Apustu etxik barriro martxan! Honen aurrin, O-13an, 12:00etan kontzentraziñoi

Mezu hau bixaldu doskue apustu etxin eta joko makinan kontrako herriko plataformik:

Kaixo herritxarrok!
Eusko Jaurlaritzik hartutako azkan erabakixan ostin, apustuetxik barriro be martxan daz. Honen harire, Apustuetxin eta Joko Makiñan Kontrako Plataformatik konzentraziñoi bat deitzi erabakirou.
🗓 Otsailak 13
⏰ 12:00xetan
📍Augustin Zubikarai enparantzan

✊ Apustuetxik eta joko makiñan herritxik kanpoa🔥

Aitor eta Galder ASKE! Kontzentraziñoi O-6an, 12etan Alamedan

Astion jakin dou Audientzixa NAZIonalak Aitor eta Galder Ezker Abertzaleko militante arabarrai, bakotxai 4 urteko kartzela zigorra ezarri dotsala!

Honen aurrin Euskal Herriko herrixetan mobilizaziñoik deitxu doxuez.

ONDARRUN:

🖐 #ANkerkeriariSTOP plataformik deitxute:


KONTZENTRAZIÑOI
📆O-6an (zapatu)
🕛12:00etan
📍Alamedan

Ondarruko ERNAIko kidik, herriko txoko ezberdinetan ipini dabe Aitor eta Galderren aldeko mezuk elkartasune adierazteko.

MIRENTXIN go txoferran zozketi

Atzo eguerdixan Kalekutzeko eskillaretan Mirentxingo lagunak (Preso politikun senidin ta lagunan txofer bolondresak) billots eder baten zozketi ein ben eta hau ixan da zozketako zenbaki irabazli: 2731 eta ordezku: 2709. Arduradunakin harremana eukitxeko telefonu hau de: 646168397. Zoixonak irabazliai ta ondo ein!

Zapatuko mobilizaziñoirako atxikimenduk!

Euskal Herriko eta estatuko alderdi, sindikato, artista, idazle, bertsolaxak… Dabiz preso ta iheslaxan aldeko zapatuko mobilizaziñoirako deixe etxen.

Kirmen Uribe idazle herritxarrak be bat einddau deialdixaz eta bertan parte hartzeko deixe luzatzen dau bideo honetan:

Abendun 31an udalak antolatutako kontzentraziñoin, hainbat herritxarrek ata ben argazkixe euran atxikimendu emoten:

Gaur bertan EH Bilduk be einddau deixe ekimenetan parte hartzeko:

Ondarruko Sarekuk baieztatu doskunez, manifako preparatibo guztik prest daz! Bolondresan taldi osatu de gaur iluntzin einddako batzarrin mobilizaziñoi guzti bir dan modun juteko.

Bide honetan danok gaz beharrezkuk! Danak etxea ekarteko, danok ixan bir ga bidi!

2019-2020ko urtekarixe, salgai!

Aurtengu urte konplikau ixan da, eta hori igarri dabe herriko historiazalik be. Urtekaixe argitaratzeko oztopo asko topatxuez: artxibuk zarratute, jentiaz ezin batu… Baine halandabe, lortu dabe gabonetako urtekaixe atati. Aurtengu berezixe ixango da, urti be halakoxi ixan dalako, eta bi zenbakidun liburu ixango da: 2019 eta 2020ku.

Artikulo interesgarrixak topakozuez liburun: Herriko kanpain histoixi, Buenos Aires baserriko gorabeherak, portun tunidukin biharra zelan etxen dan, gaztetxe zaharreko kontzertuk, on dala ehun urte jaxotakuk… Gai asko eta interesgarrixak.

Betiko lekutan da salgai, eta 6 euro balixotxuz. Neguko egun euritzuk etxin irakurten pasateko aukera ona.

Herrixe geuri de! Jazarpen polizialik ez! PRENTSAURREKU Ab 24 13:00etan Frontoin

Hauxe mezuau aia gazku. Covid garaixin herrixan emon dizen gehiegikeixa polizialai, kontrol sozialai, gaztin kriminalizaziñoiai erantzuteko PRENTSAURREKU deitxu dabe herriko gazte talde eta norbanako ezberdinak.

HERRIXE GEURI DE! JAZARPEN POLIZIALIK EZ!

Bereziki pandemixa garaixin, gure herrixan jazotako jazarpen poliziala eta gaztion kontrako kriminalizaziñoin ingurun prentsaurreku deitxu dou gaixe lantzen hasi gazen herriko gazte eragile eta norbanakuk.

PRENTSAURREKU
🗓️ Abendun 24
🕐13:00etan
📌 Herriko frontoin

Danak eztau balixo! Gaztion kontrako kriminalizaziñoi gelditxu!

Ondarruko gazte mugimendu