Ikusentzunezko tresnak erabiltzeko beharrezkoak diren ezagupenak emakumeei gerturatzeko asmoz, Emakumeak kameraren atzean ikastaroa burutuko dugu Etxelilan. Parte hartzea eta elkarlana beharrezkoak dira ikastaro praktiko honetan eta bertan emakumeek istorio bat irudi nola bihurtu ikasiko dute. Gidoia idaztetik, grabaketara arte bidaiatuko dugu, zinemaren munduan gure lehen urratsak emanez film labur baten grabaketaren bidez!.
Herrixe udaletxea!
Urtarrilak 15 (eguaztena) ikastaru: zelan ein konposta solun?
Eguerdiko konzentrazinoi: euskal presuk Euskal Herrire!
Abenduak 27 (baixaku) zazpigarren ibilaldi osasungarria
Abenduak 26 (eguena) batzarra: ahal danik eta gexen birziklatzea guz!
Abendun 26xan (eguena) hondakinai eta zamarrai buruzko batzarra antolatu dau udalak: bertan aztertuko diz aurreko batzarretan herritxarrak esandakuk, eta udala emoten dabilen pausun barri eukitxeko aukeri egongo da. Hamen informazinoi gexa:
Ondarroa bizirik, bizi Ondarroa!
Ondarruko udalak kanpaina bat ipini dau martxan, herritxarrak Ondarruko komertixuk eta zerbizixuk erabiltxea bultzatzeko. Mezu argi bateaz: herriko komertzixutan erosi ezkio, Ondarruko ekonomixi martxan ipintxen da eta herrixe bixik mantentzen dou.
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/OndarroabizirikbiziOndarroakanpaina.aspx
Abendun 20 eta 21an,”Feminismuk mundu arabiarrin” ETXE LILAn
ETXELILAN jo ta ke dabiz… eta zeure zain daz!
Ondarruko Emakumeentzako Jabekuntza Eskoli aurrea du eta pasan astin amatxu ben “Dantza, artea, feminismoa eta gorputzak” ixeneko tailerra!! Hamen euran argazki bat! Honez gain, gai ezberdinetako ikastaruk daz: Osasune, korto grabaketi, kulltura arabiarra, historia, transfeminismoa, literatura… Animatu parte hartzea!!!
Informazinoi nahi ixan ezkeo:
ETXELILA Emakumin Topaleku | Artibai 3, 2.pisua (Ondarru) | Telf: 946134008 | etxelila@ondarroakoudala.net
Atez ateku Ondarrun bideragarrixe dan aztertzeko eskatu dotsa Ondarruko Udalak eskualdeko Mankomunidadiai
Gaur prentsan gauza asko irakurriko zenduezenez, guk komunikabidik jaso douen udalan oharra osoik argitaratzen dou:
2014an eskualdeko hondakinak eta zamarrak batzeko dagoen kontratua amaitzen da.
Hori dela eta 2013 hasieran Lea Artibaiko Mankomunitateak ikerketa bat agindu zuen, eskualdeko hondakin bilketaren egoera zein zen ezagutu, eta alternatibak proposatzeko. Baldintza bakarra ipini zuen: etorkizuneko aukera guztietan organikoa banatuta jaso behar zen.
Ikerketak bi datu argi laga zituen: bata, gaur egun eskualdean oso gutxi bidaltzen dela birziklatzera; bestea, eskualdeko herririk gehienetan atez ateko hondakinen bilketa pertsonalizatua izango litzatekeela gehien birziklatuko lukeen eta kostu txikiena izango lukeen sistema.
Ikerketa horren emaitzak hartuta, Ondarroako Udalak parte hartzeko prozesu bat ipini zuen martxan udazkenean. Datuak erakutsi eta herritarrekin sistema desberdinen abantailei eta desabantailei buruz berba egiteko. Batzarretara agertu ziren gehienek argi esan zuten Ondarroarako atez atekoa izango litzatekeela bilketa sistema onena, gehien birziklatzen duena delako eta gainera etorkizunean gastu gutxien edukiko lukeena delako.
Udaletxeko bandera español modernu…
Espainiko gobernadore zibilak bandera espainola ipintxea derrigortuban udala. Ta aurreko banderi desagertu ein zanez, barrixaua eta modernuaua ipini dabe udaletxin. Ole!
Bide batez, hauxe da EH Bilduk udaleko plenun aurkeztutako mozinoi, bandera españolan inposaketin ingurun (bilduko zinegotzixan botukin onartu zan):
http://ondarroa.ehbildu.net/2013/12/12/ez-irabazi-ez-konbentzitu-inposizioa-besterik-ez/








