Aurtengo PLAZAGAÑEKO jantokixan inguruko barrixak ezautzeko Batzarra antolatu de zapaturako (Ekainak 13) arratsaldeko 6 retan. Berau etxeko leko zabala aukeratu de, ZUBI-ZAHAR herri ikastolako jolastokixe. Osasun neurrixak bermatuko diz eta maskarillak eruti eskatzen dabe antolatzallik.
Gaurko erronki herriko jaixai beire ipintxi pentsa dou. Entzun de entzun gabiz hau danau amatxutakun kriston parrandi engoule, launakin bazkatxa…
Erungou geure buruk argazki bidez bada be JAIXETA???
Altza sare sozialeta Jaixetako argazki bat edo bixaldu otzara@gmail.com ea… eta ez ahaztu Turrune etiketati! Erozerrek balixo leike… Kuadrillan, bazkatxan, plazagainin, txosnetan, tabernan….
Gogoratu baine dana be ez dala jaixe ixaten, batzuk jaxetan be borondatezko biharrak etxen ibiltxen diz. Txosnak dile, plazagaini dala, ekimen kulturalak antolatzen, ekimen politikuk…. horrek danok gustoa hartuko douz.
Hamen turruneko artxibun topa douzen argazki batzuk:
Dana prest illuntzeako! Goxin sartu re Lantzoi kofraire eta Artelanekuk karrozi eitze urtero latxeik. Etorri danok Lantzoiaz! Gora Ondarruko iñauteixak!
Iñautexak eta dantzi, Dantzi eta Iñautexak, beti lotute egon diz ta hori dala ta KRESALA Kultur elkartik aurtengo Iñautexakin lotute hainbat ekimen antolatutxu horren ingurun: Ikastaru dantzan ikasteko (edade guztintzako zabalik), Miel Otxineaz dantzan kalez kale, Triki-Panderuaz kalejiri…. Mozorrotu ta danok kalea dantzan etxea.
ZUBI-ZAHAR herri ikastolik antolatute SANTO TOMAS jaxe ospatuko da Alde zaharrin ongoxe zapatun. Gaztintzako tallerrak antolatutxue ta nausixantzako, taluk, txoixuk, sagardau…. Jai giru sumatukou!