ANIMA ETA URREATU KIROLDEI AURRERA!!
ADIN GUZTIAK DIRA ONAK KIROLA EGITEKO: ZUREA ERE BAI +60
Dina Bilbao, arraun elkarti… eta aurten Juanito Urkizun bixitxi nahi dau aztertu kirol batzordik. Horretako, 3000 euroko beka bat emongo dau. Interesa dakarrenak hamen dakarre informazinoi gexa:

Bestetik, ixezko kirol boletine be interneten ipini dabe Kirol batzordekuk. Bota begirada bat, gauza interesgarrixak daz eta. Ez diz geldik eotekuk gure herriko kirolaixak!
Estado españolai txikixei eretxi gako udaletxeko atin euan bandera española, eta handixaua ipintxea derrigortu dau udala. Bestelan multak, inabilitazinoik…
Igual Ondarrun be laster arrantzale bizardunak agertuko diz beste herri batzutan latxeik, banderi balkoitxik kendu eta Espainire bueltan bixaltzeko.
Argazkixe: ondarroa.hitza.info
Herritxar talde batek(94 lagunek) aurkeztutako sinadurai erantzunde, gaur udalak espainiar errepublikako banderi ipini dau plazan. 83 urte bete diz gaur II. errepubliki aldarrikatu zanetik. Behian dakazue udalak zabaldu daben mezu. Merezi dau irakurtik!
Herritar talde batek aurkeztutako eskaerari erantzunez, Ondarroako Udalak Espainiako II. Errepublikako bandera ipiniko du apirilaren 14an, errepublika hura aldarrikatu zen egunean.
Errepublika haren inguruan gauza asko eztabaidatu ditzakegu. Batez ere, euskaldunon eskubideak berandu eta mugatuta onartu zituela aipatu beharko genuke.
Baina ezin dugu ukatu urte haietan espainiar estatuan aurrerapen sozial handiak eman zirela: hezkuntzan, lan eskubideetan, kultur eta erlijio aniztasunean… Balio haietako askorekin bat egiten dugu gaur egun ere.
Baixako honetan bizikleta mekanika tailerra emongo da eta azken plazak geatzen di apuntateko!
Izenburu: Bizikleta mekanika tailerra
Irakasli: Katalinak bizikletan
Egune: Apirilak 11
Leku: Etxelilan
Gaxe: Guaz bizikletin oinarrizko mekaniki ikasikozu eta autonomixa handixaua eukitxi lortuko zu. Ekarri zeure bizikleti eta eskuk zikinddu!
Lehiaketa honen helburu de Bizkaiko Emakumintzako Jabekuntza Eskolan Sari (Basauri, Ermu, Getxo eta Ondarruko eskolan artin osatutaku), ezagutaraziko daben diseinu grafiku edo logotipu aukeratzi. Logotipo irabazlik sare horrek antolatzen daben ekintza eta jarduera guztixak iragarri eta identifikatuko dotxuz.
Sarixe: 600€
Informaziñoi gehixa eta oinarriak irakurgai helbide honetan: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/BizkaikoEmakumeentzakoJabekuntzaEskolenSarearenLOGOTIPOLEHIAKETA.aspx
Epi: maiatzak 7.
Jakingozuen modun, gobierno española eta beran gobernadore Urkijo udalan hizkuntza irizpidik aztertzen eta salatzen dabiz, kastellanu baztertzen dabelakun. Ez gakoe gustaten gure herrixetan euskeraz bixi gazela ikusti. Hori dala eta, Euskal Herriko udal batzuk (tartin Ondarrukuk) egoeri salatu dabe. Eta Kontseiluk konzentrazinoik deitxu dotxuz bixarko Ondarrun eta beste herri batzutan.
Etxelilan Munduko Emakumeekin elkartasuna gaxe lantzen dazela eta, Hezkidetza Egitasmun bitxartez herriko ikastetxita salto ein dabe. Antolatu dizen erakusketa eta ekintzeta hurbildu diz (bisita gidatutan), eta eskolak be gaxe landu eta ekarpen bat ein nahi ixan dabe. Emakumeen Nazioarteko eguna eta Munduko emakumik elkartzen dotxuzen arte lanak eitxuez herriko ikaslik.

Emakumintzako Jabekuntza Eskolakin jarraitzen dou aurrea eta aste bukaera honetan be gure gorputzea hurbilduko gaittuen ikastaro interesgarrixe dakau
Izenburu: Ezautu zure gorputze, zaindu osasune
Irakasli: Patricia Verdés Giménez (Psikologoa eta berdintasunean aditu)
Egunak: Martxoaren 21-22
Leku: Etxelilan
Gaixe: Ikastaro hau gure gorputza esploratzeko proposamen bat da, jakitteko zer nahi daben esan emakumezko baten gorputzin bixitxik eta osasunaz zer lotura duen horrek. Gure gorputzai entzuten ikasiko dou osasunaren bidin. Era berin, agerixan lagakou gure gorputzan gaineko patriarkatuaren mezu batzuk gaixotzea eruten gaituztenak. Hobeto ezautuko dou gure emakume gorputze, zer berezitasun dauken eta zer prozesu bizitzan zehar. Hobeto dou arropa erosu ekartzi, eta etorri zattez taldin jarduteko goguaz eta entzuteko prest (erderaz ixango da eta aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de)
Info gehixa:
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/IKASTAROAEzagutuzuregorputza,zainduosasuna.aspx