ANTXUBIXA eta AIERI arteko bidi zabalik hille amaierako

SATURRAN eta BERRITXU bittarteko oinezkuntzako  bidi amaitzear da, eta hori ospatzeko berritxuarrak uztailak 31an zabaltze ekitaldixe antolatu dabe. Natxe ibilbidin zati bat behin betiku ez dan, jentintzako iraiko da. Eta saneamenduko kolektoran obrakin batea amatxuko da azkanengoko zatixe hurrengo hilabetitan.
Anima, etorri ekitaldire eta gozatu ibilbidi.

antzubixe-alleri_zabaltzea_kartela-page-001
Guk aurri hartu eta bertatik ibili ga buelta bat emoten eta pare bat argazki ata douz, benetan ederra gelditxu de bidi.

antxubi 1

antxubi 2

antxubi 3

 

 

Plan orokorrai buruz berbetan hasi ginan atzo

P1080771

Atzo Ondarruko plan orokorra barritzeko eitxuezen hasierako azterketak ezautzeko aukeri euki gendun.

Plan orokorra da hurrengo 10 urtitan herrixe zelan antolatuko dan zehazten daben plana: zer espazixo babestu bir dan, nun eraiki bir dan, kalik zelan antolatu…

Gauza interesgarri asko ikusi genduzen atzo.

Batetik, Ondarruk gaur egun dakazen arazuk: 500 etxe huts dazela baine jenti kanpoa jun bir dela etxe bile, herrixan eztala danontzako biharrik, Gardotzan ur zikine botaten dabela erreka eta Errentexa eta Allerin uxolak egoteko arrisku handixe dala…

Bestetik, gauza positibo asko be ikusi genduzen: Ondarruko kostaldik, errekin eta padurik balixo ekologiko handixe dakarrela, portuai erabilera asko emon geinkezela, kanpoko jentintzako erakargarrixak dizen gauza asko dakauzela (euskeri, otxurak)…

Horretxen ingurun ein biko dou berba herritxarrok hurrengo hilitan, zelako herrixe nahi douen erabakitxeko.

P1080772

P1080780

Aurten 2000 bidar (gitxienez) altza gaz ondarrutarrok Kalamendire!

14411566731_94690bc005_o

https://www.flickr.com/photos/113409834@N05/show

Sei hilabete pasatu dira jadanik ONDARRUTARRAK KALAMENDIRA: EGUNERO BAIETZ!! eta oso balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, Udaleko Kirol Batzordeak eta Aurrera Mendi Taldeak luzatu genuen erronka, “herri erronka” bihurtu dela esan baitezakegu.

Jakina da inguruetan daukagun mendi tontorrik enblematikoenetarikoa dela KALAMENDI, eta seguruenik, Ondarrutar gehienok joanak gara “lehendik”, behin bada ere, bertara. Baina esan beharrean aurkitzen gara baita ere, kanpaina honi esker, hainbat direla estreinakoz joan direnak ere.

Helburua 2014 urteko 365 egunetan ondarrutarren bat KALAMENDIRA joatea da, baina argi daukagu baita ere, urtea luzea izanik, izan daitezkeela “hutsune” batzuk tartean izatea. Baina urte erdi pasatu den momentu honetan zera azpimarratu behar dugu, ez dugu hutsunerik izan, egunero igo direla Ondarrutarrak, alegia.

Hona hemen,partaidetzari dagokionez, urtarrila eta ekaina bitarteko datu orokorrak:

URTE ERDI

Ikusten denez, otsaila eta bereziki, martxoa, izan ziren erantzun handiena izan zuten hilabeteak. Gainontzekoetan, ez dago aldakuntza nabarmenegirik. Era grafikoagoan ere ikus daitezke aipaturiko datuak.

Datu akumulatuak ekainerarte

Jakina denez, hilero jasotako argazki guzien artean zozketa bat egiten dugu, eta urte guztirako “babesleak” lotuta daude dagoeneko. Bestalde, bi zozketa berezi ere egingo ditugu, bietan kanpin-denda bana jarriko duelarik Udaleko Kirol Batzordeak. Aurrena egunotan egingo dugu eta bertan, lehenengo sei hiletan jasotako argazki guztiak izango dira kontuan. Bigarrena, aldiz, urte bukaeran egingo dugu, urteko 2.seihilabeteko argazkien artean, alegia.

Udalaren aldetik hurbileko jarraipena egiten ari gara, egunero jasotako argazkiak eta mezuak sare sozialetatik zabalduz. Asteartero eta ostegunero argitaratzen ditugun KIROL AGENDAN ere tarte berezia izaten du Kalamendiko kanpainak, eta jakin badakigu, batak zein besteak, nahiko jarraitzaile dituena.

Gure aldetik, parte hartzen ari diren guztiek eskerrak emateaz gain, Ondarrutarrak animatzea baino ez zaigu geratzen.

ERRONKA POLITA DELAKOAN GAUDE!!
ANIMA ZAITEZ!!
LORTUKO DUGU DENON ARTEAN!!
ZIUR BAIETZ!!

Saharako emakumik ezautzen

Asteburun Saharako emakumik ezautzeko aukeri euki dou Ondarrun, jabekuntza eskolin bidez. Marruekosek okupatako lurralditan eta Arjeliako kanpamentutan bixi dizen emakumin esperientzixan barri jakitxeko aukeri euki dou, bertako emakumiai esker.

