[BIDEU] ALTSASUkun absoluziñoin aldeko aldarrixe Ondarruko kalitan!

Atzo (ekainak 14) Lea Artibai eta Mutrikuko ERNAIk deitxutako eskualde mailako manifestaziñoi egon zan Ondarrun!

Ehunke lagun batu giñan euskal gazteixi bakin lagateko eta Altsasuko gaztik askatzeko eskatzen! Ez douelako onartuko absoluziñoi ez dan beste sententzixaik!

Hamen manifestaziñoin laburpen bideu:

Ta zapatun, Iruñan barriro eskatuko dou Ondarrun eskatu douena! Autobusetako zerrendak atsaldearte zabalik egongo ei di!

Altsasuko gaztin aldeko ESKUALDEKO MANIFI (E14) eguena, 19:00etan alamedatik!

Eguen honetan Lea-Artibai eta Mutrikuko ERNAIk deitxute eskualde mailako manifestaziñoi egongo da Euskal Herriko beste herri asko eta askotan modun!

Manifik eguenin (ekainak 14) 19:00etan ALAMEDAtik urtengo dau!

Eta hau gaztik Zapatun Oletan ein ben ekimena:

Errorea
This video doesn’t exist

Eta gogoratu zapatu honetan Iruñan egongo dan manifako AUTOBUSE EGONGO DAla. Apunta betiko tokixetan

Ekainak 9 (zapatu) Neskan Futbol txapelketi ZALDUPEn

 

neskak

AURRERA kirol elkartik, Lea-Artibai eskualdin eta bereziki Ondarrun neskan futbola sustatzeko asmuaz, Kadete mallako futbol txapelketi antolatu dau zapatu goxeako.

“I. Neskatilla Txapelketi” ixena jartzi erabaki dau zuzendaritza batzordik Ondarruko herrixak beti euki dabelako itsosuaz lotura estu eta bertako famili gexenak itsosutik bixi ixan dizelako.Testuinguru horretan, eta gexenetan gixonan lana bakarrik nabarmentzen zala iritzita, hain garrantzitsu ixan dan emakumin lana be goraipatu nahi ixan dabe batzordekidik: “Emakume askok, familixak aurrea atateko, umik zaindu eta hezi egiten zitxuezen eta dabe senarrak arrantzan euazen bitxartin. Aldi berin, Itxasontzixak porture allaten zinin arrañe bodegetan sailkatzen arduratzen zin eta diz ondiokan”. Guzti horreatxik, AURRERA kirol Elkartik txapelketa hau antolatu nahi ixan dau herrixan emakumik eindako lana azpimarratzeko eta bide batez neskan futbolai be bultzadi emoteko.

AURRERAk herritxar guztik nahi dotxu gonbida herriko neska futbolaxak babesteko zapatun. Gure jokalaxakin batea SD Eibar, Zarautz kirol elkarti Futbola, Leioako Emakumeak, Amaikak Bat K.E. eta Zumaiako Futbol Taldeko neskak eongo diz. Aipatzeku de Lekeitio Futbol Taldeko hiru jokalaik be Aurrerako neskakin parte hartuko dabela txapelketan, eskualdeko neskan futbola sustatzeko bi taldik dauken helburuai jarraituz.

ALTSASUKOAK ASKE! Kontzentraziñoi! ekainak 2 (zapatu) 20:00etan Kamiñazpiko parkin.

Atzo urten ban Altsasuko gaztin kontrako sententzixik. 2 urtetik 13 urte bitxarteko zigorrak emotzez montaje polizial, mediatiko eta politiko baten ondorixoz urte bat baino gexaua bahitxute dakarrezen gaztiai!

Hau montaje guzti salatzeko eta ABSOLUZIÑOI ez dan beste epairik ez douela onartuko argi lagateko, KONTZENTRAZIÑOI deitxu dabe Ondarrun!


https://t.co/qMaCNa2BSg