Herriko sortzallin azoki antolatu dabe Abendun 11 eta 12 rako Kofrai Zaharrin. Berau ikusteko ordutegixe: zapatun goxeko 10 etatik arratsaldeko 6 reta eta domekan goxeko 10 etatik arratsaldeko 5 eta.

Herriko sortzallin azoki antolatu dabe Abendun 11 eta 12 rako Kofrai Zaharrin. Berau ikusteko ordutegixe: zapatun goxeko 10 etatik arratsaldeko 6 reta eta domekan goxeko 10 etatik arratsaldeko 5 eta.

GURE ESKUk zabaldu daben mezu:
GAILURRA ZAIN DUGU!
2022 Uztailan 2 an KATALAN eta EUSKAL HERRITARROK, EHUNKA GAILUR argiztatuko dou, HIGER lurmuturretik CREUS erarte, PIRINEOTAKO BIDIN. Inddarrak batuko dou, gure herrixon autodeterminaziñoiko eskubidin alde! ERRONKA KOLEKTIBU erraldoi ixango da, antolakuntza eta sinkonizaziñoi handixe eskatuko dau, eta finantziaziñoi be bai, danon artin finantzatuko dou, kolektibun. Ein zeure ekarpena TRIPONTZIA erosiz!

Ondarin Europako Jardunaldixen barrun ‘Bagoaz’ ikuskizune eskainiko dau domekan Herribixik, Gorabideaz batea. Jardunaldixan aurtengo gaxe ‘Ondare irisgarri eta inklusiboa’ de eta ekintza hau Ondarruko Turismo Buleguk antolatu dau, Udalan eta Foru Aldundixan laguntziaz. Gogoratu, ongoxe domekan (U-24) eguerdiko 12 xetan Frontoin (eurixe egon ezkeo, Kofrai Zaharrin ixango litxake)

Eskatu saskixak urrian 23tik azarun 11a bitartin eta emon hauspoa Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintziai. Agerraldixan kantik esaten daben latxeik, «geuk egiten ez badugu, ez baitu inork egingo» Nafarroako hegoaldin eta erdialdin euskerin ezagutzi bultzatzi eta erabileri sustatzi diz ERRIGORAko saskixakin ataten dizen irabazixan helburuk. Bota esko bat eta erosi saskixe! Sartu: https://www.errigora.eus

Beste emakume bat eraila Euskal Herrixan.
Martitzenin emakume bat hill ben Gasteizen ta hori salatzeko konzentraziñoi bat eingo da ongoxe zapatun (U-16) Alamedan eguerdiko 12 xetan. Aurten, bost emakume hil dabe indarkeixa matxistin eragiñez Euskal Herrixan.
Nahiku de! Danok kalea!
Gora borroka feminista!

Gaur etxin egoteko egueldixe dala kontutan hartute, aurten einddako PLAZAGAÑEko antzerki/parodixin bideu altzati pentsa dou. Ixan be, 40. urteurrena ospatzeko hainbat ekimen eindou abuztun tzir eta horren artin hauxe antzekixau. Lelengo TURRUNEko youtubeko kanalea altza dou, eta segixan zeuei eskeintzi pentsa dou, ia gustoku dozuen.
Pasan Irailan 2an hustu ben Iruñako Errotxapea auzuko gaztetxi. Hau salatzeko eta antolatzeko espazixun defentsan, manifestaziñoi da deitxute zapaturako (Irailak 11).
Ondarruko Gazte Asanbladik autobuse antolatu dau berta juteko. Ixena Anaitan edo Kulixkan emon bihir de.

PLAZAGAÑEko 40. urteurrenan ospakizune aurrerutz du. Erakusketi arrakasta handixe da eukitxen ta ondioik ikusi baik geatu bazaze, gogoratu 3 egun bakarrik geatzen dizela berau ikusteko (ongoxe baixaku zapatu eta domeki, 13-14-15). Honeaz lotute esan birdou, gure artxibutik aukeratutako 70 argazkik osatzen dabela erakusketi bañe jenti anima da euran etxitan gordeta eukazenak azaleratzen (beheko argazkixan ikusiko dozuen latxeik) da hau aprobetxaurik beste hainbat argazki eskuratu nahiko genduke, eskaneata jauiai itzultzeko noski. Zeuek be animaten bazaze gure artxibu aberasten, guaz harremanetan ipini.
Beste alde batetik esan, erakusketan topako zuela aurten ata douzen boltsak, motxillak eta txapelak. Espabila danak saldu aurretik!


Ta Abuztuak 14 an (zapatun) antzezlan umoretsu eskeinikozku PLAZAGAÑIn gure 3 kidek: JON MAIA, NEREA GARTZIA eta AITOR ARTETXEk. Sarrerak KULIXKAn eta bertan Udal erakusketa aretun eongo diz saltzen. Barre etxi ziurtatute eida.


Gaur illutzin irratsaixo berezixe eongo da RADIXU irratixan gabeko 10 etatik aurrea. “POSTARIAREN AGURRA” ixenburu ipinitza gaurko irratsaxuai Jonik. Zer nahi ete dau esan horreaz? Gabaz argitxukozku? Gogoratu, entzuteko; 105.5 FM edo radixu.info
Gure eskuk antolatute, hamaika gara dinamikin barrun, mobilizaziñoi jendetsu da deitxute Uztailan 3rako Bilbon. Erreferenduman alde, errekin bueltan batuko gaz arratsaldeko 17:30etan.
Mobilizaziñoi animau ixango da eta musikai ezagunak ez dabe hutsik eingo.
Ondarrutik autobuse antolatu dabe eta 18:00etatik 20:00eta egongo da aukeri ixena emoteko eta txartela erosteko Gure Eskuko lokalin.

