Mezu hau zabaldu dabe SANTA KLARAko jai batzordetik:
Aurreko urtitan ezin ixan da baine oingun BAI! Hamen dakazue aurtengo Santa Klara eguneko egitarau. Bazkaire nahi bazue etorri idatzi whatsapp-a kartelin agertzen dan zenbakire, zenbatentzako jateko eiñ aurreikusteko.
Galdera hau botazku ARTELAN kultur elkartekuk gaur. Parte hartu nahi ixan ezkeo Abuztuak 15 in Artelaneko lokalea hurreatu ( portu sarreran) baño ez dozu ein bihir arratsaldeko 6:45 tan eta bertatik kalejiran urtengo dou. Ez lotsatu eta hartu parte herrittarron jaxetan!
Zehazten hasi gaz PLAZAGAÑEko lanan egun eta ordutegixak, hasteko Abuztuak 8 xan (astelehena) estrukturin montaji eukikou arratsaldeko 3 retatik aurrea. Hurrengo hitzordu Abuztuak 12 (baixaku) garbitxasun egune ixango da goxeko 9 xetatik aurrea eta amaitzeko jaxan ondoren Abuztuak 19 ( baixaku) desmontajiaz amatxuko genduke aurtengo PLAZAGAÑI. Hau danau aurrea eruteko jendin beharra ixaten da ta esaera zaharrak esaten daben latxeik, danok emon birdou zeozer gitxi batzuk dana emon biharra ez ixateko. Hurreatu zeube esko bat botea!
Aurtengo jaxetako KRESALA kultur elkartik antolatu dotxun ekimenan barri emozku. Urteroko kontu de antolatzen daben tanborradi ta bertan parte hartzeko entsaxuk Abuztuak 8, 9, 10 eta 11an eingo diz kofrai zaharreko 3. solairun arratsaldeko 7 retan hasiko dizenak.
Beste alde batetik, Arrantzale egunin Kafeko atzin eingo dan erromeixan parte hartu nahi ixan ezkeo eta ahaztute badakazuz edo ta hasi barrixe bazaz euskal dantzetan, entsaxuk antolatutxuez Abuztuan 8, 9, 10 eta 11 eako arratsaldeko 8 etatik aurrea Kofrai zaharreko 3. solairun. Jaxe danok etxen douelako, hartu parte jaxetako ekimenetan!
Saltzen ipinitxuez udal turismo bulegun Kuadrilla egunin Kafeko atzin eingo dan kuadrillan bazkaiko txartelak, 5 eurotan. Txartelak abuztun 9 rarte egongo diz eskuragarri. Ez laga atzanengoko eguneako, badakixue zer diñon esaerik, atzana popa ustel!
Nahiz eta ASTERRIKA Berritxu ixan Ondarrutarrok lotura berezixe euki dou beti auzo horreaz. Lena, herrixan euazen dantza taldik derrigorrezku bez euran saiu bertan etxea juti horreaz batea senidik be ezeben hutsik etxen han (tropa ederra batzen giñan). Gaur egun ohitturi bihurtu de, trago bat hartuaz bertso saiu entzutea juti edo herri kirolan emankizune ikusti. Aurtengo jaxan programi azpixan dakazue, zihur gaz aurten be eztouela hutsik eingo.
Bertso saio mundiala antolatu dabe arratsaldeako, NEREA eta UXUEn ahotsetatik entzuteko. Ezta ixango Euskal Herriko BERTSOLAI txapelketako finala, bañe gitxi gitxia! Gu han eongo gaz!
Maxatzin hartu gendun erabakixe eta barruko lanak etxen ibili gaz bittartin, hobekuntzak, aldaketak… Batzuk zahartzen guz ta gaztiai leku etxen hasi gaz, idea barrixakin datoz, gogotsu datoz. Auzo lanin antolatutako ekimena danetik, jende mordu bihir ixaten da berau aurrea eruteko, bixkanaka ikusten guz relebu be badatorrela. Pena handixaz gure zahar asko edadez aurrea duzenez ezingo diz biharrin egon eurak nahi ixango leukien modun on beste aldin egoti tokaten gakue, jarri eta jan.
Len esan latxeik biharreako birdan jenti ixenak emoten eta jasoten hasitxe gaz, iñoiz ez dozule txandaik ein, hurreatu guana eta listo. Danok ein geinke zeozer, serbiu, harriku, koziñan, maxak jasoten, atun erreten, montaketan…. Beheko irudixak ikusteko, atzeko biharrak ein birdiz, AUZOLANA deitzen gako horrei.
Aurten be ospatukou SAN INAZIO jaxe Iñaki deuna kalin. Uztailan 29 txik uztailak 31 ea, estropadak, mus txapelketi, erromexi, sardiña jana ta bertsolaxak eukikouz dorretxe azpixan. Gozatu auzoko jaxakin!
Erdi Aroko jaxe antolatzeko herri batzordin bigarren bileri eingo da uztailan 19xan (martitzena) 19:00etan Kofradia Zaharrin. Herrittar guztiai zabalik dan bilera iraixe ixango da. Jai txukune antolatzeko danon parte hartzi beharrezku de! Hurreatu zeube!