Herrixe udaletxea!
Udan, futbol zelaixe alokatzeko aukeri
Informazinoi gexa, hamentxe: Prozedura
Kultur ikastaruk antolatzeko dirulaguntzak
Herriko ikastetxik, udalai eskarixak etxen
Herriko ikastetxeek urtean zehar Eskola Agenda 21 programan egindako lana erakutsi zuten udaletxeko pleno aretoan maiatzaren 29an, alkatearen aurrean.
Ikastetxeek kontsumo arduratsua landu dute azken bi ikasturteetan. Besteak beste, produktuen etiketak interpretatzen ikasi dute, sasoiko eta gertuko produktuak kontsumitzeak dituen onurak ezagutu dituzte, produktu batzuen atzean dagoen esplotazioa ikusi dute… Gutxiago eta hobeto kontsumitu eta berrerabili eta berziklatzeko konpromisoa ere hartu dute ikasleek.
Udalari ere konpromisoak eskatu zizkioten: plaza berdura konpontzeko, elikaduraren garrantziari buruzko kanpainak egiteko, behin eta barriro erabiltzeko boltsak banatzeko dendetan, oraindik errekara botatzen diren ur zikinak araztegira bideratzeko…
Udalak kurtsoan zehar eman dituen pausoak azaldu zituen. Plaza berduran konponketak egiten ari dira: komunak konpondu, argi berriak ipini… Aurten beste 5 familia apuntatu dira eskualdeko barazki ekologikoen kontsumo taldean. Konposta egiteko guneak ere ipiniko ditu laster. Eta txakurren kakak jasotzeko kanpaina bat ere lantzen dabil herriko dendariekin. (Argazkixan, biharginak Plaza Berduri pintxaten).
Ekainak 7-16: emakume presun sormena, Etxelilan
Emakumeen kontrako indarkeriarik ez!
Ekainak 5 (eguaztena), kozentrazinoi Alamedan: emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez!
Umintzako kirol udalekuk Ondarrun
2013ko uztailaren 1etik 24ra Ondarroako Udaleko Kiroldegiak Kirol-Udalekuak antolatuko ditu 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Zaldupe Udal Kiroldegian eta beste kirol-guneetan kirol mota desberdinetan eta jolas kooperatiboetan arituko dira umeak.
Informazinoi gexa eta ixena emoteko: http://www.ondarroa.eu/es-ES/Ayuntamiento/Perfil-Contratante/Documents/Kirol-udalekuak.pdf
Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez!
Baixakun, konzentrazinoi: emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez!
Udalak Laudion gertatutako hilketa matxistaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egiten die herritar guztiei. Barikuan, hilaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Alamedan.
Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez!