Hitzak jardunaldixai buruzko kronika interesgarrixe idatzi dau. Hamen dakazue: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/06/16/emakume-sahararra-protagonista-izan-da-ondarroako-jabekuntza-eskolen-topaketan/

P1080635

P1080636

Ekainak 7 (zapatu) udalan euskara plan barrixan aurkezpena

udal-euskara-batzordea-LOGOA

Nola ikusten duzu euskara herrian? Galdera horretatik abiatu zuen Udalak hausnarketa, pasa den udazkenean. Hainbat sektoretako pertsonen ekarpenak jaso ziren orduan: lan arloan, aisialdian eta euskararen transmisioan, eta era horretara, datozen urteotarako helburuak definitu eta elkarrekin adostu zituzten hainbat ekintza.

Handik hona, plana osatzen ibili da Udala orduan jasotako ekarpen guztiekin. Eta orain, ostera, udazkenean hasitako prozesuaren azken txanpan sartuko da bideari ekin baino lehen: bidelagunak topatzea eta eginkizunak lehenetsi.

Bada, ekainaren 7an egingo da hori: bertan aurkeztuko da-eta parte hartze prozesuaren ondoren landutako Euskara Plana.

Udaleko euskara sailak adierazi duenez batzar horretara, aurrekoetan egin zen moduan, edozein joan daiteke, nahikoa da euskararen gainean iritzi bat eman nahi izatea. Hortaz, hauxe da gonbidapena: Kofradia Zaharreko 2. pisuan, goizeko 10:00etatik 12:30ak bitartean, giro apartaz eta patxada ederrean.

Ondarroako Udalak eskerrak eman nahi dizkie euren denbora apur bat eskaintzek oprest dauden ondarrutar guztioi

Goiko Kaleko etxi, legez kanpoku

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ondarruko EH Bilduk bixaldu doskun idatzixe da hau, Goiko Kaleko etxin ingurun:

http://ondarroa.ehbildu.net/2014/05/14/goiko-kaleko-etxea-legez-kanpokoa/

Telebistan delitu urbanistikoei buruzko albisteak ikusten ditugunean, hori Espainiako arazo bat dela pentsatzen dugu. Baina geure herrietan ere antzeko kasuak baditugu. Adibidez, Ondarroan.

Epaileek erabaki dute Goiko Kaleko etxea (Txomin Agirre 28, erdi eginda dagoena) legez kanpokoa dela. Orain, udalak erabaki gogorrak hartu beharko ditu. Eta herritar guztiok dirua gastatu beharko dugu etxe horrekin aurrera edo atzera egiteko.

Baina goazen ikustera zelan ailegatu garen egoera honetara.

2007ko apirilean PNV-EAJk kudeatzen zuen Ondarroako udalak Pixape plazaren zati bat saldu zion Urresti 2001 s.l. enpresari 90.000 euroren truke. 2007ko maiatzean Ondarroako Udalak Pixapeko plaza bitan zatitu zuen (zati bat ordurako Urresti 2001 s.l.ri salduta zuen). 2007ko azaroan Urresti 2001 s.l enpresak bi orube batu zituen: bata, Txomin Agirre 28a, eta bestea udalak saldu zion Pixape plazaren zatia. 2007ko ekainean Ondarroako Udalak Txomin Agirre 28an eraikina egin ahal izateko lizentzia eman zuen.

Orduan agintzen zuen PNV-EAJk ardurarik barik jokatu zuen. 1997ko hirigintza udal arauek argi esaten dute Alde Zaharrean ezin dela etxe berririk eraiki eta etxea barritzeko PERI edo plan berezi bat derrigorra dela. Gainera, 1997ko udal arauetako memorian ez da aipatzen Txomin Agirre 28an etxe berririk egiterik. Halan da be, PNV-EAJk eraikina egin ahal izateko xehetasun azterlana tramitatu zuen.

Gertaera horiek legez kanpokoak izan zitezkeela eta, herritar batzuk udalean bertan salatu zuten egoera. Orduko udal arduradunek ez zieten kasurik egin, eta auziak epaitegietan amaitu zuen. Gogoratu behar dugu urte horietan ezker abertzalea ilegalizatuta zegoela, eta udalean ez zegoela inongo kontrol politikorik.

Urteak pasa dira eta epaiak etorri dira. EAJ-PNVk udalean emandako pauso guztiak bertan behera geratu dira:

2008an xehetasun azterlana bertan behera laga zuten epaileek. 2011ko otsailean lizentzia ere bertan behera laga zuten epaileek. Eta 2014ean otsailaren 27an bertan behera geratu dira behin-betiko Pixape plazaren segregazioa eta salmenta.

Beraz, Txomin Agirre 28an eraikina egiteko pauso guztiak bertan behera geratu dira epaileen aginduz. Ez legezkoa izan zen prozesua osorik.

Goiko Kalean egindakoak argi erakusten du Espainar Estatuan eta Euskal Herrian zelako hirigintza eredua garatu den azken urteotan. Interes ekonomiko garrantzitsuak egon dira eta interes horiek bultzatzeko astakeria handiak egin dira. Ondarroan bertan adibide bat baino gehiago daukagu (gogoratu bestela Allerin 500 etxe egin nahi zituztela, epaileek ilegalak zirela esan arte).

Orain Ondarroako Udalak egoera kudeatu behar du derrigorrean, Ondarroako herriari ahal denik eta kalterik txikiena eraginez. Txarto egindakoa zuzentzea ez da erraza izango. Agian ezinezkoa. Uste dugu astakeria hau egin zuten politikariek euren ardurak argitu behar dituztela. Eta uste dugu EAJ-PNVk azalpenak eman behar dituela herriaren aurrean.