TXOKU nahi dosku itxi, baine jai dauke

txoku

Eguenin urrixan 17xan hasten da Madrilen “Herriko Tabernan” eta 40 lagunen kontrako juzixu. 40 lagunez gain 110 elkarte baño gexaua daz deitxute berta agertzeko, Ondarruko UXOLA KULTUR ELKARTI tartin. Lan asko ein dau, jende askorek, herrixan lokal bat eukitxeko bai euskal kulturi, bai hizkuntzi eta zeatxik ez esan, lan politiku aurrea eruteko. Nun da pekatu?

EZ da eongo herrixan talde bat edo elkarte bat txokutik pasa eztanik: Zapato azulin, Marabillan, Kamiñazpiko jaxetan, herriko 4 ikastetxik, kirol taldik, udaletxi… beti egon diz txokukuk euran mateixalak (jarrilekuk, mahaixak, topiñak, erreteko parrillak, megafonixak…) lagateko prest. Zeiñek ez dau eurak eindako marmitxakoik jan?

1936ko gerran, konfiskaziñoi (LAPURRETA) asko egon zin, eta itxuri hartzen dotzau bide bardiñetik duzela honek epaiketok. EZ dotzau lagako nahi dabena eitxen ta hori salatzen hasi ga.

IMG_20131014_183819

IMG_20131014_184153

IMG_20131014_184002

IMG-20131013-WA0002

Lokalak erabilera asko euki dabela esan dou, jai asko ein diz bertan, San Andres egunak…

san andres egune txokun 1Iñauterixetako afaxak….

txokun afatxaneta jente askorek lan asko einddau bertan…

txokun akerra eli,karmeleEUSKAL HERRI hobe baten alde lan eindabenak bertan leku bat be euki dabe beti…

txokun prentaaurreku josu barandika loren trini gorka botx

P1060997

eta hori galazo nahi ixan dabenak be TXOKU ingurutik ibili diz…

IMG_1339

Saturranen bizikletak aparkateko lekuk nahi douz!

Ondarruko eguzkin eskarixe:

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/10/05/saturranen-bizikletak-aparkateko-lekuk-nahi-douz/

Udan bizikletan Saturranea juten gazenok, bizikletak ezin aparkata ibiltxen gaz. Kotxintzako eta motorrantzako aparkalekuk sobre daz, baine bizikletantzako bapez. Hori ez da garraio jasangarrixe bultzatzeko bidi! Mutrikuko Udalai eskatzen dotsau datorren udako hondartza parin bizikleta aparkalekuk ipintxeko!

Kotxintzako parkinetik lortzen daben diru ahal dabe erabili bai bizikletantzako aparkalekuk erosteko, eta baitxe Saturraneko inguru naturalak berreskuratzeko.

p1060397

p1060399

#Resistondarru, Zubitxik zinea

Gaur goxin GARA egunkarikuk spot bat grabaten ibili diz  Ondarruko Plaiko Zubixan ingurun, bertan bixi ixan gendune gogoratuz eta herrittarrak aktore lanetan ikusi douz

spotaBe bai gogoratu, datorren domekan urrixan 13an,”# ressistondarru, Zubi herria harrizko irria”, dokumentala estreñako dala goiko zinin arratsaldeko 6retan 2. MARABILLI Sormen Festibalan barrun. Dokumentalan zuzendaixe DAVIDE FIGUEIRAS da.

Zergatik ez zuen EAJ-PNVk Ondarroako plan orokorra berritu?

p1020907

Ondarruko Eguzkin idatzixe:

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/10/05/zergatik-ez-zuen-eaj-pnvk-ondarroako-plan-orokorra-berritu/

Ondarroako EAJ-PNVk herriko plan orokorra zahartuta dagoela idatzi zuen prentsan, eta guk erantzun egin genion, esanez ea zergatik ez zuen berak berritu agintzen egon zenean, ordurako nahiko zaharra zelako plana. EAJ-PNVk bueltan idatzi egin digu, baina ez du erantzun guk egindako galdera: zergatik ez zuen Ondarroako Udaleko plan generala barritu bera agintzen zegoenean? Zergatik ez zuen onartu Alleri babestutako gune bat zela? Horrek paduran etxeak egitea oztopatuko ziolako?

Bere idatzian PNVk ez dio erantzuten gure galderari, eta eraso pertsonalen bidez dena nahasten ahalegintzen da. Zergatik jarri da hain urduri? Izkutatzeko zerbait dauka?

Gogoratu dezagun, motz-motzean, Allerin zer pasatu den:

Irakurtzen jarraitu →