Aurrea duz Andramaixak, ekitaldiz ekitaldi. Gaur Anje Duhalde ikusten jente asko egon da, eta Andrabandi kalez kale ibili de. Azkanengoko txanpi falta gasku bakarrik! Ia Espainiko inkisidorik jaxak trankil amaitzen lagaten daben!
Kalez kale
Oharra: bolei txapelketi bertan behera geratu de
Hauxe oharra jaso dou Aurrera kirol elkartetik:
Ikusi dugu “Turrune” atarian bolei txapelketaren berri eman duzuela, baina jakin ezazue aurtengo hondartzako bolei txapelketa bertan behera gelditu dela ez direlako talde nahiko apuntatu txapelketa gauzatu ahal izateko.
Eskerrik asko Aurrerakuai informazinoi pasatearren, eta gure aldetik dei bat nahi dotsau ein herritxarrai: parte hartu jaxetako ekintzetan eta bota esko bat antolaketan dabizenai!! Danok batea hobeto pasakou andramaixetan!
Saturran, atzea be zikinddute
Hauxe mezu jaso dou Saturranetik:
Banator osteabe Saturran aldetik.
Pasan astin 800 arrain baino gexa agertu zin hildde gure errekan, ta gaur “harri” diferentik agertuaskuz. Bueno harrixak ero…koipe bolak! “Salmueri” deitzen di koipe bola honek eta kontserberak ibiltxen dabe. Atzo erreka parin euazen bakarrik eta gaur hondartza jun eta ezin zan ibili be ein. Ibili esaten dot ze usaine? Etorri, ikusi eta usainddu.

Munduai buelti, Ondarrutik urten baik
Kolore askotako asteburu euki dou Ondarrun. Herrixan bixi dizen jatorri desbardinetako herritxarrak euran jaxak ospatutxuez eta. Galleguk, peruanuk, ekuatorianuk, kolonbianuk… alkar ezautzeko aukera ederra ixan da!
Galleguk kalez kale ibili diz gaitan soinu zabaltzen…
Eta gaztetxin peruanuk prestatutako jateko aukeri egon zan. Oilu erreta eta frijoles.
25 xullo DIA DA PATRIA GALEGA
Gaur Galiziko egun nazionala da, eta Ondarruko kalitan Galiziko banderi agertu de, urtero lez. Izar gorrixaz, Galizik (Euskal Herrixak modun) beran etorkizune erabakitxeko eskubidi daukela aldarrikatzeko.
Aurten Kofrai Zarrin jarri dabe GALIZAko banderi herritxar batzuk. Urtitan Ondarruko Casa Galiciako lehendakaxe ixan dana omentzeko, beran etxin aurrin ipini dabe. Zoixonak Jano, zeuen egunin.
Asko ixan diz Galizitxik Ondarrure etorritxako herrittarrak, itsosure biharra eittea. Halan jarraitzen dau gaur egunin be. Bestelan beatu berdel eta antxoako kosteretan zelan egoten dan portu, Sadatik , Cambadostik… etorrittako txalupaz beteta.
Gora Galiza Ceive!
Oharra: Santiagon egon dan istripun ondorixoz, Casa Galiciak bertan bera lagatxuk kontzertuk. Geure doluminak Galiziko herrixai.
Badatoz Santixak!
Udi aurrea du eta badatoz Santixak. Herriko Casa de Galiciak egitarau antolatu dau urtero latxeik, uztailan 25etik 28re: gaiteruk, kontzertuk, queimadi eta Galiziko gastronomixi, su artifizialak, umintzako ekitaldixak…

Uztailak 27 (zapatu), Jai Latinoa gaztetxin, perutarran eskutik
Portuko lazun intersexak
“Zer da hau?” galdetuko dau batek baino gexauak.
Hasiera baten notizixa kurioso bat emon leike: Ondarruko portun eta errekan ingurukutan baino lazun intersexual gexa daz. Hau de, bi sexun ezaugarrixak garatsetxuezen gerua eta lazun gexaua. EHUko ikerlari batzuk portun etxen dabizen ikerketin ondorixuk diz.
Baine notizixi ondo irakurri ezkio, arazo baten barri emotesku: portun dan kutsadurin ondorixoz da pasaten hau lazunakin.
Lazunetan halako eragine badakarre portuko zikinak, ze eragin eukiko dabe gizakixetan? Ze eragin eukiko dabe portuko zikinak egunero hondartzan bainaten gabizenontzat?
Informazinoi gexa, hamen: http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-06-13/046/001/intersex_fenomenoa_hizpide.htm
Paretak muto?
Aurreko astin portuko paretetan mural bat agertu zan, amnistixi eskatzen. Gabaz pintxa, eta goxeako borrata euan. Portuko zuzendaixak (ANTON jaunak) aginddu jasota dauke, portun agertzen dizen muralak ahal danik eta arinen borrateko. Horretan “efikaza” dala esan geinke!
Honen aurrin, pare bat gauza dakauz esateko.
Bata: gauza batzutako zelako “efikaza” da portuko zuzendaixe, eta beste batzutako zelako makala. Pintadak ordo batetik bestea borratetxuz. Baine portuko lapurretak gelditzeko edo ureta gasoile eta zamarrak zeinek botatetxuzen jakitxeko ezta kapaza. Beran “goikuk” pozik eukitxi de beran helburu bakarra, puestoik galdu baik. Herritxarran interesak? Horrek ez diz beran interesak.
Besti: sasoi baten Ondarruko kalik danok erabiltxen genduzen geure mezuk zabaltzeko. Batzuk, ostea, konturatu zin kali danona ixaneran, danok ahal gendule berba ein. Eta hori ez gakoen gustaten. Eta erabaki ben paretak ixiltzi. Eta eurak diru sobran eukenez, beste medixo batzuk (elitistiauak) erabiltxen hasi zin jentiai euran mezu zabaltzeko (telebisinoik, radixuk…).
Guk, ostea, naxa dou portuko paetak berba etxi, ixilik egoti baino!
(Behiko argazkixak, 1980 inguruko bideo batetik atatakuk diz. Portu eta Arrigorri azpixe agertzen diz)
















