Guk dakiauenez ekimen desberdiñak atzeatu diz herrixan birus hori dala ta. Hortaz gain, herriko ikastetxe guztik atik itxiko dotxuez bixartik aurrea eta herriko udal instalakuntza publikuk ( Liburutegixe, Zaldupe futbol zelaxe, Arraun egoitzi, Gaztetxi, Etxelila, Kofrai Zaharra, Guzur Etxi, Gazteleku) be atik itxiko dotxuez bixartik aurrea.
Gaur ehunke lagun batu gaz ondarruko kalitan eskualde mailako manifestaziñoi bidez emakumin eskubidin defentsan eta mugimendu feministin alde! Kolore morik hartu dotxuz ondarruko kalik!
Gaur ixan arren mugimendu feministin mobilizaziñoi egun handixe, ezin dou ahaztu hilero, astero eta egunero feminismu esparru eta espazixo ezberdinetan lantzen, burrukatzen, aldarrikatzen… dabizen emakume borrokalarixak. Gora zuek!
Hamen lagaten dotsuau M8ko mobilizaziñoik ondarrun laga dotxuzen irudixak! GORA BURRUKA FEMINISTI!
Apustu etxin eta joko makinan kontrako plataformatik hitzaldi honen informaziñoi bixaldu doskue:
Kaixooo! Apustu etxin eta joko makinan kontrako plataformatik hitzaldi bat antolatu dou ongoxe zapaturako!
Hau hitzaldixe, ludopatixin ingurun ixango da eta Jon Antonek emongo dau, Ekintza Aluviz elkarteko kidik. Elkarte hau, ludopatixi eta suntantzixa baiko adikzinoik pairatzen daben pertsonai, gizartin berintengratzen laguntzen daben elkarti de.
📍Hitzaldixe Kofrai Zaharrin ixango da
📆Martxoak 7 an (zapatu)
🕡Arratsaldeko 18:00xetan.
Etorri danok adikzinoi hau lehen pertsonan entzun eta honen ingurun hausnartzea! Zeuen zain eongoa!
Apustu etxi eta joko makinak herritxik bota arte, JTK!
Yaalah elkarti, euskadiko saharar ordezkaritziaz batea proiekto barri baten da murgilddute. 2020ko uda ko hile bixin saharar errefuxiatun kanpamentutako umik hartukotxuez Lea-Artibaiko aterpetxin. Proiektu honen helburu nauzixe, eskualde mailan dan harrera familixa kopuru urrixai irtenbidi emoti de eta Euskal Herrixan dazen beste aterpetxik eredu hartute darue aurrea proiektu hau.
Hau dana aurrea eruteko eskualdeko udalan laguntzi dauke, baine ez da nahiku proiektuk dakarren gastu guztiai aurre etxeko. Horretako CROWDFUNDING KANPAINI ipini dabe martxan Itsulapikoa.eus atarixan. Herritxar askoren eskariz, bankuko kontu korronte zenbakixe be zabaldu dabe nahi dabenak ekarpena bankutik zuzenin etxeko. Hamen dakazue ekarpenak etxeko era ezberdinak azaltzen daben kartela
Aterkin azpixan eurixai aurrea etxen batu diz gaur herriko PENTSIONISTAK euran eskubidin alde. Gaur be betiko jente kopuru (250 bat lagun) batu dela esasku antolatzalletako batek. Bi urte bete dabe Alamedan batzen ta eztauke errie etxeko asmoik. Zahartzaro duine merezi dabelako danok babesa emon bitzau. AURRERA!
44 urte pasa diz 1976. urteko Martxoan 3an, Gasteizen, polizi armatuk bost langile hil zituenetik. Pedro Maria Martinez de Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda Zaramagako Asisko San Frantzisko elixan euazen, langile grebalarixan batzar baten parte hartzen. Polizixik elixi gaseatu eta bertan euazenak tirokatu ei zitxuezen; bostak hil zin, egun berin edo ondorengo egunetan. Manuel Fraga Iribarne (P.P. alderdiko sortzalletako bat) zan sasoi hartan Barne Ministru, eta 2012an hil zan, Gasteizko sarraski horreatxik epaitu ixan gabe. Fragaz gain, beste ixen bat euan egoera horren ardurapin: Rodolfo Martin Villa (Sindikatu Harremanetako Ministru).
Egun triste hau gogoratzeko Ondarruko L.A.B. sindikatuk konzentraziñoi eta lore eskaintza bat antolatu dau Martxoak 3 an (martitzena) Monolito aurrin arratsaldeko 7 etan.
Ekitaldi ugari antolatutxue herrixan aurtengo EMAKUMIN NAZIOARTEKO EGUNAN ingurun. Gaur bertan, herrittar ugari jun diz Donostin eingo dan LILATOIre adibidez azpixan agertzen dan argazkixan ikusten dan latxeik. Azpixan dakazuen kartelin azaltzen da egitarau osu.