Alamedan batu diz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin DANON eskubide sozialak eskatzen, PENTSIÑOI DUIÑAK eta BERTOKO GIZARTE SEGURANTZI. Antolakuntzatik esan doskun latxeik gaur 145 lagun batu eidiz eta datorren astelehenin be bertan eongo dizela esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Ondarroako Marabilli sormen festibalak agur esango dotza bere ibilbidiai ongoxe asteburun, eguenin hasi (urriak 5) eta domeka arte (urriak 8) ixen handixak hurreatuko diz Ondarrure, besteak beste, Belako, Joseba Sarrionandia, Esti Urresola, Fermin Muguruza, Tapia eta Leturia, Maddalen Arzallus, Asier Altuna, Arantza Santesteban… Bañe herriko jendik be parte hartuko dau, herriko rock taldik, musika eskolako gaztik, Barnetegikuk, Kresala Musika bandi, Aurrera futbol taldi, Arraun taldi, herriko artisau eta antzerkigilik. Ixan be, jaialdi askotariko, parte-hartzaile eta kritiku ixan da beti Marabilli.
Aitzol Aramaio zinegilin hutsunik sortu ban Marabilli eta 2012an ixan zan lehen ediziñoi. Hauxe ixango da seigarrena. Aitzolen lagunak martxan jarritako egitasmo de, irabazi-asmoik gabeku, diziplina anitza eta sormen prozesuai garrantzia handixe ematen dotzana. Aurtengun, emakumiai eta Queer munduai arreta berezixe eskaini nahi izan gako. Marabillik jaialdi ixatiai lagako dotza bañe ekintza puntualak egiten jarraituko dabe antolatzailik.
Gero arte bat, beraz.
Hamen dakazue besteak beste ikusiko dozuen hainbat ekitaldi, ondo pasa eta gozatu!
Ongo zapatun eguerdiko 12:30 xetan ezindou galdu herriko Frontoin eongo dan kontzertu SINFONIKO-KORALA, ARNASA elkartin alde UNANUE udal musika eskolik antolatute. Bertan parte hartuko dabe, KANTAIZE abesbatzak, Bandik, Trikitrilai taldik, Txistuali taldik eta Orkestrik.
Oporrak amatxu eta martxan daz osteabe herriko PENTSIONISTAK. Ongoxe astelehenin emongotze hasieri Alamedako konzentraziñoiai, 1.080 euro gutxieneko Pentsiñoi pertsona guztixentzako ixango da eskakizun nausixe. Beraz badakixue, astelehenin 12 xetan DANOK Alameda. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Os animais a aprender nuestro idioma? A.E.K. es una organizacion que se dedica a dar cursos de euskera. En nuestra comarca(Lea_Artibai) tiene centros en todos los pueblos, Ondarroa, Lekeitio,y Markina -Xemein. Acercate a sus locales, preguntales sobre cualquier duda que tengas. A.E.K. a tu lado, para llegar lejos!
Ezautzezue baten bat Euskeri ikasi edo landu nahi dabena? Hamen dakazue 2023/2024 rako Lea_Artibaiko A.E.K.k ata daben ikastarun kartela. Ze eratako ikastaruk emongo daben, zelako taldintzako, online ikastaruk, noiz eta nun ahal dan matrikula, diru laguntzak eukiko dozuenok noa bideratu…. EUSKARA HURBIL, ZU URRUN KELTZEKO leluaz! Emon ixena edo anima dudan dan edozein!
Amatxu de aurtengo PLAZAGAÑI bañe badakiau jente bat kanpotik ibili dala jaxetan eta ezin ixandauela aurten ata douen mateixala eskuratu, hori dala ta ALAI tabernan eukiko dozue salgai. Dazen berukin abaniku falta gatzuela, edo buru berotzen gatzuela…hurreatu ALAIre ta lortu gure merchandisinge!
Onezkeo konturatuko ziñen jaxak amatxu eta gero TURRUNE mutu dala, horren arrazoi? geuk be merezitxako oporrak hartu biharra eukitxen douelako da. Jaxetan biharra etxi toka gazku turruneruoi, batzuok Musika plazan, bestiok Kantxopeko txosnan eta ixe gexenok Plazagañin. Gutzako jaxak auzolan erraldoi baten partaidetzi dala esango geunke, ez pentsa arren herrittar pilluk hartzen dau bertan parte (irudixak ikusti baño ez dakazue hori baieztateko).
Ta esfortzuk merezi ixaten daben señale da PLAZAGAÑI gañezka euki douela aurten be jatordu guztixetan.
Hamendik eskerrak nahi dotzau emon lan ein daben talde guztiai (asko dizenez, muso bat danoi), artista laguntzalliai (beti hor zazelako)….Datorren urtin gexa!
eta baten batek dudan bat badauke gure filosofixin gain, aurten hizki handiz margoztu dou bertan.
*Iraillle alla bittartin opor usañin jarraitxukou, inddarrak hartu eta kurtso barrixai begire asmo barrixak landuz.
Baten batek herrigintzi ein badau Ondarrun hori INMA LAKA ixan da. Ondarroako Historia Zaleak elkarteko kidi, Artelaneko sustatzalletako bat, Zubi Zahar Herri ikastolako lehendakaixe ixandaku eta batzordeko kidi urte luzez, herriko ekintza kultural askoren atzin egon dan emakume ekintzalli…. horretxeatxik eta eindako lan guztik eskertzeko, bera ixango da aurtengo omendu Andra maixetan.
Gizarte hobe bat ein naxan gaztetatik konpromisu hartu dau, herrixe etxen, hizkuntzi bultzatzen, injustizixin aurrin mutu ez egoten…holako jenti de beharrezku (Berthold Brechten esaldixe).