
Jaxak
[ARGAZKIXAK] Baduz aurrea Andramaxak!
Hasi zin Andramaxak, bitxarte honetan egun ezberdinetako argazkixak batzen jun gaz eta hamen lagako dotsuau ekimenan argazkixak eguneka. Gogoratu zeuk be argazkixak ahaldozuzela bixaldu otzara@hotmail.com ea!
Ondo ondo pasa andramaxetan! Ganoraz liga, ezetza ezetza da eta erasotzailik suta! Faltaten dizenak gogun eta geuri defendiuten! Jaxak bai burruki be bai!
- gazte egune





- Amnistia egune














- Andramai egune






Argazki gexa jaso ahala eguneratzen jungo ga argitalpen hau!
Andramai eguneko (abuztuak 15) egitarau

Abuztuak 15 (eguena) ELEGANTE EGUNE
Kartelak esaten daben latxeik, batzuntzako Andramai egune dana, Ondarruko gazte Asanbladakuk ELEGANTE EGUNE ospatuko dabe. Egun guztiko egitarau antolatu dabe, hori bai, etiketazko erropakin agertu bizaze bai ala bai.

Abuztuak 12 (astelehena) konzentri Alamedan. ERASO SEXISTA GABEKO ANDRAMAI JAXAK aldarrikatzeko
Berdintasun sailak gauzatu daben eraso sexistak saihesteko protokoluai jarraituz eta Andra Mari jaxetan inolako eraso sexistaik onartuko ez dala argi uzteko, kontzentraziñoi egingo da abuztuan 12an, arratsaldeko 8 etan Alamedan. Ondarruko jaxetan eraso sexistek ez dauke lekoik. “Horreatxik argi eta garbi esan eta erakutsi bihir dou herriko eremu desberdinetan ez douela inolako eraso sexistaik onartzen eta erasotzailik ez daukela lekoik gure artin”.
ERASO SEXISTEN AURKAKO TELEFONU: 688 772 772
– Ordutegixe: iluntzeko 20:00etatik goxeko 8:00 eta.
– 12 urtetik gorakuntzat
– Zerbitzun atzin indarkeixa matxistan arituk eta adituk dizen emakumik egongo diz.
– Edozein intentsitateko eraso sexistak erregistratzi dauke helburu, besteak beste.

Abuztuak 11 (domeki) dokumentala Plaza Musikan. LOU, dantzan jo ta ke oinak lehertu nahian
jaixetako motorrak berotzen juteko, domekan (abuztuak 11) LOU dokumentala botakou plaza musikan!! dokumental zoragarrixe, prexioxu, marabillosu… ezinddozue galdu!

PLAZAMUSIKAko txosnan egitarau 2019ko Andramaixetan
Jaxak gainin daz entera orduko eta aurten be kriston egitarau prepara dabe plaza musikan… txosna bi eongori aurreko urtin morun baine aurten eragile gexaua ixango diz… dokumentala, musiki,dantzi, jolasak, karaoki, karrerak… danetik eongora!!! Anima parte hartzea eta plaza musika jutea!

Abuztuak 10 (zapatu) ASTERRIKAko jaxe ospatuko dou
Betiko lez asko ixango gaz Ondarrutik ASTERRIKA hurreatuko gazenak egun horretan. Egun guztiko jaxe antolatu dabe asterrikarrak, dantza emanaldixe, herri kirolak, musikaxak, jolasak…..egun politxe pasateko baldintza guztik eukikou.

Kafeko atzeko erromexan egitarau
Hamen dakazue aurtengo Andramaixetan Kafeko atzin egongo dizen taldin egitarau (egun eta ordukin)

PLAZAGAÑEko jantokixe aurten be ipintxea guz. Esku bat botakozu?
Hamen datoz Andramaixak eta zelan ez PLAZAGAÑEko jantokixe ipinikou aurten be. Lagun asko bihir ixaten dou ekimen hau aurrea atateko (montajin, garbiketan, jateko banatzen, erretzallik, atunak mozten, edarixak banatzen…). Gehixenok urtez urte juten gaz, beste batzuk edadi dala ta eziñe, barrixak be agertzen diz. Danon beharra da. Animaten zaz zeu be esku bat botatea? Hamen dakazu hitzorduk.

Irudi honek ikusteko, Bihir zatxuau!





