2022 ANDRA MARI jaxetako kartel lehiaketi!

Ondioik begixak ezin zabaldute gazen egunin (parrandin ostin) albiste hau topa dou Udalberriaken. 2002ko Andra Mari jaxetako kartel lehiaketi zabaldu dabe eta parte hartu nahi daben guztik baldintza honek bete biko dotxu: 1. gaxe eta teknika libri ixango da 2. Tamañu A3 3. Euskarri gogorra edo papera 4. Udal erregistoa erun biko da 5. Kartelak ez dau ixenik erungo eta sobre itxixin aurkeztuko dau, goitizenaz edo lelo bateaz 6. Epi uztailan 13e eguerdiko ordu batak arteku ixango da.

ZAPATO AZULEko egitarau!

Halako baten zabaldu dabe aurtengo ZAPATO AZULEko egitarau. Gure lagun batek esaten daben latxeik, aurten be ezta eongo ixe (Je, Je..). Goxeko 11 etan emongo gako hasieri jaxai eta hortik aurrea, ahal dabenak ahal dabena (paperik galdu baik ehhh). Kirola etxea duzenak, mendi ta bizikletakin emongotze hasieri egunai, bestiok, kamiseta azokan, txosnetan, falta dizenak gogoratzeko enkarteladan, elektrotxarangan…..ta NAKARRAk esateban latxeik AUIMINYULINBLU! LO BAILAU, BAILAU ESTA!

Ekainak 23 (eguena) AKELARRI!

Urteroko ohitxuri de herrixan AKELARRI etxi San Juan bezperan gabaz, ta aurten be halan ixango da. Ekimena gabeko 12 xetan hasiko da bañe gabeko 10 etatik aurrea Arrigorriko hondartza ingurun prestaketakin hasiko diz, entsaxo lez. Hori bai antolatzallik eskatzen dabe Erdi Aroko erropakin jantzitxe etorteko. ARTELAN kultur elkartik antolatzen dau AKELARRE hau, danok zaze gonbidatute. Laga lotsak etxin eta urten ospatzea gau berezi hau.

GOROZIKAko jaxak 2022!

Herriko auzun jaxak be aurrea duz ta ongun GOROZIKAk hartuko dau txandi. Azpixan dakazue presta daben egitarau.

GOROZIKAko jaxak dizela ta geure artxibuk arakatzen ibili gaz. Zemat aldatu dizen jaxak, zelan ospatzen ben…Hamen dakazue 1957 urteko egitarau

Beste hau be GOROZIKAko 1978 jaxan egitarau de. Ia zer desberdintasun topaten dozuen.