60 gazte baino gexa batu zin Abuztun 13an ospatuko dan gazte egune antolatzeko eta lanak banatzeko!
Zerrendetan be hasi de jenti ixenak emoten, ondiokan bada aukeri lantalditan parte hartzeko. Gaztetxin dan arbelin ixena idatzitxe nahiku de, eta bertan da idatzitxe lantalde bakotxan hurrengo bileri noix ixango dan!
Argi da aurten be Gazte eune danok eindde eta danontzako ixango dala, eta ondala urte 2 emon zan pausuk zeozetako balixo ixan bala!
Egun guztin tzir ospatuko dabe zapatun IKASTOLA egune ZUBI ZAHAR HERRI IKASTOLAko ikasle guraso irakasle ta laguntzallik. Dantzan ta kantun ibiliko diz, jolasak, bazkaxe, puzgarrixak, erromexi…
Datorren baixakun (ekainak16),18:30 etan GAZTETXIN eingo da lehenengoko antolakuntzako bileri. Herriko gazte guztiai etxetze deixe batzar horretan parte hartzea, ideak bota, ardurak hartu eta danon artin GAZTE EGUNE antolatzeko.
Konta dozkuenez ixez eta ixez lehenin ixe 200 launek hartu ben parte biharrak etxen, eta ezileikela imagina 30 launen artin ero 200 launen artin biharra etxin aldi!
“Lehen txarto ez gendun pasaten biharrin eta antolatzen, baine azkan urtitan jentin erantzune eta prestutasune ikusitxe askoz pozaua eta umore gexaz hartzen douz ardurak, batxe be lantalditako batzarretan jente ezberdiñe ezautzeko aukeri dakau eta gaztetxiai bixitxasune emotetzau” Gazte eguneko antolatzailitako batek diñozkune.
Eta ezdakiau ixezko Gazte egunan nostalgixa puntu emoteko ero ze helburoaz argitaratu daben bideo hau, baine sinistu jaxetako goguk gorputzin sartzeko lakoxe bideu dala! Merezi dau ikustik!:
Aurreko urtitako gazte egun batzun argazkixak:
Ia aurten beteranuk, BETERANUN LANTALDI osatzea animaten dizen … 😉
Eta Turruneruok bixkat histoixin “frikixak” gazenez… ezin gendun laga post hau Joseba Bedialauneta “Amarratzakuk” kamiñazpiko kolorin eta histoixin ingurun jaxan aurretik ein ban idatzixe eta berak bixaldutako kamiñazpiko futbol talde ofizialan lehenengoko urtitako argazkixak ipini baik. Eskerrik asko!
Zeatxik hori-beltz Kamiñazpi, nundik dator???? Badauke bere ibilbidi hori-beltzak.
80 hamarkadan hasieran, ondarruko umin plaierutan baeuan talde bat, Kamiñazpiko ume talde bat, talde “ofiziala” atabana plaierutan jokatzeko, eta talde “ofizial” guztin modun bere kolorik birban. Ordun, lelengo urtin erabaki zan (gendun, neu be partaide bat nitxan eta) bakotxak eukana ekarri eta gexen euan kolori haxe erabiltxi: gorrixak irabazi ban, noski, Aurrerako kolorik!!!
Bigarren urteako, erabaki zan zeoze serixuaua etxi, eta kamisetak erosi beharra ikusi gendun.
Garai horretan, beste arrantzale ondarrutar asko modun, gure atxe, Juan Papardo, Kanariar irletan ebillen biarrin eta gure ama, Mari Karmen Zubikarai sarri juten zan berta atxana. Gure amak, taldin enkarguz, bertan kamisetak merke egoten zinela eta, Kanarietan erosti erabaki ban……eta Kanarietan ze kolore nagusi ixango da ba : HORI HORIXE !!!!!!! Zelako kamiseta dotorik, bakotxe bere zenbaki baltzakin…..flipanti!!!! 100 pesetako kamisetak zenbaki eta guzti…..que chollazo!!!!
Urtikin, taldi aurrera ixun bitxartin, ondo gañea, txapelketa pillo bat irabaziz, Kamiñazpiko taldi hori-beltz modun esagutzen zan, mutil taldi, baitxe neska taldi. Beste kamiseta barri batzuk ein be ein genduzen, taldi zabaltzen ixun eta, hori beltz marradune eta abar .
Kamiseta harek gero, guk jokatzen gendun taldi adinez pasa zanin, Jabier Kubillon taldik jaso zitxuzen, neska eta mutil taldik.
Adinaz aurrea eginala, ume talde harek, desagertu zin eta guk, hori beltz kamisetak jantzi gendunak, uste gendun kolorik bertan bera jungo zile.
Ez itxuraz!!!!!
1997an, Dina Bilbao ondarrutarra desagertu zanin, bere omeldixan, Dinak gogokoen zitxuzen hawaiar lore batzuk bota zin uretara, itsasora, eta ordungo hartan, Gerardo Sainzek idatzi ban, herriko kirol aldizkarixan, ureta jaurti zin lorak, bere auzoko kolorikin, lore horixak!!!! Niri esaldi harek, zirrara baten moduko sentiu eraiztan.
Guk uste gendune, hori beltzak, talde baten kolore utsak zile, ustez, eta denborik baieztatu daben modun, auzo guztik identifikaten daben kolorik bihurtu zin.
2001garren urtin, garai barriko Kamiñazpiko jaxak antolatzi erabaki zinin, auzoko etxetako balkoik ikur hori baltzakin jantzi zin, kamisetak baltzak egin zin (horixaz noski)…….hori beltz edo beltz hori!!!!!!! ” Ofiziala” bihurtu zan: Kamiñazpi Hori-baltza!!!!
Uste dot, batzuk istoixa hau entzunde edo jakindde dakazuela, beste batzuk ez, eta “como lo prometido es deuda” nire parrafada hau nahi dabenantzako amen da.
Nire partetik, harrotasune, gure amak ekarritxako 100 pesetako kamiseta politx harek, auzoko kolorik bihurtu dizelako!!!!
Beste baik, aupa Kamiñazpi !!!!! Gozatu jaxak!!!!!!!
Aurten be kamiñazpiko jai batzordik egitarau zabala eta ederra prepara dau baixaku eta zapaturako (batzuk domeka goxi be bai!). Play-back ak, berbenak, pali, paella jana,txistulaxak, bertsuk, kontzertuk…. eta nahibeste gauza gexa!
Gu ya hasitxe gaz Lantzoi janzten eta Akuli etxen! Zuek hasi disfrazak eta pelukak preparaten, denpori baiño lehen atrapako gatxu-te! Burrunbadako entsaxu, hillan 19xan domekan, 25a zapato karnabala eta 28xe martizena! Afunta ajendan!