Herri mugimenduk
Nahizu tanborra jo ANDRAMAXETAN? Etorri tanborrada!!!
2015eko KUADRILLA EGUNEko bazkatxako tikik amatxu diz

“Kuadrilla Egunin eingo dan bazkaiko tikik atzo bertan amatxu zin. Lehenengoko bidar da aurten Kuadrilla Egunin bazkai bat antolatu douena herriko kuadrilla batzun artin, eta ikusitxe elkarte asko dazela guri bazkai honen antolakuntzan launtzen, ikusirou ezinddouela 200 launetik gorako bazkai bat antolatu.
Datorren urtin, aurtenguk ondo urteten badau behintzat, barriro be antolatuko dou, eta ahal ixan ezkio laun gexauantzako tikik atakouz saltzea.
Bixan bitxartin, eskerrik asko tikik erosizuen guztiai, eta Kuadrilla Egunan antolakuntzan launtzen zabizen kuadrilla guztiai” esazku antolatzaillik.
KUADRILLA EGUNE antolatzeko batzarra eguaztenin (uztailak 8)

Ondarroako Jaietako Kuadrilla Eguna antolatzeko azken batzarra egingo da eguaztenean arratsaldeko 18:00etan. Ohi bezala, Kofradia Zaharrean batuko dira herriko kuadrilak, eta jada abuztuaren 16ko egitaraua ixtea dute helburu.
Aurreratu zuten gaia, zoologikoa, eta baita egunean zehar egingo dituzten beste hainbat ekintza ere: kuadrillen kalejira DJekin, bazkaria, jokoak, bertsolariak, erromeria… Kuadrillen bazkaria kafeko atzean egingo da, eta tikeak aterako dira saltzera hurrengo egunetan.
Agertu eguaztenean Kofradia Zaharrera eta aprobetxatu zure ekarpena egiteko. Gogoratu, behin eta berriz ari garela parte hartzeko eta ideiak emateko aukerak ematen herriko kuadrilei. Gero ez du balioko ezer ez dela egon esateak.
Ekainak 28xan ospatzen dou SEXU ASKAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNE
Eta hori dala ta UXUk (Ondarruko emakume taldik) hauxe gogoratzen dosku
Bide batez, UXUkuk esasku euran pankarti lekoz aldatute agertu zala zapato goxin. Ondarrun danok ezautzen gaz, eta onena da halako gauzak ein aurretik geure artin berba etxi, hasarreik ez egoteko. Sarritxan berba eindde errez topaten diz danontzako egokixak dizen irtenbidik. Hurrengoako baakiau.
Mariñel erropak soñin eta laranja kolori paparrin
Zapato Azulin ZUBI-ZAHAR herri ikastolakuk erañin
Zapato azulin Arnasa elkartin kamisetak egongo diz saltzen
Ondarrutarrok oihalak lotzen Bilbon, etorkizune erabakitxeko
Apunta za domekan San Mamesea juteko?
Ondarrutar asko apuntata gaz domekan San Mamesea juteko. Eta zu, apunta za? Kantxope errebueltako lokalin dakazu aukeri, edo hamentxe: https://gureeskudago.eus
Gaur Kirmen Uribek eta beste pertsona ezaun batzuk esan dabe eurak be San Mamesen egongo dizela domekan.
Geure etorkizune nahi dou erabaki! Ondarrutar zoriontsuk nahi dou ixan herri libre baten!
















