Herrixe udaletxea!
Hasi diz herritxarrak hondakinan ingurun eztabaidatzen
Udalak hondakinai buruzko parte hartze prozesu ipini dau martxan. Ixan be, aurten amaitzen da hondakinak eta zamarrak jasoteko kontratu. Aukera ona sistema barri bat martxan ipini eta ahalik eta gexen birziklatzen ahalegintzeko. Gaur egun, %25 bixaltzen dou bakarrik birziklatzea. Ingurutako datoik eskasena da.
Gogoratu martitzenin AAn lokalin ixango dala batzarra, Ibaiondon, arratsaldeko 19:00retan. Eta eguaztenin Kofrai Zaharrin, ordo bardinin.
Parte hartu zeuek be! Hondakinak eta zamarrak danon arazu diz, eta danon artin topa bir dou irtenbidi!
Zelan birziklatuko dou ahal danik eta gexen?
Ondarroako Udalak hondakinen kudeaketa hobetzeko parte hartze prozesua ipini du martxan.
Datorren abenduan hondakinak eta zamarrak batzeko kontratua amaitzen da. Hori dela eta, mankomunitateak ikerketa bat egin du, gaur egungo sistema hobetzeko alternatibak aztertuta. Izan ere, Ondarroan hondakinen %25 jasotzen dugu bakarrik banatuta, gero birziklatzera bidaltzeko.
Mankomunitatearen azterketa hori oinarri modura hartuta, hurrengo egunetan udalak herritarrekin eztabaidatuko ditu alternatiba horiek. Helburua sistema berri bat landu eta datorren urtetik aurrera ahal denik eta gehien birziklatzea izango da.
Badatoz aurtengo literatur amuk!
Urriak 25 (baixaku) 5. ibilaldi osasungarria
Urriak 18tik 31ra, 6 emakumen artelanak etxelilan
Urriak 19 (zapatu) mendi irteeri Ondarroa-Mendexa-Ondarroa
Ondarruko BILDUk bi urte ein dotxu udalin
Konturatu orduko, bi urte egin ditugu Ondarroako udala gobernatzen. Bi urteotan hauteskunde programan agindutakoa betetzen ahalegindu gara, beti ere herritarrei entzunda. Uste dugu norabide egokian goazela, gauza batzuk lortu ditugula eta beste asko lortzeko dauzkagula.
Esan genuen udaleko ateak herritarrei zabalduko genizkiela. Eta horrelaxe egin dugu. Batzordeak zabalik daude herritarrentzat eta herriko taldeentzat. Auzoetako batzarrak ere sarritan egin ditugu. Batzar horietan eztabaidatu ditugu azken bi urteetan herrian egin diren gauza gehienak. Batzutan adostasun gehiagorekin, beste batzutan eztabaida gogorrekin. Baina uste dugu garrantzitsua dela batzordeetan gauzak argi esan eta herritarrekin eztabaitzea. Bide hori lantzen jarraituko dugu, eta herritarrek batzarretan parte hartzea nahi dugu, proposamenak egiteko, esku bat botatzeko, kritikak egiteko eta alternatibak eskaintzeko.
Nanoipuin lehiaketa II. edizioa
Ondarroako Udalak Nanoipuin Lehiaketako II. edizioa antolatu du udazkeneko LITERATUR AMUAK egitarauaren barruan. 140 karaktereko ipuinak aurkez daitezke eta pertsona bakoitzak, gehienez, nanoipuin bi aurkez ditzake.
Informazinoi gexa, hamen: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/NanoipuinLehiaketakoIIedizioa.aspx
Urriak 1 (martitzena) Alzheimerrai buruzko hitzaldixe
Guar, Antiguako Ama elkartin Alzheimerrai buruzko hitzaldixe eskainiko dabe 18:00retan Koldo Aulestia AFAGIko lehendakaixak eta Naroa Diaz AFAGIko gizarte langilik. Udaleko Ongizate batzordik antolatu dau. Anima eta urreatu!









