Hamen dator urteko gaurik beldurgarriena… Arimen Gaua. Udaleko hezkuntza batzordik egitarau zabal bat antolatu dau aurten: ikastetxik, Gazteleku, Musika Eskoli, Artelan… danok batea. Anima ta hartu parte!

Hamen dator urteko gaurik beldurgarriena… Arimen Gaua. Udaleko hezkuntza batzordik egitarau zabal bat antolatu dau aurten: ikastetxik, Gazteleku, Musika Eskoli, Artelan… danok batea. Anima ta hartu parte!

Beti euki dau tengari Plazagañeko jantokixak ez bakarrik herrittarrontzako baizik eta kanpotik etorten dizenentzako be, bañe aurten errekor guztik gainditxuko daben bidi daru. AMNISTI eguneko bazkatxan lepoz ikusi gendun, illuntzin sardiñak hegan etxeben ta nahiz eta melokotoiai agur esan dotsauen, gatzatu ondo sartu dala emoten dau. Kuadrilla egune eta Arrantzale egune geatzen diz bertako janai gozuk dastateko egunak, denporiaz zabize ondiokan, toki egokixin giro jatorrin janari mundialak, zer gexa eskatu leike?

*Gogoratu ez gazela profesionalak bolondresak gazela (danan gañetik jente jatorra) bañe horrek eztau kentzen edozer zalantza edo argipen konpontzeko gai gazela. Gure lan taldiai behatzi baño ez dakazue! HERRITXIK HERRIXANTZAKO! da gure ikurre.







JENDE HONEAZ EDONOA!
Egun handixe da gaur herrixan ta ospatzeko hainbat ekitaldi antolatutxue eguninintzir, Umintzako puzgarrixak, musika, erraldoi eta buruhandixak, dantzak, su-artifizialak…

Atzo, GAZTE EGUNAZ hasi zin aurtengo herriko jaxak. Herriko gazte pilla bat batu zin Turubin jeitsieran ta gero herrixe girotu ben txarangin laguntziaz, eguerdi aldin bazkaxe einben Plazagañin eta gero segi gorputzak emoten dabenearte (esan beharra da, atzo arratsaldeko 4ak aldea Zubi_Zahar aldin, Baltzez jantzitxe kanpotik etorritxako jente batek egoera beldurgarrixe sortu bela. Eztou onartuko jaxak zapuzti) Beste aldetik urtero lez KRESALA elkartin eskutik Tanborradi entzuteko aukeri euki gendun.
Gaur, ELKARTASUN egune ospatukou (azpixan dakazue gaurko egitarau) herrixan falta douzenak gogun eukiaz.

Motorrak berotzen hasitxe daz aurtengo jaxetako ta egitaraun agertzen dan latxeik urteroko tanborradi antolatzen dau KRESALA KULTUR ELKARTIK. Bertan parte hartu ahal ixateko, entsaxuk Abuztuan 6,7,8 eta 11an ixango diz, Kofrai Zaharreko 3.solairun arratsaldeko 7retatik aurrea. Anima eta hartu parte!

Gernika Palestina deialdi herritxarretik mezu hau zabaldu dabe, jai guztitxan Palestinar herrixaz elkartasunez zapixe soinin ibiltxeko deixe etxen:

Andramaixetan…
ELKARTASUNE SOININ! 🇵🇸
Ibili Palestinaz elkartasune adierazteko zapixe lepun
Gernika Palestina deialdi herritxarretik, deixe etxen dou Andramaixetan palestinar herrixaz elkartasunez ata dizen zapixak soinin ibiltxea.
Herriko leku ezberdinetan egongo diz eskuragarri abuztuak 8txik aurrea:
➡️ANAITASUNA
➡️SIRI-MIRI
➡️GAU-ARGI
➡️PLAZAGAINI JANTOKIXE
➡️ALAI
Kalin be egongo gaz zapixak saltzen:
➡️Abuztuak 8, 19:00etan
➡️Abuztuak 13, 12:00etan
📍ALDE ZAHARRIN (Kalekutzeko eskilaretan)
5€ balixoko dabe zapixak eta ataten dan diru GAZA bideratuko da.
Elkartasune da herrixon arteko xamurtasune…
PALESTINA ASKATU!
Genozidioa STOP!
Urtero lez ate joka dakau Asterrikako jaxak ( A-10) ta Ondarrutar ugarik eztotzau hutsik eingo egun horrei. Beti lez egitarau oparu eukikou bertan, jolasak, trikitrixan doinuk, bertsolaxak, dantzak, zozketi, herri kirolak, jana eta edana, Djxe…

Aurten be punta puntako bertsolaxak eukikouz bertan, MIREN AMURIZA PLAZA eta ONINTZA ENBEITA MAGUREGI. Gozatu euran doinuk!

Aurten be ezti faltako San Iñazio egunin bertsuk eta Sardiñak San iñazio kalin. Eguerdiko 12xetan hasi eta arratsaldeko 3rak bittartin sardiñak dastateko aukeri eukikou (borondatin trukin) ta JON MAIA SORIA eta UNAI ITURRIAGA ZUGAZA-ARTAZA bertsolaxak entzuteko plazerra. Han ikusiko gaz!

Ondarrutarrok badakau aurtengo Andra Maixan jaxetako kartela. NAHIA ELEZGARAI OLIVEIRAk eindako ‘𝑮𝒖𝒓𝒆 𝒃𝒊𝒉𝒐𝒕𝒛𝒆𝒌𝒐 𝑶𝒏𝒅𝒂𝒓𝒓𝒖’ kartelak jaso dau bozka gehien. Berau aukeratzen, 500 herritar baino gexauak emon dabe bozki, ta udala pozik agertu de hainbeste herrittarren parte hartziaz! Behian ikusiko dozuena da beraz aurtengo jaxetako kartela. Zoixonak NAHIA!

Urtero gai desbardiñak proposaten dotxue jaxetako Kuadrilla eguneko mozorruk zelakuk ixango dizen eta aurtengu FANTASIA ixango da. Mitologia, ipuinetako pertsonaiak, unikornioak, dragoiak, itsas lamiak, ipotxak, pertsonaia magikoak…Denporiaz zabize disfraza prestateko, ibili imaginaziñoi eta etxin laga lotsi.
