Herrixe udaletxea!
Hondakinai eta zamarrai buruz berbetan jarraitzen dou
Gaur hasi de udalak antolatutako hondakinai buruzko parte hartze prozesun bigarren errondi, eta bertan ixan gaz. Herrirako zein aukera dazen eztabaidatu dou: atez ateku, auzokonposta, 5. kontenedora…
Gaur egun %25 birziklatzen dou bakarrik Ondarrun, eta beste guzti erretea bixaltzen dou Alonsotegire.
Bixar martitzena beste batzar bat egongo da, Ibaiondon AAn lokalin, 19:00etan. Eguaztenin sortzaile handixantzako batzarra Kofrai Zaharrin, 15:00etan (dendaixak, tabernaixak, eskolak…). Eta eguenin Guzur Etxin, arratsaldeko 19:00retan.
Azaroak 24 (domeki) lore eta landare azoka
Azaroak 18-21: hondakinai buruzko batzarrak, 2. itzulixe
Azaroak 19-22. Ikastaru: soloa zeure balkoian
Ikastaru: emakumeon mamuak, Etxelilan
Azaroak 16 (zapatu) Mendi irteeri Gozika eta Santa Kutzea
ADIN GUZTIAK DIRA ONAK KIROLA EGITEKO: ZUREA ERE BAI kanpaina barruan, aurtengo bigarren mendi irteeri antolatu da datorren zapaturako:
ONDARROA-GORIZIKA-SANTA KUTZ-ONDARROA
Zailtasun maila: ERRAZA
Luzera: 8,5 kilometro
Iraupena: 2 ordu inguru
Irteera puntua: Goizeko 9etan, Alamedatik
Ondarruko kalik danon etxi diz!
Ondarroako Udalak txakurran jauintzako kanpaina bat ipini dau martxan. Txakur jabe gexenak oso ondo zaintzen dabe euran txakurre, eta kakak jaso etxetxuez. Baine beste batzuk ez, eta kalik kakaz beteta egoten diz!
400 kartel banatuko dotxuez dendaixan eta herritxarran artin. Eta eskuorri bat bidaliko gakoe txakur jabiai. Nahi daben herritxarrak, udal bulegutan dakarrez kartelak, portaletan eta ipintxeko.
Informazinoi gexa hamen:
Hondakinai buruz berbetan
Aste guzti pasa dou hondakinai buruz berbetan, udalak antolatutako batzarretan. Gai garrantzitsu de, diro asko inbertiuten douelako hondakinak kudeatzen, eta ingurumenin eragin handixe dakarrelako.
Ondarrun %25 berziklaten dou bakarrik, eta beste guzti erretea bixaltzen dou. Erreten diro asko gastaten dou, eta gero errauts toxikun arazu geatzen gasku.
Datorren urtin Ondarruk eta mankomunidadik zamarrak batzeko dakarren kontratu amaitzen da. Aukera ona da hondakinak eta zamarrak batzeko dakauen sistemi aldatu eta hobetzeko.
Hori dala eta, mankomunidadik txosten bat eskatutsa Spora enpresiai, eskualdeko herri bakotxantzako egon ahal dizen alternatibak aztertzeko.
Ondarrurako hiru alternatiba proposatu dotxuez: 1- Kozina baiko organikuntzako kontenedor marroi. 2 – Organiko guztintzako kontenedora. 3 – Bilketa pertsonalizau, etxez etxe eta atez ate. Ikerketin arabera, Ondarrurako sistema merkiena eta gexen berziklatuko leukena atez ateku ixango litxake. Herritxarrak sistema bakotxai ikustetsen abantailak eta desabantailak komenta zitxuezen.
Azarun batzar gexa eingo diz, herriko bilketa sistemi zelaku ixan bir dan zehazteko. Parte hartu! Zamarrak danon arazu di, eta irtenbidi danon artin topa bir dou!










