



Ekimen horren barrun mendi ibilaldixe eingo da Euskal Herriko herri ezberdiñetatik urten da. ONDARRUtik bi ibilbide etxeko aukeri eukiko dou, bata luzi herritxik urtenda (40km) AURRERA MENDI TALDEkukin eta besti motza MUNITIBARtik urten da (13km) beste herrixetakukin batea. Berta juti pentsaten badozu azpixan dakazue telefono kontaktu ta deitxu lasai.

Gernikan ekintza desberdiñak eingo diz, hamen dakazue egitarau:

ORRIGORRI literatur ekimenin barrun ixango da berbaldi hau. Bertan, MIREN ODRIOZOLAn bixitxin ingurun idatzitxako liburuatxik berba eingo dau. MIREN, El Salvadorren ibili zan FMLNko gerrilliaz batea. Han ibili zin beste euskaldun asko besteak beste beran bikote kidi ixan zana Pakito Arriaran.

Apirilak 1in (zapatu) 12:30xetan kofrai zaharrin, YAALAH Saharar herrixan aldeko elkartin aurkezpen bileri eingo da. Gaxe interesaten bagatzu hurreatu berta, Saharar herrixak merezi dau ta gure laguntzi!

Marokon erruz burututako exodu eta gero hainbat ume saharar planetako desertoik gogorrenin (hamada) daz errefuxiatu egoeran , Argeliko Tinduf probintzixan. Logiku dan morun desertu bateko urtaroik gogorrena udi ixaten da 50°c arteko tenperatureta aia arte.
Egoera honei buelti emon naixan hainbat urtetan estatu ezberdiñetan “Oporrak bakean” programik, udan 10-12 urte bitxarteko umik geure familixeta 2 hileako ekarri, azterketa medikuk ein, alimentaziñoi egoki eta ekilibrau bat emon, hizkuntzi ikasi eta umik umetasunaz gozatetzeko aukeri emoten dozku.


Otsailan 27xe ospatzeko eta aldarrikatzeko egune da aldi berin. Ospatzeko, 41 urte pasa dizelako jadanik herrialde Sahararra Saharar Errepublika Arabiar Demokratiko gisa aldarrikatu zanetik. Eta aldarrikatzeko, histoixan tzir behin eta berriz Saharar herrxiak bixi ixandako eta ondioik be bizi daben zapalkuntzak gogora ekarri bihir douelako.
Hasteko, Españolan kolonizaziñoi pairatu behar ixan ben. Gero, burujabe nahiz aske ixango zinela emoten banin, marrokixak Hassan II.ak halaik agindute “martxa berdi” burutu ben, sahararren aske ixateko ametsak guztiz zapuztuz.
Martxa honen bidez, Marrokixak indarra eta errepresiñoi bidelagun eukela, 300.000 zibil eta 30.000 soldadu marokoar Sahararren lurraldin sartu zin. Kanpo aliatun laguntziaz eta Espainolan jarreriaz lagundurik, herri Sahararraren aurkako izugarrizko zapalkuntzi burutuz.
Tamalez, milaka eta milaka sahararrek baki bilatu nahixan euran bizitokixak laga eta Algeriko deserture ihes egin behar ixan ben. Ihesaldi horretan ordea, herritar batzuk ez ihes egiteko aukeraik euki eta ondorixoz gaur egun famili desberdinak ondioik be 2000km baino gehixaguako harresixaz banatute jarraitzen dabe, Marokoarrengandik etengabeko presiñoi jasoaz.
Bixi ixandako zapalkuntzin arrastuk ondioik be agerixan daz. Saharar herritarran gehiengo batek desertun normalizatuei bilakatu dan errefuxiatu egoeran jarraitzen dabe ondioik be, euran lurrak osteabe lortzeko esperun.
GORA SAHARAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKU!!
|
|
||||||
|
|
|
|
||||
|
|
||||||
Beste behin be BARTZELONA aldetik MIRENek albiste hau bixalduzku:
Gaur goxeko bederatzixetan epaitutxue Katalunyako Auzitegi nausixan, Artur Mas Generalitateko lehendakaxe ixandaku, Joana Ortega presidenteorde ixandaku eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilari ohia. Euran delitu HERRIXAI hautesontzixak zabaltzi 9Nn. Bi milloitik gora herrittarrek parte hartu ben galdeketa hartan.
“Goxin goxa, ondion illune euan bañe laster hasi gaz biarrin dana prest eoteko. Hotza, axi, bañe…. arduraik bez….. ein enbirde….. ta hamengaz ze eztou ahaztu bir zer eingendun ondala urte bi”.
Ta betiko latxek, euskaldunak erdixan








eta EUSKALDUNAK han eon gaz gaur be


Aurten be ez dosku hutsik ein. CARTAGENA aldetik jaso dou esku orrixe eta bertan urte barrixe zoixontzen gatxue. Urte asko diz bertako hainbat herrittarrek “Comite de solidaridad con Euskal Herria” taldi sortubela. Eta ondarrutar askok eskerrak emon bitzau emon dozkun laguntziatxik, euran etxitan jaten emozku, bertan lo etxeko aukeri euki dou, hara ta ona erun gatxue…kartzeleta bixitxeta jun bir ixan gazenin. Milla esker!!

