
Herri mugimenduk
Pentsiñoi duiñan alde borrokan!
Martxoko lelengoko astelehenin be ez dabe hutsik ein gure herriko pentsionistak eta 285 lagun inguru batu diz Alamedan pankarta barrixan atzin. Jo ta Ke danon eskubidin alde!
Martxoak 8 GREBA FEMINISTI. Emakumeok PLANTO!
Grebiaz bat etxen douela erakusteko, AMANTALA BALKOIN ISEI ETA BESOKO MOREA JANTZI!

Martxoak 3 (domeki) ekitaldixe monolito aurrin GASTEIZko sarraskixe gogoratzeko

LAB sindikatuk deialdi hau zabaltzeko eskatu dosku:
On dala 43 urte Gasteizko Zaramaga auzun gertatutako sarraskixe gogoratuko nahi dou ekitaldi xume bateaz datorren domekan. Orduko langillin borroki ekarriko dou gogora, “benetako aldaketa soziala, politiku eta ekonomiku” beharrezkuk dizela aldarrikatzeko. Gaur, atzoko latxeik, arrazoi asko dakau borrokan jarraitzeko. Horreatxik, aurtengo lelu ‘Etorkizuna eraikiz, bateratu, borrokatu eta aurrera egin’ ixango da. 76ko sarraskixak inpunitatin jarraitzen du. Egixe, justizixi eta erreparaziñoi aitortu baik ezingo dou justizixa sozial baten oinarritutako etorkizunik eraiki. 1976ko martxoan 3an hil zitxuezen langilin aldarrikapenak bixi-bixik daz ondioik. Eta haren bixotzan bor-borrai eusteko asmoz, domekan 13:00etan ekitaldi xume bat eingo dotzau Monolito aurrin “Atzo, gaur eta bixar; borrokik merezi dau! Gora langile borroka!”
Saharar Errepublika Arabiar Demokratikun 43. Urteurrena Ondarrun!
Gaur, Otsailak 27, 43 urte bete diz SEAD (Saharar Errepublika Arabiar Demokratiku) aldarrikatu ebenetik.
Ondala 44 urte, estatu Españolan traiziñoin ondorixoz sartu zan inddarrez Maroko Mendebaldeko Saharako lurraldea, eta handik denpora gitxire, 1976an aldarrikatu ban POLISARIO frontik independentzixi!

Hori ospatzeko eta aldi berin sahararrak ondio zapaldute eta errefuxiatute bixi dizela salatzeko, gaur YAALAH ELKARTIK eta UDALAK udaletxeko banderan mastan Saharako ikurre ipini dabe:

Ta hamen yaalah elkartik einddako irakurketi egun honen harire: 
Hamen saharako histoixi laburtute kontaten daben bideuk:
3.000 Kg elikagai batu diz Ondarrun saharar erefuxiatun kanpamentuta eruteko!
Urtero Euskal Herri mailan antolatzen dan SAHARAN ALDEKO KARABANA SOLIDAXUn parte hartu dau YAALAH elkartik udalan laguntziaz. Herriko iksatetxitan, udaleko bulegutan eta herriko supermerkautan egon diz elikagaixak batzen, eta guztire 3.000 kg elikagai erutxuez karabanako antolatzailin biltegire.

Karabana honen helburu, 43 urte baino gexa munduko desertoik gogorrenin dazen herritxar Sahararrai, euran beharizanak bixkat lehuntzi de.





Herriko Pentsionistak borrokan tinko!
Gaur egun berezixe euki dabe pentsionista-borrokalaxak. Pankarta aurrin batu diz astelehenero latxeik (280 bat lagun) bañe ospakizune be euki dabe gaurkun. Urti bete dabela ta pankarta atzin ospatzeko, herriko tabernak emondako pintxuk eta herrittar batek eskeinitako txakolin freskuaz gozatzeko aukeri euki dabe Alamedan batu dizen guztik.


KRESALA K.E. egitarau Iñautexetako
Ohiku dan latxeik dantzan ikastaru antolatu dau KRESALAk Iñautexak hasi aurretik otsailak 26 eta 28xan Kofrai zaharrin ume zein nausixantzako eta Martxoak 2 eta 5 in kalejirak soiñujotzallikin eta dantzaxakin.

Otsailak 25 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: ZERGATIK GAIXOTZEN GARA ERRAZAGO?
Zientziaren giltzak elkartin Otsaileko hitzaldixan gaxe Estresan ingurun ixango da. ENERITZ GOMEZ LAZARO psikologu ixango da hizlaxe.

Otsailak 22 (baixaku) hitzaldixe Etxelilan: EL TIEMPO DE LAS MUJERES
El tiempo de las mujeres’ ixeneko hitzaldixe eskainiko dau Itziar Cantera Sojok, Boga-Boga elkartik antolatute.
