Herrixe udaletxea!
Baixakun, kirol gala 2013
2013ko udal aurrekontuen aurkezpena
Sahararen aldeko elkartasun astea
Aurten ere Sahararen aldeko elkartasun astea antolatu dute Ondarroako Udaleko Aniztasun Batzordeak eta Sahela elkarteak.
Egitarau horren barruan, bi argazki erakusketa egongo dira ikusgai kofradia zaharrean, otsailaren 1ean Sahararen egoerari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute bertako errefuxiatuek, eta urtarrilaren 27an Eman Lata Eguna ospatuko da berriro ere. Irrien Lagunekin eta Txirrimorraskirekin batera umeek jateko latak apaindu eta Saharara bidaliko dituzte.
Gogoratu, jatekoa biltzeko kanpaina aurreko astean hasi zela herriko denda eta ikastetxeetan, eta datorren ostiralera arte iraungo duela.
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/BidalizeureelkartasunaSaharara!.aspx
Basoak landatzeko boluntario bila dabil udala
Artibai ibaiaren ertzetan eta Larruskainen bertoko basoa landatzeko boluntario bila dabil Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordea. Izena ematen dutenek, landaketak zelan egin jakiteko ikastaro txiki bat jasoko dute.
Ibaiondo kaleko erreka ertzetan landaketak otsaila eta martxoa bitartean egingo dira, pare bat asteburutan. Ehunka arbola landatuko dira, guztiak ere erreka ertzetan agertzen diren bertoko espezieak.
Paduraren berreskurapena uda ostean egingo da, eta Larruskaingo basoaren berreskurapena datorren udazkenean hasiko da.
Urtarrilak 3tik 8ra: Herriko kirol taldeen jantzien erakusketa
Datorren urtin, danak etxea!
Etxe kaleratzin kontrako mozinoi onartu dau Ondarruko Udalak
Ondarruko Udalak etxe kaleratzin kontrako mozinoi bat onartu dau Bildun botukin. Mozinoik hauxe dino:
– Etxe kaleratzik gelditzeko
– Etxe kaleratzik etxen jarraitzen daben bankukin dakarren harremana berraztertu eingo dabela udalak
Hamen mozinoi guzti osoik:
ETXEGABETZEEN EGOERA LARRIAREN AURREKO MOZIOA
BilduOndarroa: aurtengo urtin balorazinoi
Joan da 2012. urtea. Hilabete oparoak izan dira, eta Bilduk proiektu asko atera ditu aurrera udalean. Arlo guztiak lantzen ahalegindu gara, nahiz eta batzuetan besteetan baino emaitza hobeak eduki. Lortu ditugun dirulaguntzek erakusten dute bide onetik goazela.
Gure helburu nagusia zerbitzu publikoak mantentzea izan da, eta lortu
dugu. Baina gauza gehiago ere egin ditugu. Herriko auzoak hobetzen ahalegindu gara (Iturribarri barritu dugu, parkeetako jolaslekuak konpondu ditugu…).
Aurrezteko pausoak ere eman ditugu (futbol zelaian bedar artifiziala
ipintzen ari gara, beste herrietako zelaiak ez alokatzeko; kaleko argietan
fluxua erregulatu eta gutxiago kontsumitzeko sistema ipini dugu; azpikontratatak berraztertu ditugu, udalarentzat gastu handia direlako eta lanpostu eskasagoak sortzen dituztelako…).
Bandera espainola nahi dosku inposatu!
Carlos Urquijo Espainiar delegatuaren (Hego Euskal Herrian) aginduz irekitako prozedura dugu hizpide, Espainiar bandera inposatzen duen legeari bide emanez, Ondarroako udalean.
Hainbat izan dira azkenaldian PP-ren gobernuak hartutako erabakia: hautes erroldaren itxuragabetzea, hezkuntza erreforma, banderen legea…










