Aurten ERDI AROko jaxe eukikou herrixan eta hori dala ta batzar bat eingo da ongoxe martitzenin arratsaldeko 7 retan udaletxin. Kultur elkartik edo norbanakuk prest dazenak esku bat botateko, aukera paregabi eskeintzen dosku. Danon artin jai zabala eingo dou, hurreatu!
Ondioik begixak ezin zabaldute gazen egunin (parrandin ostin) albiste hau topa dou Udalberriaken. 2002ko Andra Mari jaxetako kartel lehiaketi zabaldu dabe eta parte hartu nahi daben guztik baldintza honek bete biko dotxu: 1. gaxe eta teknika libri ixango da 2. Tamañu A3 3. Euskarri gogorra edo papera 4. Udal erregistoa erun biko da 5. Kartelak ez dau ixenik erungo eta sobre itxixin aurkeztuko dau, goitizenaz edo lelo bateaz 6. Epi uztailan 13e eguerdiko ordu batak arteku ixango da.
Aurten be Zapato Azulin, Kafeko Atzin txosni eukikou, edarixak bokatak eta euskal giru zihurtatzen dosku XE Ibilaldia 2023 kuk. Arratsaldeko 6 tatik aurrea, jolasak, erromexi, euskal dantzak eta DJ xe eukikou. Hurreatu eta gozatu!
Halako baten zabaldu dabe aurtengo ZAPATO AZULEko egitarau. Gure lagun batek esaten daben latxeik, aurten be ezta eongo ixe (Je, Je..). Goxeko 11 etan emongo gako hasieri jaxai eta hortik aurrea, ahal dabenak ahal dabena (paperik galdu baik ehhh). Kirola etxea duzenak, mendi ta bizikletakin emongotze hasieri egunai, bestiok, kamiseta azokan, txosnetan, falta dizenak gogoratzeko enkarteladan, elektrotxarangan…..ta NAKARRAk esateban latxeik AUIMINYULINBLU! LO BAILAU, BAILAU ESTA!
Urteroko ohitxuri de herrixan AKELARRI etxi San Juan bezperan gabaz, ta aurten be halan ixango da. Ekimena gabeko 12 xetan hasiko da bañe gabeko 10 etatik aurrea Arrigorriko hondartza ingurun prestaketakin hasiko diz, entsaxo lez. Hori bai antolatzallik eskatzen dabe Erdi Aroko erropakin jantzitxe etorteko. ARTELAN kultur elkartik antolatzen dau AKELARRE hau, danok zaze gonbidatute. Laga lotsak etxin eta urten ospatzea gau berezi hau.
Bi urte geldik egon ondoren, ekainan 18 (zapatun) ospatuko dabe osteabe Zubi-Zaharrekuk, ikastola egune. Bazkaire juteko txartelak Anaitasuna, Kukuan eta Kuriken egongo diz salgai. Egunin tzir jolasak, karaoki…dantzan eta kantun etxeko atxikirik baiko egune.
Udalak mezu hau zabaldu dau 2022 ANTXOA egunai buruz:
Pandemixi zala ta bi urtez Antxoa Egune kalin ezin ospatute egon ostin, maiatzan 21in osteabe hartuko dau Alde Zaharra herrixan hain berezixe dan festak. Ondarroako Udalak, herriko beste elkarte batzuekin batea egun guztiko egitaraua antolatu dau. Aurtengu hogeitabatgarrena ixango da.
Aurtengo Zilarrezko Antxoa eguerdiko 14:00xetan emongo da Alde Zaharrin. Horrekin batea, 2020an Zilarrezko Antxoa irabazi ben bañe pandemixi zala ta jaso ezin ixan ben Artibai egoitzako langilliai be emongo dotze eurai dagokien sarixe.
Ondarroako Udalak eskerrak emon nahi dotze jai hau antolatzen lagundu dotzen boluntaixo eta herriko elkarte guztiai, euran laguntza baik ezinezku litzakelako Antxoa Egune ezagutzen douen moduko jai herrikoia ixati.
Aurten bai, aurten KAMIÑAZPIko jaxak ospatukorouz bi urteko geldialdixe ta gero. Azpixan ikusiko dozue egitarau, beti lez bete beti, musika kontzertuk, Playbacka, jolasak, bazkaxe, zine emanaldixe…ezta eongo geldik egoteko tarteik. Danok jaxak ondo pasateko, batzuk bihar asko ein bihir ixaten dabe, danok esku bat bota ezkeo dana errezaua ixaten da. Gora KAMIÑAZPI!
Play-backin parte hartzeko zehaztasunak zabaldu dabe antolatzallik