Gaur be basu landatzen ibili diz boluntaixuk Alleriko ingurutan. Edurtzan be atxurrai eraitxen! Datorren zapatun eingo dabe hirugarren irteeri, eta Zubi Zahar ikastola pareko bazterretan arbolak landatukotxuez. Anima eta lagundu!

Herrixe udaletxea!
Zapatun ikastaru Ondarrun: Sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu feminismoan
Zirkuitu bio osasungarria, Ibaiondon
Pertsona nagusientzako ZIRKUITU BIO OSASUNGARRIA jarri du Udalak Kamiñazpiko plazan. Guztira 8 makina jarri dira. Jendeak makina bakoitzaren potentzialitateak ikasi ahal izateko, monitore bat egongo da bertan, ostiralero, goizeko 11etatik 12etara, otsailaren 22tik maiatzaren 31ra arte.
Animatu zaitezke eta hurbildu bertara!!
Hasi diz basu landatzen Ibaiondon
Datorren zapatun barriro batuko diz, 11:00etan Anexun, Alleriko ingurutan beste hainbeste arbola landatzeko.
Amaitzeko, martxun 2xan Zuhaitz egune ospatuko dabe Ibaiondon bertan.
Auzolanin basu landatzea guz. Bazatoz?
Dakixuen latxeik Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordi ibai-basoa landatzea du Ibaiondon.
Hauxe da auzolanin egingo dizen landaketen egutegixe:
Otsailak 16, zapatu – Ibaiondoko Amarratza taberna ingurun batuko ga 11:00etan. 13:00 arte egongo ga lanin.
Otsailak 23, zapatu – Anexun batuko ga 11:00etan, Alleriko pasealeku hasieran. 13:00 arte egongo ga lanin.
Martxoak 2, zapatu – Zuhaitz egune ospatuko dou herritarrakin batea. Zubi Zahar ikastola atzeko bedartzan batuko ga 11:00etan.
Batzordekuk botak, atxurrak eta arbolak erungo dotxuez. Zuek erropa zaharrak jantzitxe etorri. Lana egin eta gero, luntx txiki bat eukiko dou.
Astero ezin badozue agertu, ez da ixe pasaten. Eta nahi baduzue gonbidatu zuen inguruko jendi be.
HERRI BAT, HAMAIKA JATORRI. Batzarra udaletxin otsailan 8xan
Otsailak 1 (baixaku), hitzaldixe: Mendebaldeko Saharako egoera
Aurtengo Sahararen aldeko elkartasun kanpaina amaitzeko, hitzaldi bat egongo da datorren ostiralean arratsaldeko 19:00etan Kofradia Zaharrean. Bertan, momentu honetan Saharako egoera zein den azalduko digute Hasanna Aalia giza eskubideen aldeko Saharako ekintzaileak eta Jesus Garay Sahararen adiskideen Arabako elkarteko kideak.
Bestetik, domekan amaitu zen jatekoa batzeko kanpaina, eman lata egunarekin batera. Aurten ere ondarroarrek elkartasuna erakutsi dute eta ehunka kilo jateko batu ditugu. Erropak eta botikak ere jaso ditugu. Eskerrik asko den-denei!
Ondarroako Udaleko Aniztasun Batzordea
OND2020 prozesun bigarren tandi hasiko da bixar
Kirol gala (2012ko ondarrutar kirolai aipagarrixenak)
Domekan, eman lata Sahararen alde!
Domekan, Saharan alde lati emoteko aukeri eukiko dou Kafe Antzokixan.
Saharai buruzko informazinoi gexa hamentxe:
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/BidalizeureelkartasunaSaharara!.aspx
Sahara askatu!

















