Auzolanin eindako lanai esker ta 2 hilabetin hainbat lagunek euran denbora librin, ekimen kolektibo batei bultzadi emonaz, amatxu diz konponketak herriko KULTUR ETXEko bigarren solairun.
Herrixe udaletxea!
Dina Bilbaon bixitxi ikertzeko beki
Ondarroako Udalak, Ondarroako kirolariak historian zehar deituriko ekimena abian jarri du, urteetan zehar egindako kirola goratzeko eta sustatzeko, bide berriak urratuz ekintzen bilduma jasoaz. Zentzu honetan, aurten, Kirol Batzordeak hala aukeratuta, Dina Bilbaok bere bizitzan zehar egindako ibilbidea jasoko duen ikerketa-bekarako deia egiten da. Ikerketa esparruari dagokionez, Dina Bilbaoren bizitza eta bereziki kirol arloan izan zuen ibilbide luzearen ingurukoak jorratu behar dira.
- Eskabidea aurkezteko lekua: Interesatuek eskaria egiteko eskabide-orria, Kirol Sailean (Musika plaza, z/g) eskuratu behar dute eta epe barruan aurkeztu, behar den bezala beteta eta beka-oinarrietan zehazten diren gainontzeko agiriekin batera.
- Eskabidea aurkezteko epea: Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2012ko uztailaren 23etik abuztuaren 3ra arte egongo da zabalik, biak barne.
Informazinoi gexa: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20120718BekaOndarroakokirolariakhistorianzehar2012kobekaDinaBilbao.aspx
EAJk Ondarruko udalan aurrekontun kontra eskatutako neurri kautelarrak atzea botatxuez epaitegixetan
EAJk Ondarruko Udalan 2012ko aurrekontun kontrako salaketi sartute dauke. Ez hori bakarrik, epaixe emon bitxartin neurri kautelarrak eskatu zitxun. Hau da, udalak diroik ez eukitxi urte guztin. Beste era batea esanda: biharginai ezin ordainddu ahal ixati, batzorditako diroik ez egoti… herrixe paralizati. Hoixe ixan da PNVk oposizinoitxik aurten einddaben “aportazinoi” bakarra.
Baine epailik esan dotse ezetz. Medida kautelarrik ez dule hartzea.
Hainbeste legegizon dakarrez EAJn, eta halan da be epailik udalai emon errezoi!
Ia PNVko jeltzalik Bilbotik Ondarruko erruberan paluk sartzen ibili baik, Ondarrure etorri eta egunerokotasunin biharra eta benetako oposizinoi eraikitzaile bat etxen hasten dizen: batzarretan, auzutan…
Uztailin, udaldixe kiroldegixan!
Ondarroako Udalak UDALDIA 2012 KIROLDEGIAN egitaraua abian jarriko du estreinakoz uztailean, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako. Multikirolen apustua egin du udalak, hau da, kirol diziplina jakin batean aritu eta sakondu ordez, kirol eta joko ezberdinak landuko dituzte herriko haurrek, besteak beste, jolasak, eskalada, saskibaloia, futbola, patinak, voley, hockey, eskupilota, igeriketa, gimnastika, aerobik-txiki, kids pilates, eta abar.
Bi txanda egongo dira, bata uztailaren 2tik 12ra eta bigarrena, aldiz, uztailan 16tik 26ra. Kasu bietan, astelehenetik ostegunera, goizeko 9:30etan hasi eta eguerdiko 13,00ak arte luzatuko dira jardunaldiak. Hamabostaldi bakar baterako edo bietarako izena eman daiteke, eta kiroldegira hurbiltzea baino ez dago izena emateko.
Ekimen honek, opor garaian, familia eta lana uztartzen laguntzeaz gain, aukera polita eskaintzen die Ondarroako haurrei, era berean, kirola eta entretenimendua elkartuz, ariketa fisikoa sustatzeko.
Udaldia (kiroldegian). Kirol eta jolasak
Norentzat: 6-12 urte bitartekoentzat. (2000-01-01 eta 2005-12-31 bitartean jaiotakoak)
Noiz: Uztailaren 2tik 26ra (Hamabostaldia izan daiteke)
Egunak: Astelehenetik ostegunera
Ordutegia: 09:30etatik 13:00etara
Prezioa: Abonatuak 40,00€ Ez abonatuak 60,00€. (Hamabostaldia: Abonatuak 20,00€ Ez abonatuak 30,00€)
Jolasak, eskalada, saskibaloia, futbola, patinak, voley, hockey, eskupilota, igeriketa,gimanastika, aerobik-txiki, kids pilates,…
Informazioa: Harrera bulegoan
Animatu eta emon izena!
Bildu, urtebete Ondarruko udalin
Ondarru herri euskaldune, atzea be UEMAn sartu de
Ekainak 9 (zapatu). Batzarra, Kofraixa zaharrin: Bildu urtebete udalin
Ondarru UEMAn sartuko da barriro
… eta hoixe ospatzeko ongi etorri jaxe eingo da Antzokixan ekainan 7xin (eguena), 19:30xetan.
Ondarroako Udala 2000. urtean sartu zen udalerri euskaldunen
mankomunitatean, baina 2006an epaitegien aginduz kanporatuak izan ginen.
Orain, berriz, estatutu nahiz helburuak bere eginik, Ondarroako Udalak
UEMAko kide izan behar duela uste du. Euskararen normalizazioaren
bidean beste urrats bat eman behar duela iritzitza hartu du erabakia.
Eta hau herritarekin konpartitzeko asmoarekin ekainaren 7an kafe antzokian
egingo den ekitaldira gonbidatu nahi ditugu ondarroar guztiak.
Uraren hilabetea
Udaleko Ingurumen Batzordik uran hili antolatu dau: erakusketak, irteerak… eta datorren zapatun, hilak 26, erreki auzolanin garbitzeko deialdixe einddabe. Eguerdiko 12:00xetan batuko diz, Gazteleku aurrin. Biharra ein eta gero, luntx ekologiku jango dabe bertoko produktukin. Anima eta parte hartu.
Komikixe hamentxe ahal dozue irakurri:
http://www.ondarroa.eu/es-ES/Ayuntamiento/Organizacion/Documents/Uraren_hilabetea_2012 komikia.pdf
Aurrea duz kale ibilaldixak
Aurreko astin hasi zin Udalak antolatutako kale ibilaldixak. Herritxarrak, udal ordezkari eta teknikukin batea euren kalitako arazuk bisitta dotxuez.
Bixar jarraitxuko dabe kale ibilaldixak, Kalandi eta Kamiñaldin. Parte hartu eta lagundu geure herriko kalik eta auzuk hobetzen!
- Kalandi/ Kamiñalde, Maiatzak 14, astelehena, 19:00 Elixopean
- Kamiñazpi/ Iturribarri/ Ibaiondo, Maiatzak 15, martitzena, 19:00 Orubixe taberna aurrean
- Artabide, Maiatzak 16, eguaztena, 19:00 Terraza gorrian















