eta Lekeitio artean errepide berririk egingo, krisi ekonomikoa pasatu arte behintzat.
Batetik, notiziak penatu egin gaitu, hurrengo urteetan ere orain daukagun errepide eskasetik ibili beharko baikara atzera eta aurrera. Baina, bestetik, lasaitu ere egin gaitu, horrek errepide berri horri buruz eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko denbora emango digulako.
Gure eskualdeko errepide nagusiak zahartuta daudela eta berritu egin behar direla eskualdeko herritar gehienok onartzen dugun begi-bistako zerbait da. Kontua da, ea zelan berritu behar diren errepide horiek.
Aldundian agintzen dutenek mapa hartu eta lerro bat markatu dute puntu batetik bestera. Puntu horien artean dauden “oztopo” orografiko guztiak tunelen eta zubien bitartez gainditzeko asmoa daukate errepide berria egiteko. Euren proiektuan ez dira kontuan hartu obra horrek sortzen dituen hondakin eta zarata piloa, txikitzen dituen akuiferoak, basoak, nekazal lurrak, errekak… Diputaziokoentzat baliabide naturalak oztopo bat baitira.
Guk ere errepide hori berritzea nahi dugu, baina gaur egungo trazatua erabilita eta konponduta, ahal den neurrian. Horrek obraren inpaktu ekologiko, sozial eta ekonomikoa asko gutxituko luke. Gainera, berritze hori inguruotako herritar eta baserritarren iritzia kontuan hartuta planifikatu beharko litzateke. Eta beti ere eskualdeko ikuspegia galdu barik, egiten ditugun joan-etorri gehienak eskualde barrukoak izaten dira eta.
Guk gure iritzia argi daukagu, eta herritarren artean zabaltzen ahaleginduko gara. Basoak, zelaiak, errekak eta akuiferoak apurtu beharrik ez dago. Gaur egungo errepidea konpondu, zabaldu eta hobetu behar da, errebueltak eta aldapak kenduta, baina bere trazatua ahalik eta gehien aprobetxatuta. Bizikletan ibili ahal izateko lekua ere egin behar da alboetan.
Eztabaida hasteko ordua da. Eztabaida horretan geure eskualdeko antolamendua zelakoa izan behar den erabaki behar dugu. Eta, garrantzitsuena, Diputazioak gure eskualdean hartzen diren erabakiak errespetatu beharko lituzke.
Saharan aldeko ekitaldixak aurrea duz
Saharan aldeko ekitaldixak aurrea duz: afaxak, dokumentalak, hitzaldixak… gogoratu datorren astin jateko bilketik jarraitxu eingo dabela, eta dokumental gexa egongo dizela. Eta zapatun, alamedan Eman Lata Eguna, Porrotx eta Marikalanbreaz. Ekarri zeure jateko lati eta erakutsi elkartasune Saharako errefuxatuai!
Bixar, hitzaldixe: Sahararen egoera gaur egun
Izerdixe, emozinoi… eta basatzi!
Ipini dabe sarin Kakatzan 2011ko bideu. Izerdixe, emozinoi… eta basa asko! Zoratute daz honek kakatzanekuk!
Sahararen aldeko astea, Ondarroan
Parte hartu Saharan aldeko ekitaldixetan, eta bixaldu zeure elkartasun lati Sahara!
http://www.ondarroa.eu/es-ES/Noticias/Documents/sahara_astea_2012.pdf














