Maiatzak 18 (zapatu) XXIII. ANTXOA EGUNE!

Zapatun ospatuko da herrixan ANTXOA EGUNE!. Aurtengo kartela Amaia Egañak ein dau; emakume batek Antxoa Eguneako eindako bigarrena da. Lelengoku, lehen ediziñoirako, Nekane Akarregik ein ban. Aurtengo Antxoa eguneko omendu, Antxustegi familixi ixango da ta Zilarrezko Antxoi jasoko dabe herri eta itsas ondari zaintzeko egindako lanatxik. Hamendik, Zoixonak omenduai!

ANTXOA EGUNEko egitarau de azpixan ikusiko dozuena. Gozatu egunaz!

Martitzen karnabaleko egitarau!

Onezkeo danok eukikozue prest mozorruk martitzen karnabalin kalejiran juteko. Udalak be, herrixan tzir altabozak prest laga dotxu ibilbidi alaitzeko doinu bidez eta egitarau oso bat prestatu dau egunak borobille urteteko. Akuliai agur esanaz amaitxuko diz aurten be IÑAUTEXAK. Gozatu egunaz!

IÑAUTEXAK 2024!

Hamen daz bi bitxa, LANTZOI eta AKULI, gure herriko Iñautexetan falta ezin daben arrain bi. Batak ospakizunai hasieri emotetza bestik amaieri, poza eta nearra eskutik. Aurten be halan ixango da, bittartin gozatu eta gure lagun batek esango leuken latxeik, lotsi etxin laga eta ondo pasa, pasa baik!

Nahizu parte hartu bandan?

KRESALA kultur elkartik dei hau zabaldu dau herriko musikaxai zuzendute.

Ondarruko herrixe betitxik musikariz betetako herrixe ixanda. Klarinetik, tronboik, flautak, saxuk, bombuk….eta horretaz gain, jai zalik ixan gaz. Bixak bat eiñaz (Jaxak eta musiki) herrixe dantzan ipintxeko gai gaz. Animaten zaz tandem horretan parte hartzen? Erantzune baietzku bada, idatzi korreo honeta: kresalaondarru@gmail.com

Iñautexetako PLAY-BACKan lehiaketi!

Gabonak jun diz eta ate joka dakauz Iñautexak. Urtero lez PLAY-BAC lehiaketi antolatu dabe azpixan agertzen dan kartelak erakusten daben latxeik. Aurten otsailak 13 an (martitzena) arratsaldeko 6 retan Zaldupeko eskola publikun aterpin antzeztuko da. Bertan parte hartzeko, ixenak otsailak 9 baño ariña emon bihir diz udal turismo bulegun. Hasi gaxe eta mozorruk prestaten!

Badator 23. KORRIKA!

2024an ospatuko da 23. KORRIKA, HARRO HERRI lelopin Martxoak 14 tik 24 bittartin, Irunen hasi eta Baxonan amatxuaz. Ekimena hurreatu ahala albistik altzaten jungo gaz TURRUNIN, ibilbidi, noiz eta ze ordutan pasako dan herritxik, beran ingurun eingo dizen ekitaldixak eta abar. Hasteko 23. KORRIKAko mateixalak saltzen ipinikotxue AEKko herriko lokalin (Kofrai Zaharreko 2. solairun) azpixan agertzen dizen egun eta ordutegixetan. OndHARROko HERRIxe KORRIKIAZ BAT!