Badatoz 2023ko KARNABALAK! (Artelan)

Badatoz karnabalak eta Artelanen hasi gaz motorrak berotzen: Lantzoin txapelai hautsak kendu, hegatai orixu ein, Akula barrixe ein… 

Herriko jaixai eusti danon eskutan dalako… Nahizue tanborra joten jun Lantzoiaz eta Akuliaz?

ETORRI! Entsaxo bakarra otsailan 12xan domekan ixango ra, 19:00etan Artelaneko tallerrin.

Ta zeintzuk kanta? Ba betikuk: Jeolimo, Axun Kla-kla eta Lantzoin bertsuk. Hamen entsaxateko!

Bañe, bañe, bañe… Lantzoik eta Akulik noix urtengo dabe? ze urte bixin euran faltiaz eon gaaaa….

Trankil, Artelango kartelin dakazuez fetxak…

Milesker!(Artelanen ixenin)

Irailan 24an ERDI AROko VI. Jaxe Ondarrun

Datorren zapatun, (Irailak 24) erdiaroko VI. Jaxe ospatuko dou ondarrun. Lau urtetik behin etxen dan egun oso berezixe ixaten da, herrixe eta herritxarrak denporan atzea ein eta pilo bat jarduera eta ekintzaz gozatzeko aukeri eoten da.

Aurtengo egitarau oso beti dator. Udalak herriko hainbat elkarte eta taldeaz batea auzolanin primerako egune antolatu dau danon gozameneako.

Ondarruko hiribildun 695. urteurrena!

Andra Mari jaxak amatxu diz, bañe prest dakau hurrengo ekimena: ERDI AROKO JAXE irailak 24 an. Ondarruko herrixak 695. urte beteten dotxu herri latxeik (1327-2022) eta hori ospatu ein bihir dou, hasi erropak topaten, balkoik txukuntzeko izarak billatzen….Ondarrutarrok herrixaz harro gazelako, geuk dakiauen latxeik ospatu eingou!

Aurrea duz Andra Maixak!

Aia diz urte bixin zain geuazen egunak, duda baik herriko data berezixenak ixaten diz Andra Maixak. Jaxak giro ezin hobin hasi eta jarraitzen daben sentsaziñoi dakau. Herrigintzi, giru, gogu, egueldixan laguntzi… konbinaziñoi perfektuk diz egun honek ganoraz ospatzeko.

Atal honetan, jaso douzen argazki eta bideuk ipintxen jungo gaz. Gogoratu, posible dozule argazkixak bixaltzi ondorengo helbidea: otzara@hotmail.com

Amnistixa egune:

Ondarrun, BILLURRAZ GUAZ JAI!

Senstsibilizaziñoi kanpaña handixe daz etxen herrixan gai honen ingurun herriko hainbat eragille (tabernari, elkarte, txoznak …). Herrixan EZ DOU ONARTUKO iñolako eraso matxistaik, ta hori aurrea eruteko protokolo bat adostu de. Ixelako gertaera baten aurrin, telefono zenbaki bat ipini dabe martxan (688772772) eta beran ordutegixe, gabeko 8 retatik goxeko 8 reta ixango da. Ligoteo sanun alde gaz, bañe BAIETZA EZ DAN BITTARTIN, EZETZA DA!