Herri mugimenduk
Eta zu, bazuz Zarautzea Txirrimorraskikukin?
Urtarrilak 29 (eguena) korrikai buruzko batzarra
Eguenin AEKn euskaltegixan batzarra eingo da Korrika antolatzen laguntzeko. Nahi dabenak agertu berta 18:30in.
Hauteskunde sindikalak lantokixetan
4 urtetik behin langillik hauteskunde sindikalak eitten douz gure ordezkaixak aukeratzeko. Aurten tokaten diz eta hasitxe daz eitten. Gure eskualdin bai arrantza sektorin eta batxe be inguruko enpresetan bozkatzen hasi diz, hamen erakusten dotzuau, atzo ein zinak adibidez ETXEBARRIn dan NEMAK (lena ANSOLA) enpresan. 4oo lagunek lan etxen dabe bertan, asko Ondarrutarrak diz eta honek ixan diz emaitzak:

Badator Korrika Ondarrure
‘Errekaleor Bizirik’ kanpañi aurrea du
ERREKALEORretik (Gasteiz) bixaldusku honek argazkixok. Bertan, auzu biziberritzen dabiz pilo bat lagun, tartin Gasteizen ikasten eta biharra etxen daben ondarrutarrak. Ongo asteburun auzolana einddabe, eta zini konpondu dabe, etxik pintxa…
Dakixuen modure udala Errekaleor hutsitzen dabil, bertan etxik nahitxuzelako ein. Etxe askok hutsik darue urte asko. Horren aurrin, ikasle eta langile talde batek etxik okupa eta auzuai bixitxasune emoti pentsaban. Tartin, Gasteizen biharra ein eta ikasten daben ondarrutar gaztik. Ikasle eta langile prekaixo batentzat alkiler bat ordaintzi oso gatxe danez, okupati erabaki dabe.
Hori bai, batzuk betiko lez oztopuk ipintxen saiatzen diz, bañe alperrik. Beatu bestelan azpiko argazkixai. Gasteizko alkatik munipak bixaltzetxuz sarritxan gaztik identifika eta kontrolateko.
“Señores ladrones” ulertu nahi dabenantzat
Asteleneko atxiloketak eta lapurreti salatzeko bideo txiki hau ata dabe. Umori ez douela galtzen erakutsi bitsau aurrin dakauzenai eta natxe miñe etxen doskun euran ekintzakin, aurrea etxeko inddarrakin jarraitzen douela nahi dotsau esan.
UMOREIK EZ GASKU FALTA ETA EZ DOSKU LAPURTUKO!!
Abendun 27 (zapatu), bazkai arabiarra gaztetxin
Zubi zahar ikastoli gabonak girotzen
Santo Tomas eguna tarteko, zapatuan, abenduak 20, 10:30etik 15:00etara bitartean, Ondarroako alde zaharrean, urteroko txosna jarriko dugu, talo eta edariekin. Umeentzako tailerrak ere egongo dira aukeran. 13:30ean, Gabon kantak abesten batuko gara Kalekutzeko eskaileretan.
Abenduaren 24rako, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira antolatu dugu. 12:00etan irtengo gara Zubi Zahar herri ikastolatik (Kamiñazpi auzoa), eta ikastetxeetako umeak zein herritarrak Musika Plazara joango dira elkarregaz, zanpanzarrek lagunduta. Eguraldi txarra eginez gero, 12:30ean Zaldupe kiroldegiko kantxan bilduko dira ume eta gurasoak.










