2018ko Andramaxetako gazte txosnagunin harire…

Hauxe mezu zabaldu de herriko gaztin sare sozialetan… iritzi diferentik entzun diz kalin honen ingurun… espero dou erabaki honek inflexiñoi punto modun balixo ixati eta datorren urtita begire beste inddar bateaz txosnak aurrea urteti.

“2018ko gazte txosnagunin harireAurtengo jaxak aldaketa nabarmenak ekarrikotxuez, min handixaz baine erabakixe zabaltzeko ordu aila da:

Aurten goiko txosnaguneik ezta eongo.

Erabaki mingarri zein oso beharrezku betxantzen gazku.Nahitxe geure gogo guztikin saiatu urtero txosnak aurrea eruten, oztopo asko topa douz bidin; lan-karga eta erantzunkizun handixak pertsona gitxi batzuntzat, turnuk ezin bete ixana, turnutan jenti inbitateko praktiki guztiz zabaltzi, diro galera handixak…

Eragiliai ekonomikoki laguntzeko txosnak ixatetik, arazo ekonomiko ixatea pasa di…

Honek inflexiñoi puntuk hausnarketa-prozesu bat hasi eta beste jai eredu batzuk sortzeko aukeri emon leike.

Amaitzeko, beste edozein eragile edo taldek txosna guni aurrea atati erabakitxen badau, horrek dakarren guztiaz, geure laguntza guzti emongotzau.”

Ondarruko Gazte Asanbladi eta Ondarruko Ernai

Hamen dator 21. DINAMARTXI (aholkuk)

Ekainak 30in ospatuko da 21. DINAMARTXI eta hori dala ta antolatzallik pare bat ohar pasa dosku berta duzenantzako. Lelengo ta behin, ixena  emoteko egunak gogoratzen dosku: Ekainak 25, 26 eta 27xin Plaza musikan arratsaldeko 19:00tatik 21:00ta. Gogoratzen dosku batxe be, DINAMARTXI kirol gogorra latxeik dala sailkatute, ez dala pasiara bat, beraz prestakizun bat birdela berta juteko. Beste aldetik, kartelin ikusiko dozuen latxeik afuntati 15 euro da eta kamiseti 13 euro, beraz diruaz agertu ahaztu baik. Hortik aurrea, ahal dabenak ahal dabena etxi gomendatzen dosku martxako kefik. Atzana popa ustel!!

21. DINAMARTXI 2018