Euskera eguneko danborradi antolatu dabe Zaldupe eskola publikuk eta Hondar Ahua guraso elkartik Abenduak 3 rako (domeki) eguerdiko 13:00etan ta ibilbidi Zaldupetik Itsasaurrea ixango da. Bertan parte hartu ahal ixateko emon ixenak udal euskara zerbitzun, Turismo Bulegun eta Zaldupeko web orriko guraso elkartin atalin, gogoratu ixenak emoteko azken egune azaroak 21 a ixango dala . Danbor hotsak euskerin alde, etorri zeu be!
Zer dan MAGOSTO galdetukozue askorek, MAGOSTO jatorri zeltako jai bat da, uda amaieri eta negun hasieri ospatzen dabe Kantauri aldeko herri askorek tartin Galleguk. Kastañan bilketiaz lotzen da eta kastañak erreteko erabiltzen dan suan ingurun batzen diz herrittarrak alkarreaz jateko. Ondarruko Casa Galiciak ospakizun hau herrire ekarri dau eta hori dala ta Azaroak 18 eta 19 xan Itsasaurreko plazan Gaztaña eta Galiziako produktun salmentak eingo dau. Hurreatu eta gozatu!
ANAITASUNA tabernako peñik egun berezixe ospatuko dau ongoxe zapatun egun guztin tzir. Pregoiaz hasi, tanborradiaz jarraitxu pintxeue ondoren marmitxako jana bazkatxako mus txapelketi aisialdirako eta kontzertuk amaierako. Hurreatu eta gozatu egunaz.
Lekatxoko jaxak ate joka daz eta jai egitarau beatzen geuazela hara nun ikusi douen GALARRENA tabernan lelengoko egun bixetan Ondarrutarran emanaldixak eongo dizela. Iraikak 1 in gabeko 12:30 xetatik aurrea Dj Elepuntok zabalduko dau egitarau eta Irailak 2 xin LUMATZAK hirukotik eskeiniko dau bere showe. TURRUNEtik Jai alaixak opa dotzuau LEKITTAR guztioi! Gora SAN ANTOLIÑAK!
Udiai amaieri emoti eta Alde zaharra dantzan ipintxi de jaxan helburu. Bertako bost tabernak antolatu dabe 80/90 deitxutzen jaxe ongoxe zapatun arratsaldeko 7 etatik aurrea. , Dj KOL eongo da musiki ipintxen. Dantzan etxi gustoku bazu ez dozu bihir beste atxikirik, hurreatu!
Onezkeo konturatuko ziñen jaxak amatxu eta gero TURRUNE mutu dala, horren arrazoi? geuk be merezitxako oporrak hartu biharra eukitxen douelako da. Jaxetan biharra etxi toka gazku turruneruoi, batzuok Musika plazan, bestiok Kantxopeko txosnan eta ixe gexenok Plazagañin. Gutzako jaxak auzolan erraldoi baten partaidetzi dala esango geunke, ez pentsa arren herrittar pilluk hartzen dau bertan parte (irudixak ikusti baño ez dakazue hori baieztateko).
Ta esfortzuk merezi ixaten daben señale da PLAZAGAÑI gañezka euki douela aurten be jatordu guztixetan.
Hamendik eskerrak nahi dotzau emon lan ein daben talde guztiai (asko dizenez, muso bat danoi), artista laguntzalliai (beti hor zazelako)….Datorren urtin gexa!
eta baten batek dudan bat badauke gure filosofixin gain, aurten hizki handiz margoztu dou bertan.
*Iraillle alla bittartin opor usañin jarraitxukou, inddarrak hartu eta kurtso barrixai begire asmo barrixak landuz.
Baten batek herrigintzi ein badau Ondarrun hori INMA LAKA ixan da. Ondarroako Historia Zaleak elkarteko kidi, Artelaneko sustatzalletako bat, Zubi Zahar Herri ikastolako lehendakaixe ixandaku eta batzordeko kidi urte luzez, herriko ekintza kultural askoren atzin egon dan emakume ekintzalli…. horretxeatxik eta eindako lan guztik eskertzeko, bera ixango da aurtengo omendu Andra maixetan.
Gizarte hobe bat ein naxan gaztetatik konpromisu hartu dau, herrixe etxen, hizkuntzi bultzatzen, injustizixin aurrin mutu ez egoten…holako jenti de beharrezku (Berthold Brechten esaldixe).
Aurten be Ondarrutar asko ixango gaz ASTERRIKA hurreatuko gazenak abuztuak 10 in. Egitarau zabala prestatu dabe ASTERRIKARRAK auzo elkartekuk egun horretako, dantzaxak, herri kirolak, bertsolaxak, jan edana, umintzako jolasak, DJ… esan latxeik, geu be han eongo gaz!