Gaur arratsaldeko 19:00etan konzentraziñoi bat eongo da Alamedan, MUNGIXAN ixandako erahilketa matxisti dala ta. Udalak gaitzespena erakusteko deixe eitsa herrittar guztiai.
EMAKUMION KONTRAKO INDARKEIXA GEHIXA EZ¡¡¡
Bizkai guztiko 50 boluntaixon laguntziaz, Lurgaia fundazinoik eta Ondarruko Udaleko Ingurumen Batzordik 500 arbola landatu dotxuez Larruskaingo lurretan. Fundazinoin eta udalan asmu 14 hektareako baso bat sortzi de, udalak Larruskainen dakazen lurretan.
Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi! Udazkenin eingo diz landaketa gexaua!
http://bioaniztasuna.wordpress.com/2014/03/15/bertoko-500-arbola-gehiago-larruskainen/
Emakumintzako Jabekuntza Eskolako ikastaru eongo da zapatu honetan goxez Etxelilan eta apuntateko ondioik plaza batzuk libre daz!
Mugimendu feministi ez da on dala hamarkada bateko kontu. Ixan be, feminismu, emakumik munduko herrialde guztixetan aurrea erundako borroka eta ekarpenai esker garatzen jun de. Gaur egungo feminismuk badauke bere jatorrixe, bere testuinguru politiku, sozial eta ekonomiku. Hori guzti ezautzi, hau de, mundun zein Euskal Herrixan mugimenduk ixandako bilakaeri eta aldarrikapenak ezautzi, etorkizuneko erronkei aurre eitteko tresna ezin hobi de. Hartara, ikastaro honetan, mendebaldeko mugimendun histoixaz gain, Euskal Herrixan 70. hamarkadatik aurrea ezautu douen mugimendun ingurun berba engou, antolatzeko modu eta aurrea erundako borrokak aztertuz. Histoixi ezautzik aurrea beatzen lagundukozku
Ixenburu: Euskal Herriko mugimendu feministin histoixi
Irakaslik: Miren Aranguren eta Edurne Epelde (EHko Bilgune Feminista eta Emagineko kidik)
Egune: Martxun 15, 10:00etatik 13:00eta
Leku: Etxelilan
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/EHKOMUGIMENDUFEMINISTARENHISTORIA.aspx
Animatu parte hartzea
Martxun 12xan Hayat Erguibi, Nguia El Hawasi eta Mariam Hasenna aktibista saharaui gaztik datoz Etxelila euran borroki zelaku dan kontatea.
Lenengo bixak, lurralde okupatutakuk diz eta hirugarrena, kanpamendutaku. Oso interesgarrixe iritxi gazku, errealidade bixak alkarreaz konta ahal ixati. Oso gaztik diz bañe euran perfile irakurten badozue, ikusikozue zelako militantzixi erakusten daben. Euskal Herritxik zir dabiz euran egoera kritiku azaltzen, euskaldunakin konpartiuten eta esandako modun, martxuk 12xan tokaten da Ondarrun.
Gogoratu martxuk 14re arte, “LOTSAREN HARRESIA” Saharako erakusketi eongo dala. Merezi dau ikusti benetan.
HAURTZAINDEGI ZERBITZU EONGO DA. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
Martxun 15in Ondarruko Udalak eta Lurgaia fundazinoik Artibaiko zuhaitzan egune ospatuko dabe Larruskainen. Eskualdeko herritxar guztiai eitse deialdixe, zapato goxin Larruskainea urreatzeko. Eweldi ona eta hamaiketaku be eongo ei de.
Ondarruko Udalak 16 hektareako lur-jabetzi dauke Larruskainen, herritxar batek emonda. Azkanengoko urtitan pinudixe egon da bertan, eta on dala bi urte ebai zan. Hori ikusitxe, udalak hitzarmena sinatu ban Lurgaia fundazinoiaz, horretan lurretan bertoko basu landatzeko, eta basun bioaniztasune berreskuratzeko.
ADIN GUZTIAK DIRA ONAK KIROLA EGITEKO: ZUREA ERE BAI +60
Bir bada jakingo zue kamiñazpiko plazan ZIRKUITU BIO OSASUNGARRIXE martxan jarri bala udaleko kirol batzordik ondala hille batzuk. Adineko pertsonantzako makina ezberdiñak daz bertan eta egunetik egunea, jente gexauak erabiltxetxuz. Lau hillabetin, astero, baixakutan, ordu betez, monitore bat egoten zan bertan, urreatzen zinai makinak zelan erabili azaltzeko.
On, beste pausotxu bat emon dabe: MAKIÑA BAKOTXEKO FITXA BAT PRESTATU ETA BERTAN JARRI!!
ANIMA ZEUEN INGURUKUK BERTA JUN ETA APROBATEN!
Munduko emakumeekin elkartasuna jorratzen jarraitzen dabe Ondarroako Etxelilan –Emakumin topalekun. Eta ongun erakusketa bat ekarri dabe:
Izenburua: Lotsaren harresia: Ahotsak martxan argazki erakusketa
Egilea: Hango eta hemengo emakumeak basauriko taldea
Noiz: Otsailaren 19tik martxoaren 12ra
Lekua: Etxelilan
Gaiaz: Hango eta hemengo emakumeak basauriko taldik 2009an Saharako kanpamentuta einddako bidaian fruitu de argazki bilduma hau. Elkartik berak azaldutakun arabera:
“2009ko apirilean, Hemengo eta Hango Emakumeen partaide batzuk Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaiatu genuen. Bidaiaren helburua, Saharauien errealitatea erbestean ezagutzea eta amorruak altxaturiko harresi handienetariko baten aurrean m
*Gogoratu gai honen harira Martxoaren 12an Saharauiak hurbilduko direla guregana “Mujeres en resistencia: las mujeres saharauis a ambos lados del muro” solasaldia eskaintzera. Hizlariak: N’guia El Hawasi, Hayat Erguibi eta Murghia Abdulah.
Informazio gehiagorako http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/ERAKUSKETALotsarenharresia.aspx edo jarri gurekin kontaktuan