
Jaxak
Abendun 6xan lanpostutan eon giñan
Klaro ba jai egunak matxe douzela, bañe EZ alboko herrikuk guri behartzen gatxuenak.Horren aurrin guk planto etxen dotzau.Konstituziñoi egune deitzen dotze españolak abendun 6ko jaxai (inposatuzkun jai egune dou).

Ondarrutarrok biarra etxen douen inguruko lantoki handixenak zabalik eon zin: Cikautxo (700), Nemac (600), Eika (500), Kide (80), Erabil (80), Kautobe (50), Armearri (50), Kaulabak (25), Ondarruko kofraxe, Zubi-Zahar herri ikastoli, Udala, Hitza, gremixo txikixak (pintxorik, igeltseruk, dendak….). Eta bestiok… Alamedan batu giñan.

2016ko Gabonetako egitarau
Aurtengo Gabonak ospatzeko, kultur programaziñoi zabal bat antolatu dabe herriko kultur taldik eta udalan artin. Musika kontzertuk, hitzaldixak, arte erakusketak, komiki jardunaldixak, zine forume, dantza saiu, umintzako jolasak, bertsuk, kirol ekintzak… Behian dakazue egitarau osu.

Etorkizune gure eskun da!!!

Atzo Gure Esku Dagok, Ondarruko Erdi Aroko jaxe ospatzen dabilela , bi lagunentzako afai eder baten zozketa burutu dau, beran lokalan aurrin.
Zenbaki saritu: 1.442 ixan da, eta ordezku: 1.475.
Honetaz gain, atzo gure Arraun Elkarti txapeldunakin arratsalde polit bat pasa gendun grabaketa batzuk etxen… ze datorren hilin urriaren 15erako JAI HANDI BAT prestaten gabiz. Egun inportante bat ixango da Ondarrun: kontzertuk, dantzak…. eta hainbat kultur ekintza eta sorpresa eongo diz.
Dakixuen modun, datorren udabarrixan LEA_ARTIBAIko herri askoaz batea ONDARRUn be GALDEKETA bat eingo da, eta prestakuntza guzti hau, egun inportante hori girotzeko ixango da.
Zuen laguntza, eta parte hartzea derrigorrezku de, danak ondo urteteko.
ZURE ESKUN DA!!! Ondarruko Gure Esku Dago


Irailak 24 (zapatu) 5. ERDI AROKO jaxe
Hamen dakazue zapatuko jaiko egitarau.

Datorren urte arte Plazagaiñ!
Leokadi jun ostin, geatzen dizen inddar apurrak batu eta datorren urte arte jasotiai ekin dotse eta di-da baten desmonta dabe! (Ia Itxasaurreko karpakuk desmontaten holako arinak dizen! je,je!!!).
Olgetak alde batea lagata, Plazagaineko ekipotik; eskerrak Plazagaiñi posible eitten dozuen dan-danoi: hasi urte osun beran pendiente zabizenokandik eta berta matordure juten zazenokanak arte! Plazagaiñi posible eitteko danok gazelako premiñazkuk!

Gora Andramaxak!
Eskerrik asko Plazagain!
Jaxetan herrixan dakauzen arazuk bistan!
Gazte Egune gaur, Turubin jeitsieriaz emon dotsau hasieri jaxai!

Jaxetan ohiku dan lez, herrixan dakauzen arazo desbardinak presente daz kalitan.
Mendixe jauzi zala hillik pasa eta ondio Ondarruko herrixak irtenbidin bille jarraitzen dau. Danoi eraitten dosku arazo horrek, ez bertako biztanliai bakarrik. Ahue bete eben batzuk esaten lagunduko ebela baine, ondio ixelako soluziñoirik ez dotse eskaini Ondarruko herrixai, eta kalin be horren salaketi prensente da.

Txoku kentzeko mehatxuk be bere horretan segi eitten dau. Nahidanbeste herritxarren biharrai esker sortutako Txoku LIBRE nahi dou.

Torturi existiu de, batzuk eskuta nahi badabe be. 4009 kasu, eta tartin herritxar asko, urte askun zir, gorputz polizial desbardinan eskutan torturatuk ixan dizenak.

Independentzixin aldarrixe be hor dakau:

Europa inperialistin logiki zein dan esplikateko pankartak be ez douz falta…

Emakumiok zapaldute nahi gaittu mantendu sistema matxista honek, zapaldute eta ixilik; eta matxismuk hil eitten gaittu!

eta zelan ez, herrixan falta douzen preso eta iheslaxak akordun beti.

Maitte-maitte zaittuau!
Ondo pasa jaxak eta ez pasa!