Etorkinentzako hasierako euskara ikastaroak Ondarroan

udal-euskara-batzordea-LOGOA

Euskara ikastaroak eskainiko ditu Ondarroako Udalak etorkinentzat. Eskolak AEKren euskaltegian emango dira urtarriletik aurrera eta ekainera bitartean, Aisaetorkinak euskara ikasten programa baliatuz.

Horri esker, etorkinek debalde jasoko dituzte euskara ikastarook. Astean bi egunetan lau orduko eskolak  izango dituzte eta, guztira, 120 orduko iraupena izango du ikastaroak. Iaz talde bi sortu ziren eta espero da aurten ere harrera ona izatea eskaintza honek.

Ordutegia, ohi den bezala, taldekideen premiaren arabera zehaztuko da.
Izena eman daiteke urtarrilaren 4a arte, Ondarroako Udaleko Euskara sailean eta Gizarte Zerbitzuetan.

Telefonoz ere bai egin daiteke: 946833668 edo 946833671

‘ONDARROA 2020 Etorkizuna Erabaki’ jardunaldixak

Datorren astin hasiko da Ondarroa 2020 etorkizune erabaki egitasmu martxan. Astelehenin merkataritza eta turismu arloko lan mahaixe batuko da, 15:00etatik 17:00etara, Kofradi Zaharrin. Antxon Uskola egitasmun koordinatzaili, Argia Ituarte alkati, Ainara Basurko Garapen Agentziako ordezkarixe eta Amaia Zarrabeitia aholkularixe egon di aurkezpenin. “Herritarren parte hartzi ezinbesteku de. Danon artin etorkizuneko erronkak gauzatzen jungo ga”, esan dau Argia Ituarte alkatik. Bat edo batek interesa badauke edo entzutea etorri nahi badau, atik zabalik dauke.

Prozesuai buruzko informaziñoi gehixa hemen: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Orrialdeak/OND2012.aspx
Eta baitte iraileko udal aldizkarixan : http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak/Documents/05_Udalbarriak.pdf

Auzo batzarrak aurrea duz

Udalan auzo batzarrak azkanengoko txanpan sartu diz. Ez galdu aukeri eta parte hartu. Esan zeintzuk dizen zeure auzoko arazuk, datorren urteko aurrekontuk prepara ahal ixateko.

Hamen falta dizen batzarrak:

  • Kamiñazpi, Iturribarri, Ibaiondo
    Azaroak 13 martitzena 19:00 AAen lokala
  • Txorierreka, San Juan Txurru, Madalena, Sabin Arana, Erribera, Nasa kalea, Kafeatze, Kantoipe
    Azaroak 15 eguena 19:00 Kofradia zaharra