Herriko gaztik be martxan daz, grebi dala eta zeozer antolatu naxan. Batzarra deitxu dabe, baixakurako, gaztetxin.
Kalez kale
Dokumentala gaztetxin: “30 urte kartzelan pantera beltza izatearren”
Martxoak 8rako motorrak berotzen
Martxoak 8rako gerua eta gitxia falta da, eta Ondarruko emakumiok motorrak berotzen gabiz. Aurten be danetik egongo da: formazinoi, aldarrikapena, liburu aurkezpenak… Aurten, estreinakoz, emakumik eta feminismuk Ondarrun laga douzen aztarnan ibilbidi ipiniko dou martxan.
Ez galdu aukeraik! Bardinttasunan bidin danon biharra da inportanti!
Ikusi egitarau: http://www.ondarroa.eu/Documents/2012martxoan_Ondarroan.pdf
Bixar, eguaztena, dokumental interesgarrixe
Otsailak 27, Sahararen independentzia eguna
Gaur, otsailak 27, Sahararen independentzia aldarrikatzeko eguna da. Gaurko egunez, duela 35 urte, Saharrek euren independentzia aldarrikatu zuten, baina Marokok eta Mauritaniak euren lurrak kendu zizkieten.
Data hori dela eta, Ondarroako udal plenoak mozio bat onartu zuen, Saharak autodeterminazioa eskubidea duela aldarrikatzeko. Mezu hori, Bilbon Marokok duen kontsulatura bidaliko da.
Gaur, gure ikurrinarekin batera, Sahararen aldeko mezua dago udaletxean ipinita.
Sahara askatu!
Ihauteri martitzeneko argazkixak
Akuli ureta botateko ordo gitxi falta diz, eta gu disfraza nahi ez kendute! Aprobetxa azkanengoko orduk!
Argazki gexa, Ondarroako Ispiluan: https://picasaweb.google.com/100730033580431871034/IhauteriDesfilea20120221?authuser=0
Lantzoi geure artin da!
Etorri gasku lantzoi, eta beraz batea lotsak albo batea laga eta mozorretzeko gonbidapena. Atzokuk eindde, on martitzeneako preparaten…
Argazki pilo bat ikusteko aukera, hemen: https://picasaweb.google.com/100730033580431871034/IhauterienHasiera20120218?authuser=0#
Kirol agenda, gero eta zabalagoa
Ikasturtearen erdi-erdian gaude, eta hori kirol agendan be nabaritzen da. Judoa, xakea, futbola, mendia, igeria… herriko kirolari guztiak “topin dabiz” euren arloetan.
Kirol Batzordeko kideek herriko kirol guztien jarraipena egiten dabiltza, kirol agendaren bitartez. Kriston lana egiten dute, borondatez gainera!
Asteazkenetan asteburuko emaitzak kontsultatu ahal dira, eta ostegunetan asteburuan egongo diren kirol ekintzen berri eduki.
Kirol zalea bazara, ez galdu kirol agenda!
Pentsazu ze jantzi?
Badatoz karnabalak! Herriko taldik hasi diz preparaten, eta egitarauk be hasi diz banatzen.
Hamen dakazue udalan egitarau:
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/2012/inauteriak_2012.pdf
Paretak ez diz ixiltzen
Gaur ertzainak kalea urten dabe paetak ixiltzea. Beste behin. Baine gauzak ez dabe urten eurak espero ben latxeik.
Alde Zaharrin, SEGIn logo bat borraten hasi diz, eta haren atzin… KAS alternatibin loguk urten dotse!
(Oharra: email bat jaso dou esaten hori ez dala KASen logu, Jarrain logo zaharra baino, eta egixe da, izar gorrixe eta lauburu daukez eta. Ondo beatute, Jarrai be irakurten da. Eskerrik asko konturatzearren!)
Herri baten eskarixak ez diz hain errez borraten: independentzixi eta sozialismu!











