
Herri mugimenduk
Gaur, Urtarrillak 29 (eguaztena) BURRUNBADI atakou!
Gaur gabaz 10 etatik 10 eta bostea BURRUNBADI atakou etxetatik U-30 GREBIai bultzadi emoteko. Kazularak, sartañak…. edozerrek balixo dau. Turrunak eta bolanderak emongotze hasieri gabeko ekimenai.
Bixen bitxartin GREBIai atxikipenak jasoten jarraitzen dou: KIDE, BURDIÑOLA, Markiñako eskola laborala….

Atxikipen gexa U-30 ko grebiai
Gaur, Eskualdin dan kooperatibaik handixeneko langillik bozketa bidez bat einddabe grebiaz: CIKAUTXOk.
Beste alde batetik udaleko talde nausixan babesa be jaso dau (EH Bilduko zinegotzixana)

Herriko eragillik: sindikatuk, gazte mugimendukuk, pentsionistak…. grebiaz bat etxeko deixe etxen dosku.

U-30 eko grebiaz bat!
Egun hauetan Ondarrutar askorek bihar etxen daben lantegi desberdiñetan batzarrak daz etxen U-30 eko grebin inguruatxik berba etxeko. Hasi gaz jasoten bozketan emaitzak ta azpixan agertzen dizen enpresak GREBA juti erabaki dabe: EIKA COOP, KAUTENIK S.L., ROAL S.L., UTE Bilketa Lea-Artibai mankomunidadeko zamar bilketakuk, Conservas ORTIZ, ZABALA mekaniko tallerra. Dato gexa jakin ahala jungo gaz altzaten. Onezkeo ikusiko zenduen latxeik herriko denda ta taberna askotan ipinitxuez kartelak deixaz bat etxen. Danon biharra da U-30 in ONDARRUko herrixe herri hille bihurtu birdou!
Hamen dakazue grebin ingurun eingo dan lanketi egun hauetan:

Ondarruko PENTSIONISTAK borrokan gaur be!
Herriko kalitan tzir ibili diz gaur herriko pentsionistak (270 bat lagun) euran eskubidik aldarrikatzen. U-30 eko grebiaz bat eingo dabela argitu dabe, ta gaurko bihargiñak, bixarko pentsionistak ixango dizela ohiukatu dabe gaurko mobilizaziñoin, hori dala ta kalea urten beharra aldarrikatu dabe.

Urtarrillan 27 (astelehena) GAURKO ETA BIXARKO PENTSIÑOIN ALDE manifestaziñoi
Kartelak esaten daben latxeik Hamaika arrazoi grebako dazela ta PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzeko manifi eongo da ongoxe astelehenin herrixan ONDARRUKO PENTSIONISTAK deitxute.

Ernaiko gaztik argi dauke, U30in GREBA OROKORRA!
Bideo hau bixalduzku Ondarruko Ernaiko gaztik greba orokorreako motorrak berotzen. Ixer ez dotselako oparitxuko burrukan jarraitxu birdouela dinue, prekariedadea, miseixa eta kapitalismure kondenaten gatxuenan aurrin!
#U30GrebaOrokorra|ea juteko arrazoirik ez gasku falta. Euskal Herrixan ikasi, lan eta bixitxeko gaztion oraine borrokan da ✊
#u30gazteokgreba
Ta hamen herrixak grebin ingurun laga daben irudixak:



U-30 eako grebi egosten
Gaur arratsaldeko 6 retan argazki jendetsu atateko deialdixe ein dabe herriko greba komitekuk. Kofrai zaharrin batuko gaz esandako ordun. Beste alde batetik herriko lantokixetan batzarrak daz etxen deialdixaz bat etxeko, argazkixan ikusten dan latxeik udaleko langillin batzarrana agertzen da, bañe ikastetxitan be etxeko diz eta ingurun dazen fabriketan be hortan dabiz. Animo ta Jo Ta Ke danon eskubide sozialan alde!


Apustu etxin kontrako plataformik jazarpena salatu dau.
Mezu hau bixaldu doskue Apustu etxin kontrako plataformatik:


Urtarrillak 26 (domeki) BIZIPOZA elkartin aurkezpena Beikozinin

Bizipoza elkartin elkarte bat da eta bere helburuk gizarteratze prozesutan laguntzi, behar emozional eta baliabide beharretan lagundu eta eragiti eta guzti hori aurrea eruteko boluntario sare bat martxan jartzi diz. Elkartin aurkezpena eingo dabe Ondarrun, urtarrilan 26 xan, domeki, 18:30ean Beikozinin. Aurkezpen ekitaldixan, besteak beste, dokumentala eta dokuweba aurkeztuko diz; Bizipoza elkarti herritarrai zer dan azaltzi ixango da aurkezpenan helburu. Ugaitz Alegria eta Anabel Arraiza ibiliko diz aurkezle lanetan. Elkartin elkarte horretako kide diz, besteak beste, Arnasa, Naizen, Kale Dor Kayiko, Oporrak Bakean, Aspanogi, Aspanovas, Chernobilen Lagunak…