Lekatxon eondako bortxaketi salatzeko KONTZENTRAZIÑOI!

Gaur jakin dou Lekatxoko Antzar egunin (irailak5) emakume bat bortxatu ebela. Horren aurrin herritxar guztik mobiliza eta eraso larri hau gogor salatzeko atzo eskolapin burrunbadi einben eta gaurko KONTZENTRAZIÑOI da deitxute Lekatxoko plazan 19:00etan “Txosna batzordi, Potxuak Martxan eta Lekittoko neska gaztiak” deitxute.

Herrixan kedadi ipini de 18:15 Mesonanako paradatik kotxitan Lekatxoa juteko!

Emakume batek salatu du Lekeitioko Antzar Egunean bortxatu egin dutela


ERASOTZAILIK SUTA! 11ERASO 12 ERANTZUN!

ZUBI-ZAHAR herri ikastolin 50.Urteurrenan aurkezpen ekitaldixe Irailan 8 (baixaku)


ZUBI-ZAHAR ikastolatik idatzi hau jaso dou:

Baixakun eingo douen Ikastolin 50.urteurrenan aurkezpen ekitaldiko kartela bixaltzen dotzuau.
Argazki jendetsu bat nahi de ata eta parte hartzeko prest dazen herritxar guztiai dexe etxen dotzau..
Kurtso hau berezixe ixango da gutzako eta aurrerantzin eingo douen ekintzan berri emoten jungo ga.
Eskerrik asko
zubizaharren urteurreneko lelengoko ekitaldixe 2017ko irailin

MARABILLIko kontzertutako sarrerak daneako salgai!

Gaur ipinitxuez salgai MARABILLI festibaleko antolatzailik AMPARANOIA+EL GANCHO SONIDERO DJak (Urriak6) eta ZEA MAYS+ELEPUNTO DJ (Urriak7)  kontzertun sarrerak salgai BEIKOZINAN eta ZURRUMURRUN! Beste hainbeste ekimen eongo di baine jende gexen mobiukotxuezen kontzertuk honetxek ixango dizela aurreikusten da.

Aurreko urtitako sarreran salmentin abixari ikusitxe sarrerak ahalbaitx ariñen erosti gomendatzen dou, eun gitxixin salduko diz eta…!

Aurten be PLAZAGAINI AURREA!

Jaxak badatoz eta urtero modun PLAZAGAINI jantokixe be bai! Atun eta sardiña errre usaine laste zabalduko da ixe herri guztin eta batzun erropetan, marmitxakoik ederrena be eukikou, lagun artin herri jantoki baten bazkaldu eta afaltzeko aukeri be bai!

Hau bihar guztiau aurrea  eruteko hamaike txanda, montajeako jenti, eskarixak etxeko ekipu… bihir ixaten da eta plazagaini AUZOLANIN oinarritxutako herri jantokixe danez DANOK GA BEHARREZKUK!

Hainbeste urtetan (hogeta hamalau) plazagainik aurrea urten ixan badau bertan biharrin ibili dizen danai esker ixan da! Beraz, jarraitxu datxile beste urte askun plazagainik martxan! Txandak be iraitxe daz apunta nahi dabenantzako!

Hamen lagaten dotsuau MONTAJE eta DESMONTAJEKO egunan kartela:

PLZAGAINI MONTAJE DESMONTAJE ALDATUTE

Barruko montaji eindde:

Eta TURRUNEtik, honek argazkixak erakutzitxe onarte hau dana aurrea atateko hor egon dizen guztiai ESKERRAK emoti tokaten gasku! ZUEK BAIK HAU DANA EZAN IXANGO IÑUNDIK IÑOA POSIBLE! ESKERRIK ASKO PLAZAGAINER@ GUZTIAI!

DSC05475

21

mm

PLAZAGAIN 2016 MONTAJI 1

plazagañe jantokixe 3015-08-16

plaza15

Eta hauxe bixalduzku herritxar batek Portugal aldetik!😜😎

ONDARRUko jaxetan TXOSNETAKO EGITARAU!!!

Hamen da urtero modun txosna batzordi Andramaxetan egurre emoteko prest! Jaxetan auzolanin eta elkarlanin antolatuko dizen ekimenan kartela ata dabe!

Aurten gainea nobedade batzukin! Txosna gune bixeta mugatu baik herriko beste leko batzutan be prestatu dotxuez gauzak…Elegante egune, baltsa jeitsieri, pala-zartain txapelketi, play-back ak….

…baine beti be…

JAXAK HERRITXIK ETA HERRIXANTZAT!!!

Zapatu Urdiñin eraso sexistak salatzeko telefono bat egongo da

Radixu Irratixe eta Etxelilan arteko lanketin ondorioz aurtengo Zapatu Urdiñin intentsitate ezberdinetako eraso sexistak salatzeko telefono zenbakixe egongo da behar dabenak erabiltzeko. Telefono honen bitartez, zapatuko jai egunin emon leiken (hobeto ez badaz) eraso guztixak identifikatu eta behar dan neurriko erantzune emoti ahalbideratu nahi de. Aurten proba modun salaketa telefonu ipiniko da 13:00etatik uztailaren 2ko 8:00eta martxan, hurrengo astin telefonun baloraziñoi eingo da. Jai eremuk eremu aske bihurtzeko saiakera hau, hasieri baino ez dela azaldu dabe Radixu eta Etxelilako lagunak, ixan be aurrea begire lanketan sakontzeko asmu dauke. Ondo pasa jaxe bañe gogoratu, EZETZA EZETZA DALA!!!

zapato urdiñin eraso sexistan kontrako telefonu