Abuztun sartu gaz eta motorrak berotzen hasi gaz PLAZAGAÑIn ingurun. Montaje egune dala, garbitxasun egune, txandak beteten…danon partaidetziaz atakou aurten be gure jantokixe. Atun erri, sardiñak, entsaladak, marmitxakuk…jateko prest egoten gaz danok ta hori aurrea atateko pillo bat lagunek botaten dabe esko bat. Hurreatu zeube laguntzea azpixan dakazue auzolaneko egitarau.
Eneritz Flores Ibazetak eindako Herritxarron tradiziñoi lana ixan da aurtengo Andra Maixan jaxetako kartel irabazli.
Eskuz eindako lana da, azken urtitako irabazlin artin gertatu ez dan modure. Herriko ohitxurak dizen elementuk uztartzen diz bertan egillin esanetan, herriko kulturin parte dizen erraldoik eta arraune. Zoixonak ENERITZ!
Andra Mari jaxetako Kuadrilla Egunai buruzko lanketi etxeko deixe luzatu dau kuktur batzordik. Uztailak 17, astelehena, 19:30 etan udaletxin. Guazen danon artin jaxak antolatzea.
Hasitxe daz Zapato Azulin inguruko egitarau zehazten, azpixan dakazue adibidez Plaza Musikako bi eszenatokixan ingurun eongo dizen taldin kontzertun ordutegixak. Astebete eskas falta da egun handirako, ata mahunezko erropak armaxutik eta prestatu egun politx bat pasateko. Ondo pasa, pasa baik!
Argitaratu eta zabaldu dabe aurtengo GOROZIKA ko jaxetako kartela. Bertsolaxak, herri kirolak, umintzako txokolatadi, trikitrilaxak eta illuntzeako Dj xe gozatzeko aukeri eukikou. Ohitxuriai jarraitxute herrittar pillu be hurreatuko dala zihur gaz. Ondo pasa SAN JUANak!
ARTELAN KULTUR ELKARTIK dei hau zabaltzeko eskatuzku:
Ondarrutar agurgarriok:
Ekainan 23ko gauerdixan Artelan Elkartik urteroko Akelarri egingo dou.
1988an hasi ginan Arrigorritik kalejiran bajaten eta Musika Plazan sue etxn, eta ondarrutar guztioi esker, bizirik jarraitzen daben ekintza dou hau.
Eta aurten be bertan parte hartzea gonbidatuta zaze!
Etorri Erdi Aroko arropekin jantzitxe, eta ez badakazue, geuk lagako dotzuau. Gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako Txiringitun egongo ga janzten.
Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasook, eta nahi duzuen lagun guztiekin etorri, danon eskutan dagoelako gau majiko honetako giro berezixe mantentzi, irrintzika, dantzan, kantun…
Hemen dakazue Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k gau honetarako idatzitako bertsuk: